Jaizkibel

Logo Natura 2000

Jaizkibel, Garrantzi Komunitarioko Lekua (IKL) – Natura 2000 Sarea

2004az geroztik Natura 2000 Sarearen barruan dago Jaizkibel. Habitatei buruzko 92/43/EEE Zuzentarauaren eta Hegaztiei buruzko 79/409/EEE Zuzentarauaren arabera interes komunitarioa duten habitat naturalak eta landare eta animalia espezieak babestea du helburu sareak.

jaizkibel mendia

Jaizkibel mendia Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izenaz ezagutzen da. Interes komunitarioko 14 habitat, katalogatutako 17 hegazti espezie, hegazti migratzaileen 20 espezie eta aipatutako Zuzentarauetako eranskinetan jasotako 5 animalia espezie sailkatu dira. GKL hau kudeatzeko helburuak, beraz, balio naturalak kontserbatzera zuzendu behar dira, balio horiengatik jaso baitu izendapena.

Jaizkibel Onura Publikoko Mendiaren lursailak, udal titulartasuna dutenak, kudeatzeko helburuei buruzko udal hitzarmena

Naturgune honek duen garrantziaz jabetuta, udal titulartasuna duten lursailak kudeatzeko udal hitzarmena onartu zuen 2008an. Hitzarmenean sartutako erakunde adierazpenak honako puntu hauek jasotzen zituen:

  • Udalak Jaizkibelen dituen lursailen helburu nagusiak biodibertsitatea eta ondare naturala kontserbatzea eta lehengoratzea dira.
  • Jaizkibel Garrantzi Komunitarioko Lekua Kudeatzeko Plana (2005eko zirriborroa) izeneko dokumentuan planteatzen diren helburuak bere egin ditu Udalak, onura publikoko lursailei dagokienez.
  • Epe luzeko helburuaren ildotik, landaretzari ez dagozkion espezieak egotea, suteetatik babesteko neurritzat hartzen da, bitarteko pauso gisa, ez azken xede gisa.
  • Helburu hauek eta abeltzaintzarako erabilera bateragarri egiteko, beharrezko neurriak hartu beharko dira.
  • Erabaki hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira, gune honetan egiten dituen kudeaketetan sar ditzan eta bi aldeen arteko hitzarmen baten bidez gauza ditzan.
  • Pasaiako eta Hondarribiko udalei hitzarmen horren berri emango diegu, eta, ahal den heinean, neurri berak har ditzaten animatuko ditugu.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer