Klima eta geologia

Lezoko klima negu euritsudun subtropiko epela da. Tenperatura epela egiten du, oro har (gutxitan 5 gradu baino gutxiago) eta Oreretako behatoki meterologikoaren arabera, urteko bataz besteko prezipitazioa  1879 mm-koa da. Hilabete euritsuenak negua eta udazkena dira, baina horrek ez du esan nahi udak lehorrak direnik, oso gutxitan egoten da lehorraldirik.


Gipuzkoa ekialdeko inguru honetan, ordea, nabarmentzekoa da abuztuan zehar erregistratu ohi diren 200 mm baino gehiagoko prezipitazio ugariak. Bizkaiko golkotik datorren aire oso hezeak eraginik, urtaro horretan bertako urek jasaten duten soberako berotzearengatik gertatzen da hori. Itsasertzetik hurbil kokaturik dauden mendi altuek gorantz bultzatzen dituzte aire masa horiek eta horrela, hoztean jalgi egiten dute daramaten ura.

Geologiaren ikuspegitik Lezo ez da biziki konplikatua. Bi arrazoirengatik: tarteune lito-estratigrafiko desberdinen eskasia eta tarteune horien kokaeraren sinpletasuna.

Material litologikoak itsas-jatorriko jalkin-harkaitzez eratuak daude, eta beren adinak 45 milioi urtetatik 80 milioi urtera bitartekoak dira, HM-IE norabideko bandatan moldaturik.

Bandarik gazteena hareharri horailezko banku lodiz eratua dago (45-60 milioi urteko adina). Material horiek Lezoko udalerriko iparraldean daude, eta Jaizkibel mendiaren hegal osoa hartzen dute. Hareharri horien ondoren, jadanik udalerriaren behealde lauan, kararri eta marga tarteune bat dago, gris-zuriska eta arrosa kolore bereizgarriekin; Kretazikoko (Maestrichtiense) azken geruzak dira, 60-65 milioi urtekoak.

BASOA

Udal barrutiaren hegoaldean bakarrik daude harkaitz zaharragoak (kararriak, margak, hareharriak eta mugerrak), baina sakabanaturik daude lurrazalean.

Nahiz eta, esan bezala, Lezoren geologia konplikatua ez izan, bere materialen eta erliebeen formazioaren historia bada konplexuagoa. Historia hori xeheki begiratzeko bloke-diagramatetara joko dugu. Bloke-diagrama hauen hedadurak nabarmenki gainditzen du Lezoko udal barrutiaren eremua, historia ezin daitekelako ulertu hurbileneko ingurunean zer gertatzen zen ulertu gabe. Diagramak mendebaldetik hautemanik begiratzen dira, Pasaiako portuaren bokaletik Aiako Harrietaraino doan ebaki estratigrafiko baten lerroarekin. Lezoko udal barrutia marra eten baten bidez adierazita dago.

Honen inguruko informazio gehiago liburu honetan duzue: Lezoko gidaliburua. Natura eta Giza lorratza.

a:2:{s:2:

1. blokea

Diagrama honek Lezoko udalerria erakusten digu bere tarteune lito-estratigrafiko desberdinekin, eta bere sakoneko egitura, geruza inklinatuak eratuz. Area mugatu hau bakarrik hautematen badugu, nekez sumatu ahal izango dugu hemen aurkezten zaigun historia geologikoaren konplexutasuna. Zabal dezagun beraz gure ikusmira eta ekin diezaiogun geologiaren kontaketari.

a:2:{s:2:

2. blokea

Duela 350 milioi urte inguru, Devonikoan, sakonera gutxiko itsaso beroak estaltzen zuen dena. Haren hondoetan pausatzen doaz jalkin buztintsuak, garai hartako txirla eta koral hondakinekin batera. Material hauek ez dira azalean ageri gaurko Lezoko udalerrian.

a:2:{s:2:

3. blokea

Duela 300 milioi urte inguru mugimendu orogeniko bat gertatu zen (Orogenia Hertzinianoa), eta honek aurreko faseko itsas-jalkinen zati bat konprimitu, tolestatu eta altxatu zituen alboko presioak sortu zituen. Era honetan sortzen da lehen erliebe kontinentala, zeina berehala kolonizatuko baitu garaiko landaretzak, gehienbat iratze zuhaizkarak. Horiek izango dira denboraren poderioz harrikatzaren jatorria, hortik beraz aldi geologiko honen izena: ikatzaldia.

a:2:{s:2:

4. blokea

Duela 270 milioi urte inguru, harri fundituzko masa bat igo zen lurraren hondaletik, jalkin-geruza altxatu-berrietan injektatuz, eta hauek zeharkatu, deformatu eta metamorfizatu egin zituen kuarzita eta pizarra bihurtuz.

a:2:{s:2:

5. blokea

220 milioi urte, Behe-Triasikoan. Klima oso idorra da, desertu motakoa, burdinezko osakinak herdoildu egiten dira eta jalkinak gorriz tindatzen dituzte. Euri-jasa bakan baina bortitzek erosionatu egiten dute kontinentea eta uharriak eta harea gorriak arrastaka eramaten dituzte itsasertzeko zapaldaraino, han alubioi-abaniku hedatsutan jalkiz. Horiek, denboraren poderioz, konglomeratu-geruza handiak eta harearri gorriztak formatuko dituzte. Magma bere gorabidean gelditzen da eta hoztu eta solidotu egiten da granitozko gune bat osatuz (batolitoa), baina ez zen gainazalera atera. Material horietatik batek berak ere ez du eraginik izango Lezoko udalerrian.

a:2:{s:2:

6. blokea

Duela 170 milioi urte klima gozatsuagoa zen, mota tropikalekoa. 50 milioi urtetako etengabeko erosioaren ondoren, hasierako kontinentea oso beheraturik eta zelaiturik zegoen, bertako materialak inguratzen zuen itsasoaren ertzeko zapaldan jalkirik. Material horiek ere ez ditugu aurkitzen gaur egun Lezon, baina hurbileko Oiartzun bailaran ordea ageri dira.

a:2:{s:2:

7. blokea

Duela 80 milioi urte inguru, giro-baldintzak aurreko blokekoen antzekoak ziren. Itsas-hondoetan kararriak, margak eta harearriak pausatzen ziren, eta horiek gaur egun Lezoko udalerrian ikus daitezke; bertan ageri diren jalkin aintzinakoenak izaki.

a:2:{s:2:

8. blokea

55 milioi urte, Eozeno garaian. Itsas arroa sakonagoa da eta IE aldetik hondakin-material deskargak etortzen ziren (hareak eta buztinak). Gaur egun horiek osatzen dituzte Jaizkibelgo estratu harearritsu handiak. Horiek izango dira azken itsas-gertakariak, ez bakarrik Lezoko historian, baizik eta Gipuzkoaren eta Euskal Herri osoaren historia geologikoan. Izan ere, horren ondoren, gure historia zeharo irauli zuen egitate garrantzitsu bat gertatu baitzen.

a:2:{s:2:

9. blokea

Duela 40 milioi urte inguru, plaka Iberikoaren eta Europarraren arteko elkarjotzea gertatu zen. Talkaren aurretik, plaka biak elkarrengana hurbiltzen ari ziren bitartean, aurreko garaietako itsas-jalkinak egundoko alboko presioak jasan zituzten, bigarren orogenia (Orogenia Pirenaikoa) eraginez. Presio horien ondorioz, jalkinak tolestatu eta altxatu egin ziren masa kontinentala eratuz. Hori da Pirineoen eta Euskal Herriaren jatorria, eta beraz, bertako mendiak itsas-jatorriko jalkin-harriz eraturik daude, horietan aurkitzen diren garai desberdinetako fosilek egiaztatzen duten bezala. Gure kasuan erliebe handiak sortzen dira, gaur egun baino askoz markatuagoak eta altuagoak. Beraz, Lezoko udalerriaren erreferentziako espazioa, orain, harri-geruza altxatu berrien barnean geratzen da, inongo unetan gainazalera ageri gabe.

a:2:{s:2:

10. blokea

Duela 30 milioi urte, aurreko blokekoaren aldean, paisaia apalagoa ikus zitekeen. Izan ere, 10 milioi urteren ondoren, erosioak lan handia egina izango baitzuen erliebeak apaltzen. Era berean, kosta, itsasoaren erasoak medio, atzera egiten doa eta malkartsuago bilakatzen da. Artean ere Lezoko udalerria ez da lurrazalera ageri.

a:2:{s:2:

11. blokea

Erosioak aurrera jarraitu zuen eta erliebeak gero eta apalagoak bihurtu zituen, materialak bigunagoak edo erresistentzia gutxiagokoak diren lekuetan are lasterrago eginez bere lana eta gogorrenak eta trinkoenak errespetatuz. Horrela, Aiako Harriko granitoa gero eta gailenago geratzen joan da, eta beste hainbeste gertatzen da Jaizkibelekin, bere harearri-geruza lodi eta tinkoei esker.

a:2:{s:2:

12. blokea

Gaurko egunetan gara jadanik. Erosio diferentziatzailea hor aritu da, azken 40 milioi urteotan zehar, orain ikusten dugun erliebe kontinentala lantzen, eta bere lanbidean segitzen du etengabe eta geldigaitz. Orain, eta orain bakarrik, Lezoko udalerriak bere benetako espazioa okupatzen du, eta horretan aurki ditzakegu harri bihurturik oso aintzinako garai haietako itsas-jalkinak.

a:2:{s:2:

13. blokea

Bloke-diagrama honek 20.000 urte inguruko antzinatasuna dauka. Geologiaz mintzatzean, hutsaren hurrengo zifra eta gaurko egunarekin parekagarria. Horregatik ez da hautematen horretan aldakuntza estrukturalik. Alabaina, garai hartan azken glaziazioa bere punturik gorenenean zegoen. Kasko polarren hedakuntzaren eta ur solidoaren (izotza eta elurra) gehikuntzaren zuzeneko ondorio gisa, ur likidoaren murrizketa medio, itsasoaren maila 120 metro inguru jaitsi zen eta kosta-lerroa asko aurreratu zen. Karta batimetriko bat aztertuz, lerro hori nahiko zehazki koka daiteke: kontinenteak 14 km irabazi zituen bere gaur egungo Jaizkibelgo kostatik aurrera, puntu beretik kontrako bidean Aiako Harrira dagoen distantzia baino zerbait gehiago.

 

Irudiak

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer