Altamira 2005

Irailak 2 - ostirala

17:00 Auzoko frontoian, ur eta aparraren jaia. Ekar ezazue bainojantzia eta txankletak.

19:00 Oiko txupinazoa. Altzate auzo elkarteko erraldoi eta buruhandien konpartsaren laguntzaz lezoko erraldoiak, Zabarre eta Oroitzene eta buruhandiak diren Eneko, Joannes, Kaxkagogor eta Belarrimotz auzoan zehar ibiliko dira, Tomas Garbizu musika eskolako txistulariak lagun dituztela.

20:00 Ohiko sardina jate herrikoia.

22:30 Auzoko Frontoian diapositiba emanaldia, Altamira lehen eta orain auzoko gazte eta helduentzat. Auzoko gaztetxoen eskutik.

00:00 Disko festa Auzo Elkartean nekatu arte

Irailak 3 - larunbata

11:30 Diana zaratatsua Tomas Garbizu musika eskolako txistularien eskutik karmenetik hasita.

12:00 Auzo Elkartean XXII. toka txapelketa gizon eta emakumeentzat. izen ematea ordu erdi bat lehenago.eta telefonoz egin daiteke (943 529202).

12:00 Ur jolasak gazteentzat Serviocioren eskutik Altzate igerilekutan.

14:00 Lehen itsaski-janaren zozketa. saria 150 € balio duen bale bat izango da. 15 egunetan bukatuko da saria jasotzeko epea.

16:30 Auzo Elkartean XXII. tute txapelketa. izen ematea telefonoz (943 529202) egin daiteke ordu erdi bat lehenago.

17:00 II. altxorraren bila herriko gazte guztientzat. Jarraian merienda eta buruhandiak auzoan zehar.

20:30 VII. patata tortila txapelketa. Jarraian dastaketa eta sari banaketa Auzo Elkartean. parte hartzaile bakoitzak etxean egindako patata tortila ekarri beharko du ordurako.

23:00 Gaueko danborrada auzoko goiko aldetik abiatuz Oriako txaranga lagun duela.

0:30 Danborradaren laguntzaz suzko zezena auzo elkartean. jarraian dantzaldia oriako txarangaren laguntzaz.

3:00 Ohiko baratxuri zopa auzo elkartean aguantatzen duen ororentzat daniren eskutik.

Irailak 4- igandea

10:30 Diana txarangaren eskutik Sagar Zulotik hasita.

12:00 Lezoko Parrokian Meza Santua hildako auzotarren alde.

12:30 Ohiko Haur Danborrada auzotik herriko plazara eta itzulera.

14:00 Bigarren itsaski-janaren zozketa. Saria 150 € balio duen bale bat izango da. 15 Egunetan bukatuko da saria jasotzeko epea.

16:30 XXII. Mus Txapelketa. Izen ematea telefonoz (943 529202) egin daiteke ordu erdi bat lehenago.

16:30 Marrazki lehiaketa. Norberak ekarri beharko ditu margotzeko tresnak. Sari ederrak.

18:00 Pony eta zezentxoak auzoko frontoian, herriko gazte ausartenentzat.

19:30 Ohiko Txokolate jatea Auzo Elkartean.

20:30 Sari Banaketak eta amaierako txupinazoa.

Oharra:

Altzate Auzo Elkarteko Jai Batzordeak ez du bere gain hartuko jai hauetan gerta daitekeen ezbeharrik.
Antolatzailea: Lezoko Unibertsitateko Udala.