Beltza Gorri eta Sutargi abesbatzen emanaldiak itxiko du aurtengo Lesoinu egitaraua

Al, 2018-03-19 11:03

Martxoaren 24an, larunbatean, emango zaio amaiera Lesoinuren XXXII. edizioari. Azken egunak ekitaldiz gainezka datoz: kontzertuak, musikarekin jolasean ekitaldia, orkestra tailerra, abesbatzen kontzertua…

Gaur, martxoak 19, astelehena, hasiera emango zaio Lesoinuren XXXII. edizioaren azken asteari. Egun horretan bi ekintza daude antolatuta: 11:00etan, kontzertu pedagogikoa emango dute Musika Eskolako ikasleek Gezala Auditoriumean eta 19:00etan, ikasleek beste kontzertu bat eskainiko dute.

Martxoaren 21ean, asteazkenean, 17:30etarako Musikarekin Jolasean ekimena antolatu da, Trakamatrakaren eskutik Gezala Auditoriumean.

Martxoaren 22an, ostegunean, 18:00etan Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Gezala Auditoriumean.

Itxiera egunaren bezperan, martxoaren 23an, ostirala, hiru ekintza egingo dira: 17:00etan, Talka-talka taldearekin Musikarekin Gozatuz emanaldiaz gozatu ahal izango dute herritarrek; 18:00etan, Musika Eskolako hari orkestrak orkestra tailerra eskainiko du musika eskolan; eta 19:00etan, Jan Van Charles Groupek kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean.

Amaitzeko, martxoaren 24an, larunbatean, abesbatzen kontzertuarekin emango zaio amaiera aurtengo Lesoinuren XXXII. edizioari. Kontzertua 19:00etan izango da eta Beltza Gorri (Donibane Lohizun) eta Sutargi (Lezo) abesbatzek eskainiko dute aipatu kontzertua.
 

Arloa edo saila