Plazeta futbol zelaiak Donosti Cup txapelketako partiduak hartuko ditu

2018ko Ekainak 27
Plazeta

Datorren astelehenetik aurrera Donosti Cupeko 36 partidu jokatuko dira Plazeta futbol zelaian. Munduko txoko guztietatik etorritako taldeek jokatuko dute Lezon, hala nola; Frantzia, AEB, Nepal, India, Italia eta Islandiako taldeak

Aurten ere, Lezoko Plazeta futbol zelaiak Donosti Cup txapelketako partidak hartuko ditu. Guztira, 36 partidu jokatuko dira uztailaren 2tik 5era bitartean, hau da, astelehenetik ostegunera.

Gauzak horrela, Lezok munduko futbol txapelketa garrantzitsuenetako bat hartuko du beregain lau egunez, izan ere, sailkapen faseko partidez gain, final-hamaseirenak, final-zortzirenak eta final-laurdenak ere jokatuko dira.

Gure herriaren izena munduan zabaltzeko aukera paregabea da hau, izan ere, herrialde askotako taldeak izango baitira gurean, besteak beste; AEB, Frantzia, Nepal, India, Italia eta Islandia.

Jarraian, Plazetan jokatuko diren partiduen zerrenda dago:

Uztailak 2, astelehena:

- 10:00: Set 11 Lleida – Urnieta KE
- 11:00: Beti Ona CD B – Roteta CD
- 12:00: Antigua Luberri KE C – Mundaiz Ikastetxea B
- 13:00: Europa CE – Oiartzun KE
- 16:00: Rayo Ensanche CF – Beti Ona CD
- 17:00: La Herradura FC – Ath. Gran Canaria
- 18:00: Ath. Gran Canaria – United PDX
- 19:00: Olympique Lyonnais – Intxaurdi KE A

Uztailak 3, asteartea:

- 10:00: Complutense AD – Cristo Rey AD
- 11:00: Cristo Rey AD – Mariño CD
- 12:00: Scholar Home Academy - Sanse
- 13:00: San Patricio – Allerru KE
- 16:00: Oscar Foundation – Oberena CD
- 17:00: Menonita CBT – Oiartzun KE
- 18:00: East Coast Ruch – Europa CE
- 19:00: Sporting de Herrera – Washington East

Uztailak 4, asteazkena:

- 10:00: Antigua Luberri KE – Atlanta International Eagles
- 11:00: Atlanta International Eagles – Zestoa FT
- 12:00: Trintxerpe CD – Schalke Zero Quarto
- 13:00: Allerru KE – Oscar Foundation
- 16:00: Paris CA – Allerru KE
- 17:00: Grotta KR – Tolosa CF
- 18:00: Segura KE A – Algar CD
- 19:00: Aviron Bayonnais FC – Hondarribia FE

Uztailak 5, osteguna:

Final-hamaseirenak, -zortzirenak eta -laurdenak jokatuko dira. Eguneko lehen partidua goizeko 9:00tan hasiko da, orduero partidu bat jokatuko da, eta azkena 20.00etan hasiko da.

Plazetan jokatuko diren partidu guztien zerrenda, baita osteguneko partiduak ere, hurrengo estekan daude ikusgai: http://info.donosticup.com/field-sheet.aspx?id=560 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer