Tailer didaktikoak eta Kukai Dantza Taldearen emanaldia Lesoinuren baitan

2018ko Martxoak 15

Tailer didaktikoa ostegunean, arratsaldeko 18:00etan izango da eta horien bitartez urtero instrumentu bat azaltzen da eta tresna ezberdinak probatzeko aukera izaten da. Igandean berriz, Kukai Dantza Taldeak “Oskara Plazara” emanaldia eskainiko du Gezalan 20:00etan

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala bereziki Musika Eskolako ikasleei zuzenduta badago ere edonork parte hartu dezake. Guztira, 300 ikasle inguruk parte hartzen dute Lesoinun. Parte hartzaile gehienak, beraz,  ikasleak direnez, musika munduaren inguruan duten ezagutza zabaltzeko baliagarria izaten da aste hau eta, hori dela eta, tailer didaktikoetan urtero instrumentu baten inguruan lan egiten da. Ikasle talde bat arduratzen da tailerren gidaritzaz eta horietan instrumentu bat azaltzen da eta probatzeko aukera eskaintzen da. Aurten, tailer didaktikoa martxoaren 15ean izango da, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolan.

Ostiralean berriz, arratsaldeko 19:00etan Gezala Auditoriumean konbo, rock eta folk kontzertuak eskainiko dituzte Astigarragako eta Lezoko Musika Eskolako ikasleek. Urtero txertatzen dira berrikuntzak Lesoinuren egitarauan, horrela, musika estilo desberdinak ezagutarazteko. Ildo horretatik aurtengo edizioko berrikuntzarik nagusiena asteburu honetan izango da dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango baitute herritarrek.

Larunbateko (martxoak 17) ekintzei dagokionez, 12:30ean, Aiton Bordatik kantujira abiatuko da; 13:30ean, Jim Beans hirukoteak country kontzertua eskainiko du Gurutze Santuaren Plazan; 19:00etan, Udal Musika Bandak kalez kale arituko da; eta ordu berean, Gezala Auditoriumean abesbatzen kontzertua antolatu da Isasiko Ama (Gordexola – Bizkaia) eta Sutargi (Lezo) abesbatzen parte hartzearekin.

Astea ixteko, igandean, martxoak 18, goizeko 10:00etan Musika Eskolako Txistulari Taldeak diana antolatu du Lezoko kaleetan zehar. Arratsaldean, 20:00etan Gezala Auditoriumean, aurtengo egitarauko ekitaldi aipagarrienetako bat eskainiko da: ‘Oskara Plazara’, Kukai Dantza Taldearen eskutik. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke kultur bulegoetan edota Internet bidez www.lezo.eus/agenda ataletik. 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer