Asteburuan kultur ekintza ugari

Og, 2017-04-27 10:48

Datozen egunak ekitaldi kulturalez josiak datoz, hain zuzen, “Bidaibizitzen” haur emanaldiaz, Soinu Zahar txapelketaz, Muxikoen topaketaz eta “Atte hil aurretik” antzerki saioaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek

Aste-bukaera honetan dantzez eta antzerki emanaldiez eta topaketez gozatzeko aukera dute lezoarrek. Ostiralean, apirilaren 28an, Bidaibizitzen haur emanaldia izango da Gezalan arratsaldeko 17:00etan. Txirrindu magiko eta berezi batean bidai liluragarri bat egingo dute, eta bidean abentura mordoa bizi eta pertsonaia dibertigarri ugari ezagutuko dituzte haurrek.
 
Hurrengo egunean, hilaren 29an, Murixka dantza taldeak antolatutako Soinu Zahar Txapelketa ospatuko da. Eguerdiko 14:00etatik 20:00ra bitartean iraungo du txapelketak.
Guiness errekorra lortu berri duten Muxikoek topaketa egingo dute igandean Gurutze Santuaren plazan. Eguneko egitaraua ondorengoa izango da egitaraua:
 
11:00: Musikoen tailerra
12:00: Muxikoak
14:30: Herri bazkaria
16:30: Berbena 
 
Asteburuko ekitaldiekin amaitzeko, hilaren 30ean, igandean, Nafarroako Beheko Larraine taldeak “Atte hil aurretik” antzerki obra eskainiko du Gezalan arratsaldeko 20:00etan. Komedia eta tragediak markatutako bideak jarraituz, sekretuen munduan murgiltzeko aukera emango die antzezlan honek herritarrei. 
 
Sarrerak aldez aurretik eskuratu nahi izanez gero webgune honetan eskuratu daitezke 5 euroren trukean. Dena den, egunean bertan ere erosteko aukera izango da.  
 
Arloa edo saila