Energia

Energia eta ingurumena

Ondasun urria eta garestia da energia, eta eragin handia du ekonomian zein ingurumenean. Kontsumitzen den energia eta atmosferara isurtzen den CO2 kopurua estuki lotuta daude. Energia kontsumoa murrizteak, beraz, zuzenean eragingo luke klima aldaketaren kontrako borrokan. Horrexegatik, garrantzitsua da energia zentzuz erabiltzearen bidez energia kontsumoa murriztea. Horretarako, ezinbestekoa da energia eraginkortasun handiagoa bilatzea, ongizatea kaltetu gabe, kostuak murriztuz.

El alumbrado exterior en exceso produce contaminación lumínica

Udalerri batek kontsumitzen duen energiaren gastu nagusia kanpoko argiteriari dagokio. Horrek, gainera, argi kutsadura sortzen du, argi egokiak erabiltzen ez badira. Argi kutsadurak ingurune naturalari eta biztanleei eragiten die. Oso garrantzitsua da udalerriko kaleetako segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko beharrezkoa den argi kantitatea zehaztea.

Energia kontsumoa

Udalerriko energia kontsumoa hainbat sektoreren arabera agertzen du grafikoak, ehunekotan (2008ko datuak).

Consumo eléctrico 2008

Elektrizitate gehiena kanpoko argiteria publikoan kontsumitzen da (kaleetako argiak, eraikinen fatxadak, etab.). Energia asko kontsumitzen duten lanparak, besteak beste, merkurio lurrunezkoak, eta argi kutsadura eragiten duten argiak, tartean, globo formakoak daude oraindik Lezon.

Gaur egun, gure udalerriko argiteria energia aldetik eraginkorra izan dadin, hainbat jarduketa jarri ditugu abian (sistemak berrikusi eta orekatzea, argi eta lanparak aldatzea, kontsumo altuak detektatzea, etab.).

Udalerriko eraikinei dagokie guztizko gastuaren % 37. Horien artean gehien kontsumitzen dutenak kiroldegia eta igerilekua dira, behar bezala funtzionatzeko energia asko behar baitute. Zentzu horretan, instalazio horietako argi mota egokitu eta aldatzearen bidez, energia gastua murrizteko aukera aztertzen ari gara. Adibide gisa, Jaizkibel Azpi Eskolan argi mota aldatu egin da, eta futbol zelaiko kontsumoen jarraipena egiten ari gara.

Energia ikuskaritza

Lezon zenbat energia kontsumitzen den jakiteko eta energia eraginkortasuna bilatzeko jarduketak planifikatzeko, “Lezoko udalerriko energia ikuskaritza” egin zen 2002an. Udal eraikinek eta kanpoko argiteria publikoak duten energia gastua aztertu zen.

Kanpoko argiteriari dagokienez, hona hemen emaitza nagusiak:

  • Luminaria tipo globo- Udalerriko energia gastuaren % 70 kanpoko argiteria publikoari dagokio.

- Lanparen % 25 eta % 30 artean merkurio lurrunezkoak eta nahasketa motakoak dira. Argi kopuru bera lortzeko askoz gehiago kontsumitzen dute.

- Argi asko eta asko globo formakoak dira, eta ez dute argi kutsadura saihesteko inolako neurririk.

- Argi intrusio kasu batzuk detektatu ziren (gauez, argi artifiziala etxebizitzetan gehiegi sartzea).

Ildo horretatik, txostenean jasotako gomendioen artean zegoen energia kontsumoa eta argi kutsadura murrizteko neurriak hartzea. Jarduera horietako batzuk martxan daude dagoeneko.

Udal eraikinei dagokienez, lan ordutegia, energia kontsumoa, instalazio elektrikoa, etab. aztertu eta honako neurri hauek proposatu ziren, besteak beste: tarifak aldatzea eta argi eta berotze sistemak aldatzea. Horrela, energia aurreztea eta, horrekin batera, CO2 emisioak murriztea lortu nahi da.

Gehiago jakin nahi baduzu...

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer