Erreken ingurumen kalitatea

Udalerriko erreken ingurumen kalitatea hobetzea da Lezoko Udalaren lehentasunetako bat. Horretarako, udalerriko erreka nagusietako uren eta ertzen kalitatearen jarraipena egiteko eta leheneratzeko hainbat ekintza daude abian.

Erreken kalitatea hobetzeko ekintzak

Ingurumena osasuntsua izan dadin, ezinbestekoa da erreken urak kalitatezkoak izatea. Uraren kalitatea hobetzeak, beraz, lehentasuna du Lezoko Udalarentzat.

  • Ingurumena zaintzea: isuriak detektatzea

Udaleko saneamendu sisteman hutsune zehatz batzuk daude. Hori da, hain zuzen, kutsadura iturri nagusia. Hori dela eta, egon litezkeen isuriak detektatu eta konpontzeko hainbat jarduera daude abian.

Añarbeko Uren Mankomunitatearekin batera garatzen ari gara jarduera horiek.

  • Errekak garbitu eta leheneratzea

Erreka ertzen ingurumen kalitatea hobetzeko, eta Lezoko biztanleak gure errekak kontserbatzeak duen garrantziaz sentsibilizatu eta informatzeko ekintza zehatzak garatzen dihardugu.

Besteak beste, Lezoko Udalak 2011ko apirilean Zubitxo Eguna ospatu zuen, Lezoko Institutua eta La Anunciata Ikastetxearekin batera. Egun horretan, Zubitxo eta Olartzar erreketan pilatuta zeuden hondakinak jaso ziren ikasle eta irakasleekin batera, eta pilatutako hori baliatuz erakusketa egin zen ondoren.

Ekimenean guztira 40 bat ikasleek parte hartu zuten, eta Herri Eskolako zenbait ikasle ere gerturatu ziren bertara ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko. Ekintza horren bidez, Zubitxo errekarekiko ikastetxeek duten interesa indartu zen, eta irakasleak zein ikasleak bere hobekuntza eta kontserbazioaren esku-hartzaile bihurtu ziren.

Hondakinekin egindako erakusketan, gainera, ikastetxeek errekaren inguruan egindako lanak jarri zituzten ikusgai. Udalak ere errekaren ur-kalitatea hobetzeko egiten duen lana jakitera eman zuen erakusketa horretan.

 

Zubitxo hobetzeko proiektua (2012)

Zubitxo errekaren ingurumen hobekuntza eta herritarren sentsibilizazioa ditu helburu proiektu horrek. Uraren Euskal Agentziaren dirulaguntzari esker garatutako azterketa horretan, Zubitxo errekaren analisi sakona jasotzen da, baita hirigunearekin bere integrazioa hobetzeko eta herritarrak errekara gerturatzeko hainbat proposamen ere.

Azterketa horretan jasotako informazio guztia dibulgaziorako paneletan jaso da, lezoarrei erreka horren garrantzia eta bere kontserbazioaren beharra jakinarazteko helburuarekin.

 

Ibaialde Proiektua

Udalerriko errekak kontserbatzeak duen garrantziaz jabetuta, Lezo Institutuak azkeneko urtetan erreka garrantzitsuenen kalitatea ebaluatzeko azterlana egin du, Eusko Jaurlaritzaren Ibaialde Programaren barruan garatutako proiektuaren bidez.

2009 urtean egindako ikerketan, Zubitxo, Bekoerreka eta Olatzarko erreken 5 laginketa egin zituzten. Inguruari, erreken morfologiari, uraren kalitateari, gizakion eraginari eta biodibertsitateari buruzko datuak hartu zituzten. Lan hori egin ondoren, “Zubitxo” txostena idatzi zuten ikasleek, eta egindako laginketen datuak bildu zituzten bertan.

Eskolako Agenda 21en testuinguruan aurkeztu zen dokumentua, eta udalerriko erreken kalitatea hobetzeko hainbat jarduera proposatu ziren. Udalak gogoan hartu ditu proposamen horiek, eta kontuan hartzen ditu udalerriko erreketan garatuko diren jarduerak diseinatzeko orduan.

Zer egin dezakezu zuk?

Gure udalerriko errekaren batean isuriren bat edo substantzia susmagarriren bat ikusten baduzu, jarri harremanetan udal zerbitzuekin.

  • Udaltzaingoa  - 943 524 003
  • Hirigintza  - 943 524 380

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer