2018KO OTSAILAK 12

Lezon, 2018ko otsailaren 12an, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2018ko urtarrilaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.

Zuzenketa bat egiten da gai zerrendako 2.gaiko “HIRU”.puntuan, diru kopuruak ez direlako zuzenak. Zuzendu ondoren lerroaldia horrela geratu da:

“HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik guztira 3.275,28€ ordaindu beharko dira (2.744,28€ eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan, hau da aurrekontuaren 2,5% eta 531,00€ udal tasa kontzeptuan).”

Zuzenketa horrekin akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Servicio Auxilliar de la Madera, S.A. enpresak aurkeztutako jarduera espedientea Eusko Jaurlaritzara helarazteko proposamena behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten (2017H0050007).

Servicio Auxiliar de la Madera, SA (A-20073268) enpresak eskatuta, 103 Sagasti poligonoko Irurtzun, kalea 21-22an dagoen pabilioian egur aroztegi baten jarduera gauzatzeko, tramitean dagoen espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Servicio Auxiliar de la Madera, SA enpresak eskatuta tramitatzen ari garen Lezoko 103 Sagasti poligonoko Irurtzun, kalea 21-22an dagoen pabilioian egur aroztegi baten jarduera gauzatzeko espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

3. Mugaburu, S.L. enpresari obra eta jardurera baimena emateko proposamena (2015H0050004).

Mugaburu, S.L. (B-20023982). enpresak, Ipintza kalea 47 zenbakian (Ipintza 110 Poligonoa) erregaien hornitegirako jarduera handitzekoeta zuzenketa neurriak ezarri ahal izateko, obra eta jarduera lizentziak eskatu ditu.

2017-03-29an Alkatearen dekretuz, jarduera espedienteren tramitazioari hasiera ematea erabaki zuen.

2017-04-20an Udalak Eusko jaurlaritzako Osasun sailak helarazitako jarduera sailkatuen osasun txostena jaso du, hau aldekoa delarik.

2018-01-10ean Udalean jaso da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailetik bidalitako erregaien hornitegirako jarduera handitzekodagokion neurri zuzentzaileen ezarpenari buruzko Txostena.

Udal teknikariaren 2018-01-17ko aldeko txostena ikusi eta espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Mugaburu, S.L. empresari obra baimena ematea aurkeztutako proiektuan definitutako lanak burutzeko ondorengo baldintzetan:

Obra lanak burutu ondoren, obra bukaerarekin ondorengo dokumentazioa aurkeztea eskatzen da:

· Obra bukaeraren ziurtagiria, eskudun teknikariak idatzia eta bisatua.

· Obra bukaerari dagokion memoria, likidazioa eta plano eguneratuak.

· Obra hondakinen kudeaketaren ziurtagiria.

· Suaren aurkako instalaziok egoki jarri direnaren ziurtagiria.

BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko du Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik, hau da 5% x 142.162,65€: 7.108,14€

HIRU: Mugaburu, S.L. empresari Jarduera handitzeko baimena ematea Ipintza kalea 47 zenbakian (Ipintza 110 Poligonoa) erregaien hornitegirako ondorengo baldintzetan:

· Honekin batera igortzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak banan- banan betetzen dituela esaten duen txosten teknikoa aurkeztu beharko du.

· Koipeak eta hidrokarburoak bereizteko kutxetan jasotzen diren hondakinak kudeatzaile baimenduak jasotzen dituela bermatzen duen dokumentua.

· Añarbeko urak ur zikinak kolektorera botatzea baimentzen duen idatzia.

LAU: Jarduera baimena ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko da. Kasu honetan, proiektu bateratua izatean fase ezberdinetan egindako gordailu eta hornigailuak baimentzen dira. Proiektu bateratu honetan baimentzen den jarduera burutzen den gunearen luzera 86 metrokoa da eta 52 metroko zabalera du; hots, 4.472 metroko azalera du.

1999. urtean gasolio biltegiak jartzeko Viuda de Londaiz y Sobrinos Luis Mercader S.A ri eman zen baimenean 150 m2 jarduerari zegozkion zergak ordaindu ziren. 2004 urteko baimenean aldiz 600 m2 ko jardueraren handitzeari zegozkion zergak ordaindu zituen Inversiones Arahonde S.L.U. enpresak. Gauzak horrela, 3722 m2ko azalerari dagozkion zergak ordaindu beharko ditu. Hau da, 19.137€

SEI: Egokitzapen lanak bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion tasa ordaindu ondoren.

GIZARTE ZERBITZUAK

4. Apartamentu babestuetan sartzeko A.A.J.A.k egindako eskaera onartzeko proposamena (2017GZ090001).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta udal araudia, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea apartamentu babestuetan sartzeko A.A.J.A, egin duen eskaera.

BI: A.A.J.A apartamentu babestuen erabilpenagatik daukan errentaren %20 ordaintzea (hilean 148,8€)

5. Bidez-Bide garraio zerbitzua martxan jartzeko Lezoko udala eta Behemendi Landa garapenerako elkartearen arteko 2018ko hitzarmena onartzeko proposamena (2018GZ360001).

Lezoko Udala eta Behemendi Landa Garapenerako elkartearen arteko 2018ko hitzarmenaren espedientea aztertutik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko udala eta Behemendi Landa garapenerako elkartearen arteko 2018ko hitzarmena onartzea.

BI: Onartzea Behemendi Landa Garapenerako elkarteari 6.000€ko diru-laguntza Bidez-Bide Garraio zerbitzua sustatzeko (AD-50)

6. 2017ko Ainton Borda elkartearen diru-laguntzaren 2. zatiaren ordainketa onartzeko proposamena (2017GZ360001).

Aiton Borda elkarteak egin du gastuaren zuriketa, eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda elkarteak egindako gastuaren zuriketa onartzea.

BI: Aiton Borda elkarteari 2017. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzea.(AD-131)

PERTSONALA

7. M.M.T.k seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketa onartzeko proposamena (2018PE100003).

Etxez etxeko langilea den M.M.T.ek, 2018ko urtarrilaren 26an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik lan murrizketa onartzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.M.T.ek egunean 5 ordu eta 15 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 8:30etatik 13:45etara.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, eta kontuan izanik eskariak Gizarte Zerbitzutako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.M.T.ek seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketa, hurrengo baldintzetan:

· Egunean 5 ordu eta 15 minutu lan egingo du.

· Sarrera eta irteera orduak: 8:30etatik 13:45etara.

· Iraupena, 2018ko abenduaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, urtarrilaren 29az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243760tik 1243763ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna