Osoko Bilkuraren akta

2018KO UZTAILAK 26

2018ko Urriak 26
Data:2018-07-26
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2018ko uztailaren 26an, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bilerara etorri Igor Cordero de la Fuente eta Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldekoak).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Alkateak gai zerrendaren ordena aldatu du lehenbizi 9. gaia tratatzea proposatuz “Desgaitasuna duten pertsonen enplegu politiken inguruko mozioa”, jendartean mozioa aurkeztu dutenak daudelako.

Jendartean ere kale garbitzaile daude eta alkateak dio haiek aurkeztutako mozio-eskaera ez dagoela gai zerrendan baina bilera honetako 2. gai bezala azalduko duela zergatik ez dagoen gai zerrendan eta hitza emango diela bertaratuei.

Bilkurakideak ados daude alkateak egindako bi aldaketa hauekin.

 

1.  Desgaitasuna duten pertsonen enplegu politiken inguruko mozioa (2018AL050005).

Alkateak dio Oarsoaldeako beste udaletan egin bezala, deialdiarekin batera bidalitako Arrastalo eta Aldurak aurkeztutako (maitzaren 21eko 1.246 sarrera erregistroan) mozioaren alternatiba daukala EAJk eta mozio alternatibo hori aurkeztu eta bozkatzea eskatu du.

Honela dio EAJ-k aurkeztutako mozio alternatiboak:

“Behar gehien duten pertsonei lan aukerak eskaintzearekin eta gizarte kolektibo kaltetuenak babestearekin guztiz konprometituta dagoen herrialdea da gurea.

Helburu partekatua dugu pertsonekin konprometitutako gizarte moderno eta solidario baten eraikuntzan.

Eszenatoki honetan kokatzen dira babes behar handien duten desgaitasuna duten pertsonen kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko gizarte-ekimen sektorea lehenestera bideratutako neurriak.

Horregatik eta horretarako, Eusko Jaurlaritzatik egin den planteamendua garrantzitsua dela uste dugu. Horren arabera, Enplegu Zentro Zerezien erregistroa, aipatu egoeran dauden pertsonen enplegua sustatzeko politiken defentsa suposatuko duen marko legal bat egitera lotuta egon behar da.

Gobernuaren dedikazioa baloratzen dugu, izan ere, Euskadiko Enplegu Zentro Bereziak ordezkatzen dituzten erakundeekin (Ehlabe eta Berezilan) estuki lotuta egin du lan.

Desgaitasuna duten pertsonen enpleguarekin dugun konpromisoa azpimarratzen dugu, bistakoa den konpromiso, egun sortuta dauden lan postuak mantentzeari zein lan aukera berriak sortzera emandako bultzadari dagokionez.

Enplegu Zentro Berezien erregistroa, aipatu egoeran dauden pertsonen enplegua sustatzeko politiken defentsa suposatuko duen marko legal bat egitera lotuta egotearen beharra izan da dekretua indarrean sartzea atzeratu duen arrazoia.

Prozesu honek aukera historikoa suposatzen du EAEren berezko araudi batean pertsona desgaituen programa eta enplegagarritasun zerbitzu guztiak elkartu eta finkatzeko.

Dekretuak sektorearentzako oinarrizkoak diren hiru helburu beteko ditu:

•          Araudi bakar batean bilduko ditu pertsona desgaituentzako zerbitzuak eta politika aktiboen programa guztiak, eskumenei erantzunez eta enpleguaren politika aktiboak Euskadira eskualdatuz.

•          Gure Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enpleguaren egoera eta garapen berezia balioan jarri eta aitortu, “euskal enplegu eredua” deritzenaren, eta Euskadi estatu zein Europa mailan erreferente bihurtu dituenaren bitartez. Bereziki, desgaitasuna duten, babes behar handien duten eta lan merkatuan barneratzeko zailtasun handien duten pertsonen gizarteratzean.

•          Euskadin desgaitasuna duten pertsonentzako programak eta enplegurako politika aktiboak zuzendu eta horien barne kudeaketa hobetu.

Hori guztiagatik, Ohiko Osoko Bilkuran mozio hau onartuta, Udal Gobernu hau Eusko Jaurlaritzarekin bilerak egitera konprometitzen da, lege hau onartzeko beharra gogoraraziz, eskatuz:

•          Desgaitasuna duten pertsonen enplegurako politika aktiboak arautzen dituen dekretua onartzea, argitaratzea eta abiaraztea.

•          Enplegu Zentro Berezien erregistroa martxan jartzea.

Erabaki hau udal webgunean eta komunikabideetan argitaratuko da.”

Mikel Arrutik kritikatu EAJk bere mozio alternatiboan kendu egiten dituela mozio orijinaletik Eusko Jaurlaritzak azken zortzi urteetan gai honetan izan duen utzikeriaren aipamena.

Jose Angel Sanchezek dio ados dagoela bi elkarteek aurkeztutako mozioarekin ez ordea bertan jasotzen diren zenbait esaldirekin “Eusko Jaurlaritzaren utzikeria” adibidez hori ez delako egia. Bere ustez, honelako gai bat ahobatez onartu beharko litzateke.

Bilkuran diren Arrastalo eta Aldurako ordezkariak hartu du hitza eta dio beraiek ez dutela sesioa piztu nahi, baizik eta egoerak eskatzen duen konpromisoak eta laguntzak lortu Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari presioa egiteko. Beraiek Lezoko udalaren konpromisoa lortu nahi dute, eta hori EAJren mozioa alternatiboa onartuz lortzea berdin zaie.

EH Bilduko Ainhoa Zabalok dio taldearen lehen asmoa elkarteek aurkeztutako mozioa onartzea zela baina hemen entzundakoak entzun ondoren eta korporazioaren ahobatezko konpromisoaren mesedetan eta elkarteak horretarako ados egonik, aldeko botoa emango diotela mozio alternatiboari.

EAJk aurkeztutako mozio alternatiboa bozkatu eta ahobatez onartu da.   

 

2.   Kale garbitzaileen mozioa.

Alkateak dio uztailaren 20an kale garbitzaileek erregistratutako mozio eskaera ez duela bilkura honetako gai zerrendan sartu aurrez udal teknikariak eta enpresak aztertu behar dituztelako. Behin txostenak eskuratu ondoren egingo direla behar diren bilerak.

Jendartetik langileen ordezkari batek hartu du hitza eta dio Serbitzu kontratak langile bat lekualdatu nahi duela beste herri batera. Langileak ez daudela ados eta lehendik ere eskaintza baino langile bat gutxiago duen zerbitzua behar bezalako lan baldintzak izatea eskatzen dutela eta horretarako udalaren babesa eskatu dutela, enpresaren inposaketaren aurrean.

Alkateak dio txostenen ondoren egingo direla bilerak.

 

3.  2018ko maiatzaren 31n ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea (2018ID200003).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

 

4.  HIE 15 Algeposa 2ko (Lehen 6 Poligonoa) “E-3” edo “I” eta E-4 edo “J” Eraikinen Xehetasun Azterlanaren behin betiko onarpena emateko diktamena (2018H0400001).

Lezoko Udalak 2018ko maiatzaren 14ko 2018/514 Alkatetza Dekretuaren bidez, TRANSTIC, S.Ak sustaturiko HIE 15 ALGEPOSA 2KO (lehen 6 poligonoa) “E-3” edo “I” eta “E-4” edo “J” Eraikinen gaineko Xehetasun Azterlanari haserako onarpena ematea erabaki zuen.

Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko ekainaren 1an, 105 zenbakidun alean. Prentsa idatzian eta udaletxeko iragarki taula ere argitaratu zen

Zehaztapen Azterlan hau informazio publikoan egon da 20 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

2/2006 Legeko 98 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, Batzorde Informatiboaren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: HIE 15 ALGEPOSA 2KO  (lehen 6 poligonoa) “E-3” edo “I”  eta “E-4” edo “J” Eraikinen gaineko Xehetasun Azterlanari behin betiko onarpena ematea.

BI: TRANSTIC, Sari Xehetasun Azterlanaren dokumentazioa Lezoko HAPOaren erreferentziekin aurkezteko errekeritzea. 6 Poligonoa beharrean HIE 15 ALGEPOSA 2 jarriko da eta erreferentziak “E-3” eta “E-4” lursailak izango dira, “I” eta  “J” eraikinen ordez.

HIRU: Akordio hau GAOn argitaratzea eta interesatuei jakinaraztea aurreko puntuan errekeritutakoa bete ondoren.

 

5.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzeko diktamena, “Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko bidea egiteko proiektuaren” 2. zatia gauzatzeko eta finantzatzeko (1.2 zk. Ibilbidea: Errenteria-Pasai Donibane 01 008f zatia) (2018H0360003).

“Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko bidea egiteko proiektuaren” 2. zatia gauzatzeko eta finantzatzeko (1.2 ZK. Ibilbidea Errenteria-Pasai Donibane 01 008F Zatia) Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzeko proposamena diktaminatu du Batzorde Informatibo Orokorrak.

Batzorde Informatiboaren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatea, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako lau botorekin (EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea, “Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko bidea egiteko proiektuaren” 2. zatia gauzatzeko eta finantzatzeko (1.2 ZK. Ibilbidea Errenteria-Pasai Donibane 01 008F Zatia).

BI: Hitzarmen hau sinatzeko Alkatea ahalmentzea.”

Mikel Arrutik dio EH Bildu ez dagoela ados Aldundiari dagokion azpiegitura bat udalak egitearekin. Beste herrietan gertatu bezala Aldundiak egin eta ordaindu beharko lukeela.

Jose Angel Sanchezek dio egia dela bidegorrien azpiegitura Aldundiarena dela  eta Lezoren eta Pasai Donibanen kasurako azpiegitura inportantea dela. Egia dela Dusi dirulaguntzak beste udal azpiegiturentzat ere bideratu izan ahal genuela eskualdeko beste herriek egin bezala, baina Lezoko udalak azpiegitura hau eskatu zuela. Dio beste udal batzuetan ere antzerako hitzarmenak sinatu izan dituela Aldundiak. Horregatik berak alde bozkatuko duela dio.

Idazkariak dio azpiegitura aldundiarena dela eta elkarlanaren hitzarmenak behar duen memoria justifikatiboa gehitu zaiola espedienteari. Batzorde berriemailean txosten juridikoaren berri ematez gain ohartarazi zuela ordurarte zegoen memoria ez zela nahikoa eta orain gehitu dena berriz iruditzen zaio ez duela behar bezala justifikatzen udalaren finantzazioa. Akordioak onartzeko behar zuen gehiengo osoaren aldeko botoak lortu dituela dio.

 

6.  2017 ekitaldiko kontu orokorra behin betiko onartzeko diktamena (2018KO080001).

Udal honetako Kontuen Batzorde Bereziak, 2018ko maiatzaren 14an egindako bilkuran, bere oniritzia eman zion 2017 ekitaldiko Kontu Orokorrari.

Kontu Orokorraren espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Beraz, proposatzen da 2017 ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.”

Hori ikusirik, Batzorde Informatibo Batzorde Informatiboaren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatea, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako lau botorekin (EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2017 ekitaldiko Kontu Orokorra onartzea.

 

7.   Kontuhartzailearen eta Diruzainaren txostenak.

Udal kontu-hartzailearen bi txosten eta diruzainaren diruzaintza planaren berri eman zaio osoko bilkurari, deialdiarekin zabaldutako dokumentazioarekin uztailaren 19ko batzorde berriemaile orokorrean egin bezala. Hauek dira banatutako txostenak:

1.     2018ko 2. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena.

2.     2018ko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3 art.)

3.     Diruzaintza plana: 2018ko irailetik azarora bitartekoa.

 

8.  2018. Urterako udal langileen ordainsariak igotzeko diktamena (2018PE290003).

2018ko ordainsarien igoerari dagokionez, 2018-07-04an Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean; arau horrek aukera ematen du neurriak hartu, eta administrazio publikoko langileen ordainsaria igotzeko.

Hain zuzen, Lege horren 18-Bi artikuluak hau xedatu du:

2018. urtean, sektore publikoko langileen ordainsarien igoera globala ez da inola ere izango 2017ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak baino %1,5 handiagoa, konparatutako bi denboraldien homogeneotasunari dagokionez, hala langileei begira, nola antzinatasunari begira.

Horrez gain, prezio egonkorreko Barne Produktu Gordinaren (BPGd) igoera 2017an %3,1era iristen bada edo ehuneko hori gainditzen badu, 2018ko uztailaren 1etik aurrera beste igoera bat egongo da ordainsarian, hain zuzen, 0,25ekoa.

Gainera, soldata-masaren %0,2ko igoera gehigarria baimendu ahal izango da, besteak beste, produktibitatea edo efizientzia hobetzeko planak edo proiektuak abiarazteko, funtzio berdintsuak dituzten lanpostuen arteko berariazko osagarriak berraztertzeko, lanpostu-mailako osagarriak homologatzeko edo pentsio-planei ekarpena egiteko. Artikulu honetan definitutakoaren arabera 2017ko ekitaldian aurrekontuko superabita duten erakundeetan, igoera gehigarri hori %0,3koa izan daiteke.

Era berean 5/2017 Legeak, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, sektore publikoko zerbitzuko langileen urteko guztizko lansariak %1,5ean igotzea aurreikusten du.

Bestalde, 7/1985 Legearen 103 bis arabera, tokiko korporazioei dagokio urtero udal langile laboralen soldata masa onartzea.

Horiek horrela, Batzorde Informatiboaren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Udal langile laboralen 2018. urteko soldata masa onartzea, guztira 182.003€.

BI: Udal langileen ordainsariak, eta ordainsarietan jasotzen diren kontzeptu guziak %1,5ean igotzea 2018. urteko urtarrilaren 1etik aurrera, 2017ko abenduaren 31ean indarrean zeuden soldaten aldean.

HIRU: Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legea kontuan izanik, eta 18-Bi artikuluan ezarritakoak betetzen ba dira:

-      %0,25eko soldata-igoera gehigarria gauzatzea,2018-07-01etik aurrerako eraginarekin.

-      soldata-masaren %0,2ko igoera gehigarria baimentzea edota %0,3koa 2017ko ekitaldian aurrekontuko superabita egon ba da, Legeak igoera hau gauzatzeko ezarritako eskakizunak betetzen ba dira.

LAU: Aipatu igoerak aplikatzea udal langileen nominetan.

 

9.  2018ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari hasierako onarpena emateko diktamena (musika irakasleen lan portzentajeak) (2018PE290002).

2018/2019 ikasturterako Musika Eskolako matrikulazio ofizialaren kanpaina amaituta, zuzendariak matrikulazio datuak aurkeztu ditu, eta datu horien baitan 2018ko irailaren 1ean hasiko den 2018-2019 ikasturtean musika-tresna bakoitzari dagozkien dedikazio portzentajek kalkulatu ditu.

Funtsezko aldaketarik aurreikusten ez bada ere, musika-tresna batzuen dedikazio portzentajek alda daitezke, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan. Halere, aldaketa txikiak izango direla aurreikusten da. Balizko aldaketa hauek 2019. udal langileen Lan Postuen Zerrenda orokorra onartzeko garaian kontuan hartuko dira.

Horiek horrela, Batzorde Informatiboaren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2018ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari. Bertan, 2018/2019 ikasturtean irakatsiko diren instrumentu bakoitzaren lan postuaren lanaldien ehunekoak ezartzen dira. Dedikazio portzentaje hauek 2018ko irailaren 1ean indarrean sartuko dira.

BI: 2018/2019 ikasturteko lanaldien ehunekoak hurrengoak izango dira:

- Perkusioa + osagarriak: %26,83.

- Pianoa + osagarriak: % 25,50.

- Akordeoia + osagarriak: 16,92.

- Flauta + osagarriak: %12.

- Musika Mintzaira: %6,25.

- Trikitixa + osagarriak: %24,17.

- Saxofoia + osagarriak: %16.

- Biolina + osagarriak: %10,67.

- Tronpeta + osagarriak: %12.

- Klarinetea + osagarriak: %13,33

- Gitarra + osagarriak: %25,5.

- Txeloa + osagarriak: %6,67.

HIRU: Informazio publikorako 15 eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

 

10.  Bekoerrota kiroldegiko frontoiari eta Goiko plazakoari, proposatutako izenekin plakak jartzeko diktamena (2018KI320032).

Udalean Bekoerrota kiroldegiko frontoiari “Koldobike Gezala Udal Pilotalekua” eta Goiko Plazakoari “Josetxo Etxandi Udal Pilotalekua” izenak ematea eta hori adierazteko izena jasotzen duen plaka bana jartzea proposatzen duen eskaera jaso da.

Bi herritar horien familiak proposamena ezagutzen dute eta beraien oniritzia dago, herritar talde baten izenean Joxeluix Agirretxe eta Agustina Pontestak eginiko lehen proposamen bat berea egin eta Lezoko Arkirun Pilota Klubak (pilota arloan lanean aritzen den herritar ezberdinen bilgunea izanik)egiten du proposamena eta esan behar da ere, aipatutako eraikinek ez dutela aurretiko izendapen propiorik.

Guzti hau kontuan izanik eta eskaeran jasotzen den bi herritar horiek nabarmentzeko argudioa azterturik, Batzorde Informatiboaren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Bekoerrota Kiroldegian kokatua dagoen frontoiari “Koldobike Gezala Udal Pilotalekua” izena ematea eta bertan hori adierazten duen plaka bat jartzea.

BI: Lezoko Goiko Plazan kokatua dagoen frontoiari “Josetxo Etxandi Udal Pilotalekua” izena ematea eta bertan hori adierazten duen plaka bat jartzea.

 

11.  Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

11.1.- Irlentz Ortegak kirol inguruko berriak eman ditu: kirol instalazioak itxi egingo direla udarako egun batzuetan mantentze lanak egiteko, kirol elkarteko dirulaguntzak banatzeko dirulaguntza mahaia bildu berri dela, Euskal Herria Plazan eta Altamiran parke osasungarrietarako gailuak jarri direla; eta , Santakrutz festetan onartu berri diren frontoietan izen berriekin bi plaka jarriko direla.

11.2.- Miguel Angel Sanchezek dio Altamirarako igogailuaren obrak egiteko kontratua sinatu dela eta epeak martxan daudela; Elia Salaberriako espaloia berritzeko obrak kontratatzeko lehiaketa martxan dagoela eta Eskola Garraioa zerbitzua kontratatzeko lehiaketa ere. Orain bidegorriaren jarriko dela martxan behih lankidetza hitzarmena onartu ondoren.

11.3.- Alfredo de la Puentek dio Musika eskolako matrikulazioa ondo joan dela 289 matrikula daudela oraingoz hurrengo ikasturterako.

 

12.  Galde-eskeak.

12.1. Ainhoa Intxaurrandietak eskatu du Kale Nagusiko 28an dagoen gai organikoen hondakinontzia aldatzeko: kiratsa handia duela, hustutzen denean likido lixibiatu guztia Kale Nagusian barrena zabaltzen duela bilketa kamioiak, etab. Jendea kexatu dela baina ez dela inor pasa garbitzera.

Miguel Angel Sanchezek dio Sanmarko mankomunitatearekin hitz egin dutela kamioia konpontzera eramateko.

12.2.- Mikel Arrutik galdetu du zertan den dirulaguntza araudiaren azken aldaketa. Idazkariak dio alegazioak tarteratzeko jendaurreko epean dagoela.

Eskatu du ere kontratatutako enpresen hizkuntza betebeharrak zaintzeko.

Galdetu du Altamirako igogailua martxan jarri eta gero eskola garraio zerbitzua mantenduko den. Miguel Angel Sanchezek esan dio igogailua ez dela instituturaino iristen eta mantenduko dela.

Galdetu du nola joan zen merkatariekin egindako bilera. Jose Angelek esan dio oso gutxi azaldu zirela eta irailean beste bat egitekotan direla.

 

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 20:55ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432589tik 1432597ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

2018KO MAIATZAK 31

2018ko Urriak 26
Data:2018-05-31
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2018ko maiatzaren 31n, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bileran izanAinhoa Zabalo Loiarte eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (EHBILDU udal taldea)

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Baita ere bertan da, alkateak horrela eskatuta, udaleko Kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi.

 

1.  2018ko martxoaren 28an ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea (2018ID200002).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

Mikel Arrutik gai zerrendaren ordena aldatzea eskatu du 11. gaiaren eztabaida eta bozketa orain eginez, jendartean daudenak gai horrengatik daudelako. Alkatea ados dago eta gainontzeko bilkura kide guztien adostasunarekin gai zerrendako 11. gaia orain eztabaidatuko da.

 

2.  Gure Esku Dago-k aurkeztutako mozioa: Ekainak 10ean egingo den giza katearekin bat egitea(2018AL050006).

Honela dio mozioak:

Euskal herritarrok bidegurutze batean gaude: hegoaldetik datozen haize atzerakoiak ditugu alde batean, eta demokrazian oinarritutako ziklo berri bat bestean. Zein bide hobesten dugun argi adieraziko dugu ekainaren 10eko giza katean. Erronkari heltzeko prest gaude. Erabakira iritsi arte lan egiteko daukagun determinazioa erabatekoa da. Etorkizun hobe batean sinesten dugulako, ziklo berria zabaltzeko mugarria jartzera goaz. Mugarri hori urrunago edo hurbilago jarri, gure esku dago. Herritarron esku.

Egungo marko juridiko-politikoak ezartzen dituen oztopoak nahikoa ez eta egungo markoa are eta murritzagoa nahi dutenek gure erakundeak jo puntuan jarri dituzte, herritar denon oinarrizko eskubideak urratzeko inolako erreparorik gabe. Katalunian aplikatu du Espainiako estatuak aurrenekoz 155. artikulua, baina Euskal Herrian ere aplikatu dezake. Ez dezagun ahaztu.

Orain arte gatazka politikoa zena, erronka demokratiko bihurtzea lortu behar dugu.

Argi dugu, epe luzerako elkarbizitza bermatzeko ezinbesteko baldintza dela erabakitzeko eskubidea gauzatzea. Elkarrekin etorkizun demokratiko, justu eta duina eraikitzeko bidean, inoiz baino argiago dagokigu askatasunaren eta eskubide zibil eta politikoen defentsan elkarri eskua ematea. Hain justu, ekainaren 10eko giza kateak balio behar du adierazteko herri hau ez dagoela prest atzera egiteko bere asmo eta helburuetan, aurrera egiteko determinazioa duela. Halaber, etorkizuna elkarrekin eraikitzeko borondatea erakutsi behar du mobilizazioak, horrek ahalbidetuko duelako mugak eta oztopoak gainditzea eta urrutira iristea.

Euskal Herritarrok erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ditugun milaka arrazoiak biltzen dihardu Gure Esku Dagok; horixe baita, finean, Herritarron Ituna. Erabakitzeko arrazoien bilduma; herritarren behar, ilusio, asmo eta zergatiak jasoko dituen bilduma zabala. Eta zertarako arrazoi bilketa hori? Bada, arrazoi horiei guztiei demokratikoki bide emateko, eta horretarako behar diren tresnak eta adostasun esparruak elkarrekin eraikitzeko. ‘Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da’ leloetatik abiatuz, erabakitzeko eskubidea edukiz beteko dugu. Etorkizunean elkarrekin eraiki behar dugun herriari eta gizarte ereduari buruz abiatu beharreko eztabaida zabalari ekarpena egin nahi dio egitasmoak.

Abiapuntu gisa, 2019 arrazoi biltzeko asmoa dugu, 2019. urtea dugulako jomugan. Esparru anitzetan, gizarte mailan, erakundeetan, zein nazioartean egiten ari diren urrats guztiek bat eginda, datorren urtean erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezkeela sinesten dugu. Euskal Herritarrok nolako etorkizuna nahi dugun irudikatu eta eztabaidatzen hasteko unea da.

Ziur gaude erabakitzeko arrazoien bilketak lagunduko digula ikustarazten nola gauden herri gisa, eta ohartarazten zein diren gure beharrak eta gure mugak. Herri gisako erronkak eta lehentasunak zehaztu eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko modua adosteko unea iritsiko da orduan. Denon artean heldu beharreko erronka, eragile politiko eta sozialek eta herritarrok elkarrekin osatu beharrekoa. Horixe da GEDek aipatzen duen Herri Ituna. Eztabaida, ekarpen, proposamen eta adostasunaren bidez eraikiko dugun tresna dinamikoa izango da.

Erabakitzeko eskubidea badugu eta arrazoiak ere soberan ditugu. Gauzatzeko ibilbidea elkarrekin adostea dagokigu orain. Eta hori guztion ardura da. Herri bezala jarduteko garaia da. Elkarrekin. Ezin baitugu aukera historiko hau galdu. Ezin gara geldirik geratu. Gure garaia da. Herritarrona. Determinazio osoz goaz aurrera, herritar burujabeok eraikiko dugun herri burujabera. Jende zoriontsua izan nahi dugulako, herri libre batean. Ekainaren 10ean eman diezaiogun eskua etorkiZUnari!

Erabakitzeko eskubidea dugu! Erabakitzeko milaka arrazoi ditugu! Adostu dezagun bidea elkarrekin.

Guzti honengatik, Lezoko Udalari eskatzen diogu, bat egin dezala GURE ESKU DAGOK antolatzen dituen ekimenetan eta luza diezaiola herri guztiari EKAINAK 10ean egingo den GIZA KATEAN parte hartzeko deialdia bertaratzeko izena emanez, egun hauetan zehar horretarako jarriko diren mahaietara agertuaz.

Lezon jarriko diren mahaiak:

• Astelehen arratsaldetan Kultura aretoan

• Ostiral arratsaldean Tiñelu atzekaldean pintxopoteorarekin

• EKAINAK 2 larunbata Gezala aretoan Gartxot emankizunarekin

Mozioa bozkatu eta onartu egin da aldeko hamar botorekin (Alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko eta EH Bildu udal taldeko zinegotziak) eta abstentzio batekin (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena).

Jendartetik Gure Esku Dagoren izenean A.P.k dio oso inportantea dela udaletik horrelako ekimenak bultzatzea eta eskertu egin die mozioaren alde egin duten zinegotziei. Babesaren irudia jasotzeko alde bozkatu duten zinegotziek argazki bat atera dute elkarrekin ekainaren 10eko ekitaldira deitzeko.

 

3.  Foru Aldundia eta Lezoko Udalaren arteko Etxez Etxeko laguntza zerbitzuaren finantzaketarako hitzarmen berria onartzeko diktamena (2018GZ360003).

Noemi Arberasek, Gizarte gaietarako eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak azaldu du gaia.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2018ko martxoaren 20an hartutako erabakiaren bidez indarrik gabe utzi ditu Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko 2014ko martxoa geroztik udalekin sinatutako hitzarmenak.

Finantzazio hitzarmena ordezkatzeko beste hitzarmen eredu bat onartu eta proposatu die udalei eta mankomunitateei.

2014ko hitzarmena Lezoko Udalaren osoko bilkurak 2014ko urriaren 31n onartu zuen.

2014ko hitzarmen ereduan jasotako baldintza ekonomikoak, zerbitzua finantzatzeko Foru Aldundiak udalei egin beharreko ekarpenak zehazten zituztenak, Gipuzkoan Mendekotasunaren Arreta Hobetzeko 2013-2016 Planean oinarritu ziren, zeinetan proposamen bat egiten baitzen Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen bigarren xedapen iragankorrean aipatzen zen eskumen doiketari aurre egiteko.

12/2008 legeak, etxez etxeko laguntza Zerbitzuaren eskumena udalen gain uzte du, eta haren finantzaketa bermatze aldera egin ziren hitzarmenak.

Orain, eskumen banaketa aldatzeko inolako asmorik gabe eta, beraz, administrazio bakoitzak dagozkion gizarte zerbitzuak ematen jarrai dezan lankidetza hitzarmenerako proposamen bat prestu dute Gizarte Politikako Departamentuak eta EUDELen Gipuzkoako Lurralde Batzordeak, Etxeko laguntza Zerbitzua finantzatzeko.

Finantzazio sistema berri bat ezartzen da eta zenbait hobekuntza sartu dira zerbitzuaren eskaintzan, hala nola zerbitzuaren iraupena eta intentsitatea handitzea, erabiltzaileen koordainketa txikiagotzea eta zerbitzua mendikoen kalifikazioa ez dutenengana zabaltzea. Horregatik, indarrik gabe utzi behar dira 2014an onartu ziren hitzarmenak, eta haien ordez, 2018-2019 aldirako baldintza berriak dauzkatenak jarri behar dira.

Horiek horrela Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatu eta Batzorde Informatibo Orokorra diktaminatuta, aldeko zazpi botorekin (alkatea, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta Euskal sozialistak- Socialistas Vascos udal taldeko zinegotziarena) eta lau abstentziorekin (EHBildu udal taldeko zinegotziena) osoko bilkurak erabaki du:

BAT: Indarrik gabe uztea udalaren osoko bilkurak 2014ko urriaren 31ean Etxez Etxeko laguntza zerbitzuaren finantzaketarako onartutako hitzarmena.

BI: Onartzea, 2018-2019 epealdirako, Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko Etxez Etxeko laguntzaren zerbitzuaren finantzaketarako hitzarmen berria.

HIRU: Ahalmena ematea Alkateari hitzarmena eta bera gauzatzeko sinatu beharrekoak sinatzeko.

M.A.k dio hitzarmenak hobekuntzak baino betebehar gehiago suposatzen duela udalentzat horretarako behar den diru ekarpen nahikorik gabe.

 

4.   II. Berdintasun Planaren iraunaldia luzatzeko diktamena (2018BE100001).

Noemi Arberasek, Gizarte gaietarako eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak azaldu du gaia.

Lezoko Udalaren osoko bilkurak 2014ko azaroaren 27ko osoko bilkuran II. Berdintasun Plana onartu zuen. Planaren iraunaldia 2018. urtean bukatzen da.

Horren inguruan berdintasun teknikariak egindako txostena azterturik, Berdintasun zinegotzi delegatuak proposatu eta Batzorde Informatibo Orokorrak diktaminatuta, osoko bilkurak ahobatez ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udalaren II. Berdintasun Planaren iraunaldia beste bi urtez luzatzea, hau da, 2020. urteraino.

 

5.  Diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko ordenantzan sexu berdintasun baldintzak gehitzeko diktamena (2018AL050001, 2018KO290002).

Noemi Arberasek, Gizarte gaietarako eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak azaldu du gaia. 

EH Bildu Udal taldeak 2018ko martxoaren 22an erregistratutako mozioan Diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko ordenantza arautzailean sexu berdintasun baldintzak gehitzeaproposatu zuen.

Udalaren osoko bilkurak 2018 martxoaren 28an erabaki zuen gaia mahai gainean uztea eskaera udal teknikariak aztertu ahal zezaten.

Udal teknikariek egin dizkiete zenbait ekarpen eta ordenantzaren aldaketa aprobetxatuz beste aldaketa batzuk ere gehitzea proposatzen dute.

Horiek horrela, Alkateak proposatu eta Batzorde Informatibo Orokorrak diktaminatuta, osoko bilkurak ahobatez ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko udal ordenantza arautzailearen aldaketei hasierako onarpena ematea, sexu berdintasun baldintzak eta euskararen erabilerari buruzko baldintzak gehituz.

BI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki taulan eta udaleko www.lezo.euswebean anuntzio bidez, hogeita hamar laneguneko epean espedientea aztertu eta alegazioak tarteratu ahal izateko.

Ordenantza honen aldaketa onartzeko 7/1985 Legearen 49 artikuluaren arabera, osoko bilkurak haserako onarpena eman behar dio aldaketari, jendaurrean 30 egunez eduki behar da espedientea eta erreklamaziorik edo iradokizunik balego berriro ere osoko bilkurak ebatzi behar ditu.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.

 

6.   2017/12/31n egindako ondasunen inbentarioaren eguneratzea eta ibilgetuaren balorazioa onartzeko diktamena (2018KO320007).

“2017ko abenduaren 31 datarekin, udal ondasunen inbentarioa eguneratzeko eta ibilgetuaren balorazioa egiteko kontratuaren esleipena eskuratu zuen Invayunt S.L. enpresak egindako txostena aztertu dut.

Txosten horrek Udal honen Kontu-hartzailearen oniritzia jaso duela kontuan hartuta.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak diktaminaturik, ahobatez, ondorengoa ERABAKI DA:

BAT: 2017ko abenduaren 31n egindako ondasunen inbentarioaren eguneratzea eta ibilgetuaren balorazioa onartzea.”

 

7.   2018ko aurrekontu aldaketaren kontu ematea: gehigarriak (2018KO050001)

Alkateak berak onartutako aurrekontu aldaketaren kontu eman dio osoko bilkurari. Zehazki aldaketa honena:

·         2018 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu gehigarriak, 2018-KALD-000002-00.

 

8.   2018ko aurrekontu aldaketa egiteko diktamena: kreditu gehigarriak (2018KO050002)

 

Ikusita udal honen aurrekontuko kredituak aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatekoa, 2018-KALD-000003-00 zenbakiduna.

 

Ikusita kontu-hartzaileak idatzitako txostenaren arabera espedientea bat datorrela aplikagarria zaion legeriarekin, zehazki 21/2003 Foru Arauak, abenduaren 19koak, Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoak, 34. artikuluan ezarritakoarekin.

 

Mikel Arrutik dio EH Bildu ez dagoela ados Pasai Donibanera doan bidegorriaren inbertsioan udalak parte hartzearekin, Aldundiari dagokiola dio. Aldundiak Pasaialdea biziberritzeko dirulaguntzen aitzakiarekin berari dagokion lan bat burutzera doala Udala haiek kontratatzera eta finantziatzera behartuz.

 

Diktamena bozkatu eta aldeko zazpi botorekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena etaEuskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziena) eta lau boto aurka (bilkuran diren EHBILDU udal taldeko lau zinegotziena) hau ERABAKI DA:

 

BAT: Onartzea udal honen aurrekontuko kredituak aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatekoa, proposamenean ageri den partidakako xehetasunarekin, kapitulukako laburpen honen arabera.

 

KREDITU GEHIGARRIAK

 

 

Kapituluak

 

Izena

 

Gehikuntzak

 

 

 

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

 11.989,00

 

 

6

INBERTSIO ERREALAK

 909.000,00

 

 

KREDITU GEHIGARRIAK GUZTIRA

 920.989,00

 

           

 

FINANTZAKETA

 

 

 

Kapituluak

 

Izena

 

Zenbatekoa

 

 

 

8 (SARRERAK)

FINANTZA AKTIBOAK

 920.989,00

 

 

GUZTIRA

 920.989,00

 

           

 

BI: Jendaurrean ikusgai jartzea hamabost egunez, erreklamazioen ondorioetarako. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin betikotzat joko da. Espediente honek aurrekontua onartzeko ezarritako gainerako tramiteak jarraitu beharko ditu.

Mikel Arrutik dio aurka bozkatu dutela jasotzen diren gastu batzuk ez dagozkiolako udalari, Pasai Donibanera doan bidegorriarena hain zuzen.

 

9.    Udal kontu-hartzailearen eta diruzainaren txostenen berri ematea.

Udal kontu-hartzailearen bi txosten eta diruzainaren diruzaintza planaren berri eman zaio osoko bilkurari, deialdiarekin zabaldutako dokumentazioarekin maiatzaren 24ko batzorde berriemaile orokorrean egin bezala. Hauek dira banatutako txostenak:

  1. 2018ko 1. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena.
  1. 2018ko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3 art.)
  1. Diruzaintza plana: 2018ko ekainetik abuztura bitartekoa.

 

10.   Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako 2018-2019 ikasturteko tasak eta hobariak onartzeko 7-10 Udal Ordenantza fiskalaren behin betiko onarpena emateko diktamena (2018KO290001).

Udalaren osoko bilkurak 2018ko martxoaren 28an hasierako onarpena eman zien ordenantza fiskalen zenbait tasa eta prezio publikoren aldaketa onartzeko diktamenari. Haien artean zegoen 7-10 ordenantza, Musika Eskolako prezioak jasotzen dituena.

Jendaurreko epean Musika Eskola Kontseiluak eta teknikariak ohartu dira hobarien prozedura ez datorrela guztiz bat tasen hobari eskaeretako 7. ordenantzan ezarritakoarekin

Prozedurak bateratzeko 7.10 ordenantzan, hobarien izapidetarako, 7. ordenantzan aurreikusitako prozedura bera jarraitzea proposatu du alkateak.

Horiek horrela, Alkateak proposatu eta Batzorde Informatibo Orokorrak diktaminatuta, osoko bilkurak ahobatez ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Osoko bilkurak 2018ko martxoaren 28an hasieraz onartutako 7-10 Musika Eskolako tasak jasotzen dituen ordenantzan aldaketak egitea hobarien izapidetzeari dagokionez, 7. ordenantza fiskalean ezarritakoa bertan jasoz.

BI: Behin betiko onarpena ematea aipatu aldaketa horrekin 7-10 ordenantzari.

 

11.   Kirol instalazioen kontratuaren aldaketa diktamena (2016ID170008).

Irlentz Ortegak, kiroletako ordezkotza berezia duen zinegotziak azaldu du gaia.

Batzorde Informatiboaren diktamenean jasotako zalantzak zehaztu ondoren, eta berriro ere Kirol Orientazio Zerbitzuari buruzko txostena eta Kirol Instalazioen Kudeaketa 2017-2018 esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Alkateak proposatu eta Batzorde Informatibo Orokorrak diktaminatutakoa, osoko bilkurak ahobatez ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2016/12/23an sinatutako “Bekoerrota kiroldegia eta Altzate Igerilekuak Kirol Instalazioen Kudeaketa Integrala zerbitzua” kontratua aldatzea eta bertan KOZ zerbitzua (kirol orientazio zerbitzua) gehitzea, txosten teknikoan jasotako ezaugarrien arabera.

BI: 2018ko ekainaren 1etik 2018ko abenduaren 31rainoko zerbitzuari dagokion 15.598’8 €tan handitzea BPXPORT S.L.k jasotzen duen ordaina kirol instalazioen kudeaketaren kontratuarengatik.

HIRU: Zerbitzu honen ordainketa, modu zatikatuan egingo da kudeaketa zerbitzu osoaren ustiapenaren defizita orekatzeko egiten diren bi-hileko frakzioen ordainketarekin batera eta jarduera aurkezten den bihileko txostenean jasoko da ere.

LAU: Gastua onartzea (AD-265).

 

12.  Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

12.1. Miguel Angel Sanchezek Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zenbait kontuen berri eman du:

12.1.1 Altamirarako igogailua egiteko obraren kontratazioa martxan dagoela.

12.1.2. Altamirako auzoan egin den parte hartze prozesuaren emaitzen zain dagoela udala.

12.1.3. Gaurko bilkura honetan onartutako aurrekontua aldaketarekin beste obra batzuk hasi daitezkela dio (bidegorria eta Elias Salaberriako espaloia berritzeko lanak).

12.1.4. Aldundia hasi omen da Elias Salaberria kalean euri urekin sortzen diren potsuen arazoa konpontzen.

12.2. Jose Angel Sanchezek, merkataritza eta ingurugiro gaietako berri eman du:

12.2.1.  Lezoko Merkatarien Elkartea berpizteko merkatariekin hitz egiten ari dela eta ekainean 50 merkatariekin biltzeko dela.

12.2.2. Maiatzaren 23 eta 25 udal baratzetan aholkularitza zerbitzua emango dela.

12.2.3. Portuko iharduerak sortzen duen zaratengatik herritar batzuk egindako kexak medio, alkatea eta bera Portuko agintariekin bildu direla eta haiek agindu zieten neurriak hartuko zituztela.

12.3. Alkateak dio gizarte langile berri bat kontratatu dela, baja bat eta oporraldiak ordezkatzeko.

12.4. Alfredo de la Puentek Musika Eskolaren inguruan dio:

12.4.1. Musika Eskolan datorren kurtsorako matrikula epea zabalik dagoela.

12.4.2. Sutargi abesbatza eguneko zentroan emango duela emanaldia.

 

13.  Galde-eskeak.

13.1. Mikel Arrutik galdetu du ea Altamirako parte hartze prozesua bukatu den. Talde politokoekin egindako bileran aurkezpena taldeei banatzea erabaki omen zen eta haren inguruan ekarpenak egiteko aukera eman. Agindutakoa jasotzeko zain dauden bitartean, ekarpenak egin ahal izateko, orain esaten da parte hartze prozesua bukatu dela.

Galdetu du ere ea Altamirako Auzo Elkarteak idatziz aurkeztutakoa erantzun duen udalak.

Miguel Angel Sanchezek ezetz dio.

13.2. Kale garbiketa zerbitzuari buruz, Mikel Arrutik galdetu du ea kontratatutako enpresak martxan jarri al dituen zerbitzurako agindutako guztiak (barredora berria, langileen kopuruak, …).

Miguel Angel Sanchezek dio begiratuko dutela eta esango diola.

13.3. Mikel Arruti kexatu da udaleko web orrian Lopene auzoan erretako eduki ontziaren albisteari darion asmo politikoari ulertu ahal delako, albistean lotura egiten delako erreketa eta hondakinen gaikako bilketaren inguruko eskaerekin. Eskatzen du ez manipulatzeko gertaerak eta elkarbizitzaren alde egiteko.

 

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 20:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243945tik 1243952ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

2018KO MARTXOAK 28

2018ko Urriak 26
Data:2018-03-28
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2018ko martxoaren 28an, asteazkena, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (3. gaitik aurrera), Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Igor Cordero de la Fuente (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Baita ere bertan da, alkateak horrela eskatuta, udaleko Kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi.

Deialdiarekin bidalitako gai zerrendako gaien azterketa eta bozketarekin hasi aurretik alkateak urgentziaz Kataluniako zenbait hautatutako ordezkarien kartzelaratzeari buruzko mozioa aztertzea proposatu dio osoko bilkura kideei. Urgentzia gaiaren larritasunean arrazoitu du. Urgentzia eta, ondorioz, mozioa gaurko ohiko osoko bilkuran aztertzea momentu honetan bilkuran diren hamaika zinegotziek aho batez onartu dute. Gai hau bilerako hamabigarrena izango da, galde eskeak gaiaren aurretik.

 

1.  2018ko urtarrilaren 25ean ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea (2018ID200001).

Mikel Arrutik ohartu du urtarrilaren 25eko aktan akatsak daudela bozketetan 3. eta 4. gaietan EHBilduren bozka kopurua zenbatzerakoan, bost bozka dira eta aktetan sei direla jasotzen da. Zuzenketa egingo da aktan.

Beste zuzenketarik gabe akta onartu da.

 

2.  Bake Epailea titularra eta ordezkoa izendatzeko diktamena (2018PE090001).

Udalbatzak 2018/01/25ean egindako bilkuran, Lezoko Bake Epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko prozedurari hasiera emateko erabakia hartu zuen, eta hautagaiek bete behar zituzten baldintza nagusiak zehaztu ere.

Deialdia, GAOn argitaratu da 2018/02/14an eta herrian zehar zabaldu da bando baten bidez

Izena emateko epea amaiturik, ezarritako baldintzak betetzen dituzten 5 eskaera jaso dira.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak 2018-03-22an egindako bileran emandako aldeko diktamenarekin, osoko bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatearena, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta lau abstentziorekin (bertan diren EHBILDU udal taldeko zinegotzienak), hau da, legeak behartutako, osoko bilkuraren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Bake epaile titular bezala Aritz Gorrotxategi Muxika izendatzea, eta ordezko gisa Mikel Susperregi Olaizola.

BI: Erabaki honen berri EAEko Auzitegi Nagusiari ematea.

Mikel Arrutik dio abstenitu egin direla ez dutelako preferentziarik edo irizpiderik aurkeztu direnen artean aukeratzeko.

 

3.  Ordenantza fiskalen zenbait tasa eta prezio publikoren aldaketa onartzeko diktamena (2018KO290001).

Udal kontuhartzaileak azaldu du batzordearen diktamena eta proposatutako aldaketen nondik norakoak.

Honetan ari zela bilkurara sartu da Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra zinegotzia (EHBildu udal taldekoa):

Diktamenak honela dio:

“Kultura saileko teknikariak, ondorengo ordenantza fiskalen aldaketa proposatu du:

06.05.04 Gezala Auditorium eta Bekoerrota Kiroldegian antolatuko diren ikuskizunetarako sarreren prezioa.

06.05.06 Oholtzaren alokairua, fidantzak eta udal materialaren erabilera arauak.

07.13. Udalekuak.

Era berean, Tomas Garbizu udalaren musika eskolako zuzendariak, Eskola Kontseiluak onartutako 2018/2019  ikasturterako tasak eta hobariak onartzeko proposamena aurkezten du.

Aztertu ondoren eta kontu-hartzaileak egindako txostena ikusirik, alkateak Batzorde Informatibo Orokorrari  aurkezten dio ondorengo

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo  ordenantza fiskalen aldaketari:

ü  06.05.04 Gezala Auditorium eta Bekoerrota Kiroldegian antolatuko diren ikuskizunetarako sarreren prezioa.

ü  06.05.06 Oholtzaren alokairua, fidantzak eta udal materialaren erabilera arauak.

ü  07.13 Udalekuak.

ü  7-10.- Musika Eskola 2018/2019

BI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez, hogeita hamar laneguneko epean espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiek behin betiko onarpena izango lukete.

HIRU: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, batzorde informatibo orokorrak, 2018ko martxoaren 22an egindako bilkuran Jesus Maria Martiarena Jaca, Miguel Angel Sánchez Antunez eta Noemí Arberas Osesen botoa alde dela eta Mikel Arruti Salaberria eta Asier Irastorza Alustizaren aurkako botoarekin, proposamena diktaminatu da osoko bilkurak onar dezan.”

Mikel  Arrutik dio proposamenak 06.05.04 ordenantzaren prezioak aldatzeaz gain EHBildu ados ez dagoen beste arau edo betebehar bat ere gehitzen duela: herriko elkarteek Gezala Auditoriumean edo Kiroldegian antolatzen dituzten ekitaldietan sarrera kobratzen badu, sarrera hori udalari itzuli behar diola, eta ez orain arte bezala elkartearen diru sarrera bezala erabili eta, horrela eginez gero, udalaren dirulaguntzen zuriketan beste gastu eta diru sarrerekin batera, sarrera hori ere jaso.

EH Bildu ez dago ados 07.13 ordenantzan proposatutako aldaketarekin, hau da,  udalekuak hasi aurretik baja ematen dutenen matrikula dirua ez itzultzearekin.

Eta 7-10 ordenantzan, Musika Eskolako prezioetan, EH Bilduk berriro ere eskatu du Eusko Jaurlaritzari udal musika eskoletako finantzaziorako diru ekarpen gehiago egitea exijitzea eta ez proposamenean egiten den bezala,Jaurlaritzaren ekarpenak handitzen ez direlako, ikasleen matrikulak igotzea urtero.

Diktamena bere horretan bozkatzea proposatu du alkateak, Mikel Arrutik proposatutako aldaketak aintzat hartu gabe. Diktamena onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatearena, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta bost abstentziorekin (EHBILDU udal taldeko zinegotziena).

 

4.  2017 udal aurrekontuaren likidazioari buruz kontu ematea (2018KO080001).

Osoko Bilkuran dagoen eta udal kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegik, 2018ko martxoaren 22an Batzorde informatibo orokorrean egin zuen moduan,Alkateak 2018ko martxoaren 16an onartutako D18/0370 dekretuaren kontu eman dio osoko bilkurari.Dekretu horrekin, Alkateak 2017ko aurrekontuaren likidazioa onartu zuen.

 

5.  Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea.

Martxoaren 22ko Batzorde Informatibo Orokorrean egin bezala, udal kontuhartzaileak bi txostenen berri eman dio osoko bilkurari. Hauek dira txostenak:

1.     Aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzkoa. 2017. urteko aurrekontuaren likidazioa.

2.     Aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzkoa. 2018. urteko aurrekontua.

1go txostenaren arabera, udalak ez ditu betetzen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren arloetan 2017. Urterako helburuak edota gastu araua. Beraz, udala behartuta dago plan ekonomiko finantzarioa onartzera. Aipatutako planak ahalbideratu behar du urteko ekitaldian eta hurrengoan defizitaren helburua eta gastu araua betetzea, eta 2020an zor bizia sarrera arrunten %70 edo txikiagoa izatea. Plan hori Udalbatzari aurkeztu behar zaio hilabeteko epean, gehienera jota, likidazioaren espedientea onartzen denetik kontatzen hasita; bi hilabeteko epean onartu beharko da, gehiena jota, aurkezten denetik kontatzen hasita; eta martxan jarri beharko da hiru hilabeteko epean, gehiena jota, likidazioaren espedientea onartzen denetik kontatzen hasita.

Ainhoa Zabalo eta Ainhoa Intxaurrandietak 2016an baino miloi bat euro gehiago gastatu izanak dela egoeraren errudun eta kontrol falta. Udal kontuhartzaileak dio 2016 eta 2017 ekitaldietako aurrekontuen likidazioen konparaketatik ondorioztatu dela gastu erregelak ez betetzearena, eta plan ekonomiko finantzieroa behar izana. Berez 2017ko gastuak aurrekontuaren mugen barruan egin direla, lege barruan, baina 2016koekin konparatuz dezente handiagoak izatean ratioak ez betetzea ekarri duela.

2.go txostenaren arabera, udalak ez ditu betetzen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren arloetan 2018. urterako ezarritako helburuak edota gastua araua. Likidazioan egoera hori berretsiko balitz, toki entitate hau behartuta legoke, berez, plan ekonomiko finantzarioa onartzera.

Hala ere, dio txostenak, aurrekontu egonkortasunaren helburua edota gastuaren araua ez betetzearen arrazoia diruzaintza gerakina erabili izana denez, likidazioan egoera hori berretsiko balitz, 1/2013 Foru Arauaren 5.3 artikuluan eta Jarraibidearen 3. Erregelan ezarritakoari jarraituz, kontuhartzaileak berariazko txostena egin eta  udalbatzarrari jakinarazten dio, plan ekonomikoa ordezkatuz.

 

6.  2018-2021 urteetarako plan ekonomiko finantzarioa onartzeko diktamena (2018KO080001).

Udal kontuhartzaileak azaldu du batzordearen diktamena eta proposatutako aldaketen nondik norakoak.

Diktamenak honela dio:

“Entitate honek onartutako aurrekontuaren likidazioak ez du betetzen aurrekontu egonkortasunaren helburua/zor publikoaren helburua/gastuaren araua. Hortaz, beharrezkoa da plan ekonomiko-finantzario bat egitea, otsailaren 8ko 1/2013 Foru Arauak, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren eskumena garatzen duenak, 5. artikuluan jasotakoaren arabera.

Plan horrek ezaugarri hauek bete behar ditu:

.-Plan ekonomiko-finantzarioa entitateko Udalbatzari aurkeztu behar zaio, hilabeteko epean gehienez, ez-betetzea egiaztatzen denetik aurrera. Udalbatzak bi hilabeteko epean onartu behar du plana, aurkezten zaionetik aurrera, eta hiru hilabete igaro baino lehen jarri behar da martxan, ez-betetzea egiaztatzen denetik aurrera.

.- Planak bermatu behar du aurrekontu egonkortasunaren helburua/gastuaren araua jarduneko ekitaldian edota hurrengoan betetzen dela.

.-Onartutako plan ekonomiko-finantzarioa Gipuzkoako Foru Aldundiari bidali behar zaio, haren jarraipena egin dezan.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2018ko martxoaren 22an egindako bilkuran, Jesus Maria Martiarena Jaca, Miguel Angel Sánchez Antunez eta Noemí Arberas Osesen botoa alde dela eta Mikel Arruti Salaberria eta Asier Irastorza Alustizaren aurkokako botoarekin, honako hau

DIKTAMITATU DU:

BAT: Onartzea plan ekonomiko-finantzarioa, hiru atal hauek dituena

1.-Kontu-hartzailearen txostena

2.-Alkatearen memoria

3.-2018-2021epealdiko aurrekontu eszenarioa.”

Diktamena bozkatu eta onartu da aldeko zazpi botorekin (alkatearena, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako bost botorekin (EHBILDU udal taldeko zinegotziena).

 

7.  2017ko aurrekontu aldaketen kontu ematea: transferentziak (2017KO010002).

Alkateak berak onartutako aurrekontu aldaketaren kontu eman dio osoko bilkurari. Zehazki aldaketa honena:

·         2017 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu transferentzia, 2017-KALD-000013-00.

 

8.  2018ko aurrekontu aldaketaren kontu ematea: Txertaketa. (2018KO040001).

Alkateak berak onartutako aurrekontu aldaketaren kontu eman dio osoko bilkurari. Zehazki aldaketa honena:

·         2018 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu txertaketa, 2018-KALD-000001-00.

 

9.  EH Bildu-k aurkeztutako mozioa: “Diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko ordenantzan sexu berdintasun baldintzak gehitzea” (2018AL050001).

EHBilduk aurkeztutako mozioak honela dio:

DIRULAGUNTZAK EMATEKO ETA KUDEATZEO ORDENANTZAN SEXU BERDINTASUN BALDINTZAK GEHITZEA

Martxoak 8-ko greba, greba historikoa izan zen Euskal Herrian. Bakoitzak tokian tokiko erralitatetik erantzun genion, eta horrek borroka honen aniztasuna eta elkar onartzeko gaitasuna erakusten du. Gainera, berretsi egin genuen feminismoa beharrezkoa dugula gure bizitzetan eta gure egunerokoan.

Lezoko Udalean ere, pixkanaka, ari gara pausuak ematen, adibide bat 2017 urtean berdintasun teknikariaren figura txertatu izana da.

Lan asko dugu Lezoko Udalean egiteko. Horietako bat Udalak dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko ordenantzan, berdintasunaren inguruko oinarrizko baldintzak ezartzea dugu.

Zioa:

Lezoko Udalak dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko ordenantzan, bere 3.artikuluan, onuradunak atalean, bigarren puntuan (ezin izango dute onuradun kondiziorik eskuratu) ondorengo baldintza hauek gehitzea:

·     Sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala dutenak, eta 4/2005 Legearen itzalpean debeku horrekin zehatutakoak.

·     Helburuetan, kideak onartzeko sisteman, funtzionamenduan, ibilbidean, jardueretan, antolaketan edo estatutuetan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa urratzen duten persona fisiko edo juridikoak.

·     Kideak onartzeko prozesuan edo bere funtzionamenduan sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiten duten elkarteak.

Alkateak dio mozioaren eztabaida eta bozketa egin aurretik beharrezko eta komenigarriak direla udal teknikarien txostenak izatea, besteak beste, berdintasun teknikariarena eta udal idazkariarena, eta beharko balitz, udal kontuhartzailearena ere. Txosten horiek egin ondoren, hurrengo osoko bilkuran gaia eztabaidatzeko konpromisoa hartzen du.

Osoko bilkurakideak ados daude alkateak proposatutakoarekin.

 

10.   EH Bildu-k aurkeztutako mozioa: “Merkataritza-gune handiak eta lurralde-plan sektoriala” (2018AL050002).

EHBilduk aurkeztutako mozioak honela dio:

“MERKATARITZA-GUNE HANDIAK ETA LURRALDE-PLAN SEKTORIALA

Gure lurraldearen antolamenduan berebiziko garrantzia dute merkataritza-ekipamenduek. Sektore estrategikoa da, ekonomiari bete-betean eragiten diona, eta gure kontsumo- eta bizi-ohiturak errotik baldintzatzen dituena.

Azken aldian maiz iristen zaizkigu merkataritza-gune handiei buruzko albisteak. Gune berrien proiektuak nonahi sortu dira. Donostia inguruan, ekialdetik mendebaldera, ez dira gutxi proposatu diren egitasmoak: Zaldunborda, Illunbe, Garbera, Belartza, eta beste hainbat. Gutxi gorabeherako estimazioa eginda, esan daiteke horiek gauzatuz gero beste 210.000 m² gehiago okupatuko liratekeela merkataritza-gune handietarako. Donostialdea, de facto, korridore komertzial handi bat bihurtuko litzateke.

Paradoxikoki, handitzeko joera hori ez dator bat mundu zabalean, eta guregandik gertu ere, nabarmentzen den ereduaren krisiarekin. Gaur egun, merkataritza-guneak ixten ari dira. Joera orokorra da, bestelako eredu batzuek (bereziki online merkataritzak) hartu duten indarrarengatik.

Honetaz gain, merkatari txikien egoera gero eta zailagoa eta milaka lanpostu galdu dira azkeneko hamarkadetan gure lurraldean. Gainbehera honek, eragin ekonomikoa izateaz gain, gure hiri zein herri ereduan izugarrizko eragina du ikuspegi sozial, energetikoa, edo eta mugikortasunari dagokienez.

Egoera honetan, proiektu berri ugarien presakako tramitazioek desestabilizazioa ekarri dute. Inoiz baino beharrezkoagoa da sektorea erregulatzea, udalez gaindiko planifikazioa, eta neurriz kanpoko handitze-eskaera horiei muga jartzea. Inoiz baino beharrezkoagoa da merkataritza-, kontsumo- eta bizi-ohiturak zaintzea, eta gure herrietako izaera, bizitza, erro sakonak dituena, babestea.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aurkeztua du “Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Jardueretarako Lurzoru Publikoa Eta Merkataritza Ekipamenduak Sortzeko Lurralde Plan Sektorialaren Berrikuspen Partzialaren Aurrerakina, Merkataritza-Gune Handien Antolamenduari Dagokionez” izeneko dokumentua. Dokumentu horrek aukera eman behar luke merkataritza-guneen ugaritzea eta handitzea arautzeko eta doitzeko, udalerriz gaindiko ikuspegi batetik.

Horrenbestez, honako puntu hauek onartzea eskatzen diogu Lezoko Udalbatzari:

1- Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aurkeztu duen merkataritza-gune handien antolamenduari buruzko aurrerakinaren azterketa eta berrikuspena egingo du Lezoko Udalak, eta dokumentu horri ekarpenak aurkeztuko dizkio, sektorearen gaindimentsionatzea geldiarazteko eta merkataritza-eskaintza ez desorekatzeko.

2- Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eskatzen diogu merkataritza-gune handien antolamenduari buruzko lurralde plan sektoriala behin-betiko onartu arte ez ditzala baimendu tramitazio-bidean dauden eskaerak eta Gipuzkoa ekialdeko udalei eskatzen diegu ez aldatzea egungo planeamendua horrelakoei bide emateko. Izan ere, sektorea erregulatzeko prozedura martxan dagoen bitartean, guztiz kaltegarria da ekimen berriei bide ematea.

3- Erabaki honen berri helaraziko zaio Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari.”

EAJ-PNV eta PSE udal taldeek beste mozio alternatiboa aurkeztu dute. Honela dio mozioak:

“Behean sinatzen duten taldeek honako osoko zuzenketa aurkezten diote JardueraEkonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari buruz EH Bilduk aurkeztutako Mozioari

OSOKO ZUZENKETA

•        Lezoko Udalak aitortu eta baliotu egiten du komertzio txikia, termino ekonomikoetan eta enpleguan egiten duen ekarpenagatik, hala nola gure herri eta hirietan kohesio sozialerako eta dinamizaziorako elementu gisa egiten duen ekarpenagatik.

•        Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala jarduera ekonomikoetarako eta ekipamendu komertzialetarako lurra sortzeko Lurralde Sektore Plan Partziala berrikusteko tramitazioa bultzatzen, Auzitegi Gorenaren 2015eko irailaren 3ko epaiaren ondoren, modu horretan legean sartuko da eta segurtasun juridikoa emango zaio 2004an lortutako adostasunari, merkatalgune handiei mugak ezartzeari eta arautzeari buruz.

EAJ-PNNV                                         PSE-SOCIALISTAS VASCOS”

Mozio alternatiboa bozkatu eta onartu da aldeko zazpi botorekin (alkatearena, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako bost botorekin (EHBILDU udal taldeko zinegotziena).

Mikel Arrutik dio onartu ez den mozioa beste udal batzuetan EAJ ren aldeko botoa izan duela. Mertaritza txikia, herri mailakoa defendatzeko helburua duela onartu ez den mozioak, hitz politez bai baina ekintzez ez omen da inoiz defenditzen komertzio txikia eta bai ordea Lezotik oso gertu dauden merkatal gune handiak (Lintzirin, Garbera, Urbil, Saldunborda,…).

 

11.   Gipuzkoako jubilatua eta pentsiodunen “Duintasuna” elkarteak aurkeztutako mozioa: Pentsioen inguruan (2018AL050003).

Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen “Duintasuna” elkarteak aurkeztutako mozioak honela dio:

“LEZOKO UDALBATZARI AURKEZTEKO MOZIOA ALDERDI POLITIKOAK DEITUZ, AHALIK ETA BIZKORREN ONARTU DEZATEN.

MOZIOA:

Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen “DUINTASUNA” ELKARTEAK ESKATZEN DU MOZIO hau azter dadila Lezoko Udalaren Udalbatzan eta deitzen ditugu Udal taldeak onartu dezatela.

Pentsiodunok aspaldi nabaritzen ari gara gure pentsioen eros ahalmena galtzen ari dela. Estatuko gobernuek egin dituzten ondoz ondoko pentsioen erreformek, PP-k naiz PSOE-k, kalte handia egin digute. Gu gara, pentsiodunok, murrizketak nozitzen ari garenak (hilabete bukaerara iristea kostatzen zaigu, eta batzuetan, ez dezakegu berogailua piztu); bien bitartean, badago dirua bankarentzat, elektrikentzat, enpresarientzat, …

Pentsiodun gehienok txirotasun atalasearen azpitik dugu, eta gero eta zailagoa egiten zaigu duintasunez bizitzea gure bizitzen azken urteotan, urte luzez lan egin eta kotizatu ondoren. Dirudienez, horrek ez omen die axola gure politikariei, biztanleriaren %25a, pentsiodunok alegia, bizi dugun egoera arintzeko neurririk ez dituztelako hartzen.

Ez da aurreneko aldia eskatzen duguna aintzakotzat har gaitezela, duintasunez bizitzen lagako diguten gutxieneko pentsioak bema dakizkigula. Honen harira, gogoan izan behar dugu pentsiorik kaskarrenak dituzten gehien-gehienak, onartezina den zigor bikoitza jasaten duten emakumeak direla.

Honengatik guztiarengatik, eta uste dugunez BORONDATE POLITIKO BATEZ ari garela, lehen adierazi dugu beste gaietarako badela dirua, UDAL HONI ESKATZEN DIOGU:

1.   Arbuia dezala pentsioen %0,25eko igoera ziztrina eta erreklamatu dezala haien eros ahalmenari eutsi behar zaiola.

2.   1.080€-tako gutxiengo pentsioa ezartzea eska dezala, txirotasun atalasetik irten gaitezen, Euskal Herriari dagokion eran eta Europako Gutun Sozialak ezarria betez, eta hori gauzagarria izango ez den bitartean, eska diezaiola Gasteizeko Jaurlaritzari, aipatu kopurua pentsiodun guztiek hilero eskura dezaten, behar den osagarria ezarri behar dela.

3.   Ezar dadila Euskal Herriko Babes eta Gizarte Segurantza Sistema, gero eta pertsona adindu gehiagoren pentsio publikoak eta behar dituzten zaintzak bema daitezen.

4.   Datorren urtean, 2019.urtean, ezarri beharko litzatekeen jasangarritasun faktorearen ezarpena arbuia dadila, zeinak gure pentsioei murrizketa berria eta handia ekarriko dien.

5.   Bidal diezazkiela Estatuaren Gobernuari eta Gasteizko Jaurlaritzari Udal honek onartu dituen erabakiak.”

EAJ-PNV udal taldeak mozioari testu alternatibo bat aurkeztu dio. Honela dio testu alternatiboak:

“PENTSIOEN SISTEMA PUBLIKOAREN DEFENTSAN

Azken urte hauetan, pentsio sistema publikoaren orainak eta, batez ere, etorkizunak eztabaida sortu dute hiritarren eta politikoen artean; izan ere, pentsio sistema publikoak kezka eta interes handia sortzen ditu hiritarren artean. Egoera hau areagotu da azken urteetan, Mariano Rajoy buru den Estatuko Gobernuak eginiko aldaketak direla-eta, aldaketa horiek pentsiodunei eskuratze-ahalmena murriztu ez ezik, ahalik eta akordio gradurik handiena eskatzen duen kontsentsua puskatu egin baitute.

Azken garai honetan, pentsiodunen eta PPren gobernuak azken urteetan garatutako politikaren kontra dauden indar politikoen aldarrikapenek bultzatuta, pentsio sistema publikoaren inguruko eztabaida areagotu egin da. Horren azken adibidea Eusko legebiltzarraren azken adierazpena dugu. Ildo horretan, gure ustez guztiz presazkoa da pentsio sistema publikoa sekulan eten behar izan ez zuen adostasun markora bideratzea eta, hartara, azken urteotan pentsio sistema publikoa andeatu duten neurriak bertan behera utziz, delako sistema lehengoratu behar da.

Guzti horregatik

ERAKUNDE ADIERAZPENA

Lezoko Udalbatzak, belaunaldien arteko elkartasun-berme eta bizi baldintza duinak dituen gizarte baten zutoin izango den pentsioen sistema publikoaren defentsan, Estatuko Gobernuari eskatzen dio:

1.   Pentsio sistema publiko nahikoa eta iraunkorra bermatu dezala, oinarrituko dena pentsio duin batzuetarako eskubidean, elkartasunaren eta gardentasunaren esparruan, finantziazio-iturri ziurrek eutsitakoa, modu horretan pentsio duin eta aurresangariak bermatzeko.

2.   Indargabetu dezala 23/2013 legea, abenduaren 23koa, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena. Helburua da pentsio duinak bermatzea, KPIari lotzea berrezarriz, horiek eguneratzeko formula gisa.

3.   Legez debekatzea Pentsioentzako Erreserba Funtsaren xedapen libreakotizazioen defizit-egoeretarako, PPren gobernuak ezabatutako % 3ko muga berreskuratuz. Helburua da pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuneko berme finantzariorako tresna gisa erabiltzen jarraitu ahal izatea.

4.   Finantziazio-neurriak hartzea, bideratutakoak sistemaren diru-sarrerak areagotzera, arauz kontrako kontratazioaren eta kontratazioko iruzurraren aurkako borrokara, hala nola Estatuko Aurrekontu Orokorretatik etorritako diru-sarreren bidez kotizazioen finantzazioaren aldian aldiko defizitak betez.

5.   Gizarte Segurantzako Sistemaren gastuetan jardutea, kenduz enpresek Gizarte Segurantzan duten kotizazioko salbuespenak, hala nola erakunde adminisratiboen kudeaketa-gastuak. Horretarako, Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez zuzenean finantzatu ditzala Gizarte Segurantzaren administrazio-gastuak.

6.   2012ko lan erreforma indargabetu dezala. Helburua da enpleguaren kalitatean eta kotizazioen gutxitzean dituen ondorio negargarriak, arriskuak jartzen baitute pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuna. 5/2013 EDLko borondatzeko erretiroaren erregulazioa indargabetzea.

7.   EAEko pertsona pentsiodunen egoera hobetzeko ezinbesteko baldintza denez, ekimenak abiatu ditzala EAEra berehala eskualdatzeko Gizarte Segurantzaren alorreko eskumenak, bat etorriz Gernikako Autonomia Estatutua onartzen duen 3/1979 Lege Organikoko 18.2 artikuluan etaBosgarren Xedapen iragankorrean jasotakoarekin, bereizaera bateratuaren eta elkartasun printzipioaren errespetuaren baitan.”

Mozio alternatiboa bozkatu eta onartu da aldeko zazpi botorekin (alkatearena, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako bost botorekin (EHBILDU udal taldeko zinegotziena).

Mikel Arrutik kexu da pentsiodunen elkarte batek aurkeztutako mozioa bozkatu ez izana, haren ordez eta haiekin inongo harremanik izan gabe mozio alternatibo bat aurkeztu eta bozkatzeagatik.

Mikel Arrutik pendisondunen mobilizazio jendetsuak aipatu ditu Estatuko gobernuak onartutako %0,25eko igoeren aurka. Gogoratu du EAEko biztanlegoaren laurdenak jasotzen duela pentsioa eta horietatik %35ak 667 €tako pentsioa baino gutxiago jasotzen duela eta emakume asko ez direla 335 €tako pentsiora. Egoeraren larritasuna azpimarratu du eta alderdien interesen aurretik gizartearen ongizatea kontuan hartzeko eskatu du.

 

URGENTZIAZ GAIZERRENDAN SARTUTAKO GAIA

12.  Mozioa: Katalunian gertatzen ari dena salatu eta elkartasuna adierazteko (2018AL050004).

EHBilduk mozio bat aurkeztu du eta EAJ-PNV aurkeztutako beste testu batekin testu bateratu bat adostu dute bi alderdiek. Honela dio bozketara aurkeztu den testu bateratuak:

1.   Lezoko Udalak bere kezka eta gaitzespena adierazi nahi ditu Carles Puigdemonten atxiloketagatik, eta Jordi Turull, Carme Forcadell, Raul Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassaren, joan den martxoaren 23an Auzitegi Nagusiak agindutako kartzelaratzeagatik. Salbuespenezko neurri hauei behin-behineko espetxeratzea pairatzen ari diren Oriol Junqueras, Joaquin Forn, Jordi Sánchez eta Jordi Croixatenak gehitu behar zaizkie.

2.   Lezoko Udalak herritarrek hautatutako ordezkarien kartzelaratze-segida salatu nahi du. Horiei bere eskubide politikoak egikaritzea ukatzen zaizkie, Jordi Sánchezen kasuan Nazio Batuen Giza Eskubideen batzordeak agerian utzi duen bezala. Era berean, oso kezka handiz bere egiten du Amnistia Internazionalak egindako balorazio kritikoa. Erakunde hone ustetan, jardun judizial horien ondorioz egotzitako karguak gehiegizkoak dira, baldintza gabeko behin-behineko kartzelaratzea neurriz kanpokoa eta epaitzeko formak salbuespenezkoak.

3.   Lezoko Udalak bere sostengu eta elkartasuna adierazten die atxilotutako pertsonei, kartzeleratutakoei, bere familiei eta azken hauek partaide diren erakunde politiko eta sozialei, hala nola Kataluniako gizarte osoari, eta guztien kaleratzea eskatzen dugu.

4.   Lezoko Udalak bere ezinegona adierazi nahi du Katalunian bizitzen ari diren blokeo egoeragatik eta desadostasun politiko sakonagatik. Konstituzioaren 155 artikulua bidegabeki aplikatzearen ondorioz, Kataluniako herritarrei bere burua legitimoki gobernatzeko eskubidea ukatu zaie eta Puigdemont President moduan izendatzeko zailtasunak ulertzea zaila egiten da. Are gehiago, hiritarrek bere eguneroko arazoei aurre egiteko eskumen osoak izango dituen Govern baten beharra dutenean.

5.   Lezoko Udalak Kataluniako eragile politiko eta sozialekin, egiazkoa, barneratzailea eta berehalakoa izango den elkarrizketa bide bat irekitzeko saiakera berresten du. Modu horretan egoera desbloketatuta, gatazka arinduta eta 155. artikulua bertan behera utzita, abenduaren 21ean hauteskunde bidez hiritarrek adierazi zuten nahia oinarritzat hartuz, erakunde Katalanak funtzionamendurako normaltasun demokratikoa berreskuratu ahal izango dute.

6.   Lezoko Udalak berresten du Kataluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik.

Bozketa egin da eta testu bateratua onartu egin da aldeko hamaika botorekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldekoak eta EHBildu udal taldeko zinegotzienak) eta aurkako batekin (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos-ena).

Galdeeskeak gaiarekin hasi aurretik Ainhoa Zabalok galdetu du zergatik ez dagoen gaurko bilkuran ohikoa izanik, alkate eta zinegotzien kontu emateak. Alkateak dio gaizerrendaren akats bat dela eta orain bertan, galde eskeen aurretik egingo dela.

 

13.  Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

13.1.- Miguel Angel Sanchez, Hirigintza, Obra, Zerbitzu eta Ingurugiro zinegotzi delegatuak, dio

a).- Kale Nagusian udalak erositako lokalaren obrak bukatu direla eta kultur elkarteek erabiliko dutela.

b).- Apirilean deituko dela Altamira auzora igotzeko igogailua jartzeko obrak kontratatzeko lehiaketa.

13.2.- Irlentz Ortegak, Kirol gaietarako zinegotzi bereziak, dio:

a).- aste santurako bi parke “biosaludables”.

b).- Ttipi Ttapa ibilbideak markatu egingo direla. 

 

14.  Galde eskeak.

14.1.- Mikel Arrutik galdetu Altamirako igogailurako obreetarako dirulaguntzarik jasoko den eta obrak zenbat kostatuko diren.

Miguel Angel Sanchezek dio Eusko Jaurlaritzatik oraingoz ez dela diru-laguntzari jasoko, nahiz eta bi deialdietan eskatu. Aldunditik 75.000 € jaso direla dio. Obrak 400.000 €tako aurrekontua dute, ikusi behar lehiaketa ondoren zenbatean esleitzen den.

14.2.- Mikel Arrutik galdetu du Herri Eskolan egin den estalkiarentzat dirulaguntzarik jaso den.

Miguel Angel Sanchezek ezetz dio.

14.3.- Mikel Arrutik galdetu dio Jose Angel Sanchez bere ardura pean diren Enplegu Planerako aurrekontuan aurreikusitakoa zer proiektutan ari diren gastatzen.

Jose Angelek dio gaur egun garatzen ari dena 2017ko enplegu plana dela. Miguel Angel Sanchezek dio 8 pertsona daudela kontratatuta pintura eta igeltseritza lanak egiteko.

Diru publikoa denez, Mikel Arrutik galdetu du, zergatik ari diren Enplegu Planarekin kontratutako langileak ondadun pribatuetan, adibidez Elizan, lanak egiten. Ea lan horiek nori dagozkion, hori al den diru publikoaren erabilera zuzena den galdetu du. Bere ustetan ez dagokio udalari lan horiek egitea, ea alde zaharreko etxeen fatxadak edo atariak udalak margotu behar dituen.

Miguel Angel Sanchezek dio eliza inguruan, gune publikoan egin direla lan batzuk.

14.4.- Ainhoa Zabalo kexatu da kontu emateetan ez duelako ez gizarte zerbitzuetako berririk entzun, ez kulturakoak, ez udaltzaingokoak, galdetu du ea azken ohiko bilkura egin geroztik ez al den kontatzeko modurik ezer gertatu edo sortu.

14.5.- Mikel Arrutik dio oraindik pendiente dagoela Gillermo de Lazoneko auzokonpostagunea. Aurreko ohiko bilkuran ere komentatu zela gaia eta gaur berdin dagoela. Gobernu taldearen borondate faltaren adierazle omen.

14.6.- Mikel Arrutiri eta EH Bildu taldeari ez zaie normala iruditzen, diru publikoa den einean, udaletik jornada erdiko liberazioagatik soldata jasotzen duen PSEko zinegotzia udaletik ez agertzea.

 

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 20:45ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243920tik 1243932ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

2018KO URTARRILAK 25

2018ko maiatzak 23
Data:2018-01-25
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2018ko urtarrilaren 25ean, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bilerara etorri Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Ainhoa Zabalo Loiarte (EHBILDU udal taldea) zinegotziak.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Baita ere bertan da, alkateak horrela eskatuta, udaleko Kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi.

 

1.  2017ko azaroaren 30ean ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea (2017ID200008).

Mikel Arrutik 11.1 gaian zuzenketa bat egitea eskatu du, esan zuelako igogailuaren kasuan proiektuaren fakturak txosten teknikorik gabe ordaindu direla. Akta zuzentzea eskatu du. Zuzendu ondoren lerroaldia horrela geratu da:

“Igogailuaren kasuan Mikel Arrutik galdetu du ea proiekturik badagoen eta balego ea udal teknikarien txostena duen eta zergatik ordaindu den faktura txosten teknikorik gabe. Miguel Angel Sanchezek dio datorren urterako egitasmoa dela.”

Zuzenketa horrekin akta onartu egin da.

 

2.  Udaleko hiru zinegotzien dedikazio partzialak eta erretribuzioak onartzeko. diktamena (2018PE100001).

Udal osoko bilkurak 2017/09/28an egindako bilkuran, udal honetako zinegotzi diren Maria Noemi Arberas Osesen (EAJ-PNV) %70 dedikazio partziala eta erretribuzioa onartu zituen, eta baita Jose Angel Sanchez Gallardoren (PSE-EE) %30eko dedikazio partziala eta erretribuzioa.

Ildo honetatik Bilduko udal taldetik, bere zinegotzia den Mikel Arruti Salaberriaren dedikazio partziala onartzeko eskaera egin da.

Horiek horrela, eta aipatu hiru udal zinegotzien dedikazioak eta erretribuzioak finkatzeko asmoz,Batzorde Informatibo Orokorrak 2018-01-18an egindako bileran, diktaminatu ondoren, Udalaren Osoko Bilkurak aldeko bost botoekin (alkatea eta EAJ PNV udal taldeko beste zinegotzienak) eta sei abstentziokin (EHBILDU udal taldeko bost eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko bat) ERABAKI DU:

BAT: Indarrik gabe uztea 2018/01/31ko datarekin, Udal osoko bilkurak 2017/09/28an Maria Noemi Arberas Oses eta Jose Angel Sanchez Gallardori onartutako dedikazio partzialak eta erretribuzioak.

BI: Maria Noemi Arberas Oses, Gizarte Zerbitzutako zinegotzi delegatuari  jornadaren %80ko dedikazio partziala onartzea, eta dedikazio horrengatik urtean jasoko duen ordainketa gordina ere, 28.249,51€. Akordio hau 2018/02/01ean sartuko da indarrean.

HIRU: Jose Angel Sánchez Gallardo, Ingurugiroko zinegotzi delegatuari  jornadaren %50ko dedikazio partziala onartzea, eta dedikazio horrengatik urtean jasoko duen ordainketa gordina ere, 17.655,94€. Akordio hau 2018/02/01ean sartuko da indarrean.

LAU: Udal zinegotzia den Mikel Arruti Salaberriari jornadaren %50eko dedikazio partziala onartzea, eta dedikazio horrengatik urtean jasoko duen ordainketa gordina ere, 17.655,94€. Akordio hau 2018/02/01ean sartuko da indarrean.

Mikel Arrutik dio EHBilduk proposamena egin zuela Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 legean oinarritua, non oposizioari zinegotzi bat liberatzeko aukera ematen dion. Dio liberazio hau aprobetxatuko dela Lezon EHBilduk hemendik udal hauteskundeetara bitarte egingo duen hausnarketa prozesua bultzatzeko.

Ainhoa Intxaurrandietak dio ez dela nahiko %50eko dedikazioa oposiziokoentzat eta kopuru horren zergatia galdetu dio alkateari, kritikatuz joan den irailean korporazioak gobernuko beste bi zinegotzientzat onartutako dedikazioak orain handitzea inongo azalpenik gabe.

Alkateak dio gobernu taldeko zinegotzi baten dedikazio handitu egiten dela %50 arte oposiziokoaren dedikazioaren parekoa izateko. 

 

3.  2018. Urteko udal langileen lanpostuen zerrendan aldaketa bat egiteko diktamena(2018PE290001).

Udalbatzak, 2017ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, 2018. urteko lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa onartu zituen. 

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako departamentutik Ingurumen Teknikariaren  lan postua lanaldiaren %50eko dedikaziotik %60ra igotzeko eskaria egin da, lan postu horrek duen lan karga argudiatuz.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak 2018-01-18an egindako bileran diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Hasierako onarpena ematea  2018. urteko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari, Ingurugiro Teknikariaren lan postuari lanaldiaren %60ko dedikazioa ezarriz.

BI: Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunez.

HIRU: Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, aldaketa behin betiko onartutzat hartuko da eta argitaratzeko agindua emango da, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.  

Mikel Arrutik dio batzorde informatiboan alde bozkatu bazuen ere, han eman ziren arrazoiak zuzenak ez direlako, diktamenarekin ez daudela ados dio eta %70eko dedikazioa proposatuko dutela dio. Batzordean esan omen zen beharren balorazioa egina zegoela, langilearekin adostutako dedikazio igoera zela hau, aurrez aholkularitza zerbitzuak zuen dedikazioa berdinduz. Mikel Arrutik iritziz ez dago beharren azterketarik eta dedikazio aldaketa ez da langilearekin adostu eta aurreko aholkularitza zerbitzuaren ordu kopuruak berdintzeko lanpostuaren dedikazioa %70era igo behar dela.

Alkateak dio proposamenak langilearen eta departamentu buruaren adostasuna dutela.

Lehenik EHBILDUk diktaminari aldatzeko egindako proposamena bozkatu da, hau da, lanpostuaren dedikazioa %70era igotzea. Alde bost boto izan dira (EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) eta aurka sei boto (alkate, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko bakarrak). Beraz, ez da onartu diktamena aldatzeko proposamena eta, ondoren, diktamena bozkatu da.

Diktamena onartu egin da aldeko sei botorekin (alkatea,EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko bakarrak) eta bost abstentziorekin (EHBILDU udal taldeko zinegotzienak).

 

4.  Bake Epailea titularra eta ordezkoa izendatzeko prozedura hasteko diktamena (2018PE090001).

Udal Osoko Bilkurak 2016ko irailaren 29n egindako bilkuran E.A.O. izendatu zuen Lezoko bake epaile titular lanetarako eta M.L.T. ordezko gisa.

M.L.T.k 2017ko urtarrilaren 10n aurkeztutako idatzian, bateraezintasuna zela eta, uko egin zion Lezoko bake epaile ordezkoaren izendapenari.

Udal Osoko Bilkurak berriz, 2017ko urtarrilaren 26n N.P.M. izendatu zuen ordezko bake epailea.

Orain arte Bake titularra zen E.A.O.k, 2017ko abenduaren 1n aurkeztutako idatzian, administrazioan egiten duen lanarekin bake epaile izatea bateragarria ez zela eta, uko egin zion Lezoko bake epaile izateari. Errenuntzia onartua izan zen.

Era berean ordezko bake epaile den N.P.M.ek uko egin dio bere izendapenari, dena den bere errenuntzia ez da onartua izan izendapen berriak egin bitarte.

Horiek horrela, EAEko Auzitegi Nagusitik udal honi eskatu zaio Bake Epaile titular eta ordezkoa izendatzeko prozedura berri bat hastea, Botere Judizialeko Lege Organikoko 101. artikuluak eta hurrengoek, eta ekainaren 7ko 3/1995 Bake-Epaileei buruzko Araudiak xedatutakoari arabera.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak 2018-01-18an egindako bileran diktaminatu ondoren udalaren Osoko Bilkurak, aldeko sei botoekin ((alkatea,EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko bakarrak) eta bost abstentziorekin (EHBILDU udal taldeko zinegotzienak) ERABAKI DU:

BAT:  Lezoko Udaleko Bake Epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko prozedurari hasera ematea.

BI: Hautagaiek bete behar dituzten baldintza nagusienak zehaztea:

·          Adinez nagusia izatea eta 2017ko urtarrilaren 1etik Lezon erroldatua egotea.

·          Eskola graduatua edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

·          EGA edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

·          Botere Judizialeko Lege Organikoak ezarritako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuetan barne ez egotea.

HIRU: Bando bat zabaltzea deialdi honen berri emanez eta deialdiaren iragarkia G.A.O.an argitaratzea.

 

5.  Udal artxiboko dokumentazioa ezabatzeko diktamena (2018ID100001).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:

“Udal artxiboan gordetako serie dokumental jakin batzuen ezabapen proposamena aurkezten da, beren behin betiko kontserbaziorako “memoria historikoko” baldintzak ez dituztelako betetzen DOBAUBA-k gauzatutako azterketen arabera.

DOBAUBA (Dokumentazioa Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea) Eusko Jaurlaritzako erakunde bat da, dokumentazioaren balorea eta bere kontserbaziorako epealdiak ezartzeko balorazio azterketak gauzatzeko ardura duena.

Ezabatu dezakegun serie dokumentalen erlazioa ondorengoa da:

162.- Bide publikoan unean uneko okupazioa egiteko baimena (mahai eta aulkiekin okupatzea).1991-2012 urteak, 5 kaxa.

066.- Administrazio Publikoaren ondare-erantzukizunaren espedientea. 1995-2011 urteak, 8 kaxa.

156.- Bide publikoan kalteak egiteagatiko ordainketa eskaera. 1995-2011 urteak, kaxa 1.

- San Markos Mankomunitateko bileren aktak eta kontabilitatea (dokumentazio informatzailea) 1993-1997, 6 kaxa

- Añaberko Mankomunitatearen dokumentazio informatzailea: bilerak, ur-analisiak 1996-2012, 21 kaxa

- Gizarte Zerbitzuko laguntzen espedienteak (bulegoan artxibora eraman gabekoak eta aurreko urtean espurgatzeko onartutakoak) 1995-2005 urteak, 13 kaxa

Ezabatzeko 54 kaxa izango dira.

Guzti horregatik, alkateak proposatuta Batzorde Informatibo Orokorrak ahobatez onartu du osoko bilkurari proposatzea udal artxiboko aipatu dokumentazio ezabatzea onartu dezala.

Bozketa egin eta diktamena ahobatez onartu da.

 

6.  Udal kontuhartzailearen txostenen berri ematea: 2017ko ekitaldiko ordainketa epearen informazioa: 4. hiruilekoa.

Udal kontuhartzaileak, 2017 ekitaldiko 4. hiruhilekoaren ordainketa epearentxostenaren berri eman dio osoko bilkurari, deialdiarekin zabaldutako dokumentazioarekin urtarrilaren 18ko batzorde berriemaile orokorrean egin bezala.

 

7.  Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

7.1.- Miguel Angel Sanchezek Hirigintza, Obra eta Ingurumen zinegotziak bi obren inguruko informazioa eman du:

7.1.1.- Pasai Donibane aldera doan bidegorriaren lehen faseko obrak bukatu direla. Goiko parkea egokitzeko obrak ere bertan sartu direla. Orain Aldundiak 2. eta 3.  faseak burutu zain daudela dio.

7.1.2.- Renfeko geltokian irisgarritasuna hobetzeko ADIFek obrak egingo dituela dio, trenbide azpiko pasabidea eginez eta igogailuak jarriz. Obrak otsailean hasiko direla dio.

 

8.  Galde-eskeak.

8.1.- Mikel Arrutik galdetu du udaleko Hirigintza departamentuko langile batek beste udal batera joateko egindako eskaeraz.

Miguel Angel Sanchezek dio departamentuko administrariak udaleko langileen lan hitzarmena baliatuz urtebeteko eszedentziarako eskaera egin duela. Egian dela lehen ere administrari lanpostu hori ongi baloratu ez zegoelako haren soldata maila igotzeko eskaera egina zuela eta orain udalak horren inguruko azterketa bat aginduko diola enpresa bati.

Mikel Arrutik dio ez dela lehenengo kasua departamentu horretan eta kasu gehiago ere badaudela. Dio lehen ondo funtzionatzen zuela departamentu horrek, giro ona zegoela eta orain kaltetzen ari dela giro hori.

8.2.- Mikel Arrutik Guillermo Lazon kaleko zortzi lagunek auzokonposta egiteko konpostadoren kokapenen inguruan galdetu du, teknikari eta zinegotziarekin adostutako kokapenean konpostadora jartzea ez duelako baimendu alkateak.

Alkateak dio bera ez dagoela auzokonpostaren aurka, beste kokapen bat erabaki behar dela, berak herritarren batzuen kexak entzun ondoren ez duelako onartzen herri eskola inguruan konpostadorarik jartzea.

8.3.- Mikel Arrutik galdetu du web gunean Aralar kaleko kioskoa botako denaren inguruko albisteari buruz galdetu du.

Alkateak dio kioskoa ustiatzeko kontzesioa igande honetan bukatzen dela, ezin dela luzatu eta kioskoa dagoen egoeran egondo, oso zaharra baita, seguruena hura bertatik kentzea dela egokiena. Albistearen ondoren norbait agertuko balitz kiosko jarduerarekin interesatua udala aukera berria lantzeko prest dagoela dio albisteak..

8.4.- Angel Portugalek Zerbitzu-FCC Uteak zabor bilketa eta kale garbiketagatik udalean aurkezten dituen fakturak ikusi nahi ditu. Kontuhartzaileak dio idatziz egin behar duela eskaera zertarakoa azalduz.

8.5.- Angel Portugalek galdetu dio Miguel Angel Sanchezi zertan den kale garbiketa zerbitzua esleitzeko lehiaketa. Miguel Angel Sanchezek dio azken Tokiko Gobernu Batzarrean sailkatu zirela eskaintzak eta lehen sailkatuari dokumentazioak eta bermeak aurkezteko epea eman zaiola. Haiek aurkeztu ondoren zerbitzua esleitu eta kontratu sinatuko dela.

 

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 21:25ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243688tik 1243693ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

2017KO AZAROAK 30

2018ko maiatzak 23
Data:2017-11-30
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia:

 

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2017ko azaroaren 30ean, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Osoko bilkuran da ere udal kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi.

 

1.    2017ko irailaren 28an ohiko izaerarekin eta urriaren 20ean ezohiko izaerarekin egindako bileren aktak onartzea (2017ID200006 eta 2017ID200007).

Aktak ahobatez onartu dira inolako zuzenketarik gabe.

 

2.     2018 udal aurrekontuak hasieraz onartzeko diktamena (2017KO290006).

Honela dio diktamenak:

“2018ko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2017ko azaroaren 23an egindako bilkuran, Jesus Maria Martiarena Jaca, Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Angel Sanchez Antunez eta Jose Angel Sanchez Gallardo zinegotzien botoa alde dela eta Mikel Arruti Salaberria eta Asier Irastorza Alustiza zinegotzien aurkako botoarekin, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2018. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:

Kap

AZALPENA

GASTUAK

Kap

AZALPENA

SARRERAK

2018

2018

1

Pertsonal Gastuak

2.820.500,00

1

Zuzeneko zergak

2.633.000,00

2

Gastuak ondasun arrunt.

2.906.500,00

2

Zeharkako zergak

160.000,00

3

Finantza gastuak

27.000,00

3

Tasak eta bestelako zergak

1.290.300,00

4

Transferentzia arruntak

1.409.500,00

4

Transferentzia arruntak

4.218.200,00

5

Kreditu Globala eta bes

142.000,00

5

Ondare sarrerak

21.500,00

6

Inbertsio errealak

627.500,00

7

Kapital transferentziak

85.000,00

8

Finantza aktiboak

12.000,00

8

Finantza aktiboak

12.000,00

9

Finantza pasiboak

475.000,00

 

 

 

GUZTIRA

8.420.000,00

GUZTIRA

8.420.000,00

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.”

Alkateak dio Mikel Arruti zinegotziak oposizioko zinegotzi baten liberazio eskatzen erregistratu duen eskaera ez dela gaurko osoko bilkuran eztabaidatuko, ezta aurrekontuei emandakin bezala, hurrengo osoko bilkurarako utziko dela.

Ainhoa Zabalok hartu du hitza eta aurrekontu gastuen inguruko zalantza zerrenda luzea azaldu du: gastu finantzieroak, telefono gastuak, bide hezkuntza, bide publikoen mantenimendu lanak, partehartzetako gastuak eta sentsibilizazio gastuak, ur sarearen sektorizazio gastuak, kale garbiketa eta hondakin bilketa zerbitzuetako gastuak, kultura arloko zenbait partida: iaz batzordeak erabaki behar zituen 41.000 €kin ez dela ezer egin, hainbat inbertsioetarako 26.000 €tako gastua zertarako den, …

Kale garbiketa eta hondakin bilketa gastuaren zenbatekoan ez datoz bat gobernu taldea eta oposizioa, lehenengoen esanez orain merkeagoa izango da zerbitzua eta oposizioaren ustez garestiago da, besteak beste, lehen udalak biltzen zituen papera, kartoia eta plastikoaren salmentagatik zituen diru sarrerak izango ez dituelako orain, San Marko Mankomunitateak egingo dituelako bilketa eta salmenta hori.

Herritarren parte hartze bidez erabaki eta egingo diren obrentzako kopuruak eta ingurumen sentsibilizazio kanpainetarako aurreikusitako gastuarekin ere zalantza eta eztabaida sortu da. Horren ondorioz ohartu gara osoko bilkurako deialdi espedientean eta zenbait zinegotzik duten aurrekontu dokumentua ez datozela bat, ezberdinak dira. Kontuhartzaileak dio azaro hasieran zinegotziei banatutako lehen zirriborrotik, batzorde informatiborako banatutakora aldaketa batzuk egin direla. Idazkariak ohartarazi du onarpenera aurkeztu den dokumentua deialdiko espedientean dagoena dela.

Mikel Arrutik esan du aurka bozkatuko dutela, nahiz eta dokumentuak iaz baino lehenago jaso haiek gero aldatu egin direlako eta lehenengoekin egindako lanketa ez duelako balio. Dio iaz adostutako gastuak ez direla gauzatu, ez partehartzearena, ez kulturako batzordeak erabaki behar zuena, ez gazteen alokairuen dirulaguntzarena. Aurka bozkatuko dutela enplegua sustatzeko aukerak aztertu ere egin ez direlako lorazaintza eta kale garbiketa eta zabor bilketa zerbitzuetan. Aurka bozkatzen dutela aurrekontuetan jasotako Kale garbiketa eta hondakin bilketa zerbitzua garestiagoa delako herriarentzat eta inbertsioetarako iaz baino diru gutxiago jarri delako. Beraz, eragiteko tresna izaera galdu duelako aurrekontuen onarpenaren aurka bozkatuko dutela dio.

Jose Angel Sanchezek dio egia dela iazko aurrekontutako zenbait gastuetarako adostasun gehiago lortu zela, denen ekarpenekin egin zirela. Gauzatu ez diren asmoak 2018an gauzatzea espero du, gazteentzako etxebizitza alokairuen dirulaguntzak adibidez.

Bozketa egin da eta diktamena onartu da aldeko zazpi botorekin (alkatea, EAJ-PNV Udal taldeko zinegotziak eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako bost botorekin (bilkuran diren EH Bildu taldeko zinegotzienak).

 

3.    2017.ekitaldian Kreditu kobraezinak deklaratzeko diktamena (2017KO120002).

2013ko ekitaldira arte kobraezinak izan diren erreziboei dagokienez, Kontuhartzailetzako sailak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2017ko azaroaren 23an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak ahobatez erabaki du:

BAT: Kaudimen-g

2017KO URRIAK 20 EZOHIKOA

2018ko maiatzak 23
Data:2017-10-20
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2017ko urriaren 20ean, ostirala, 8:00etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bilkuran izan Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EH BILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Osoko bilkuran dira ere udal kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi eta kiroldegiko zuzendaria Arkaitz Angiozar Unanue.

 

1.  2018 ekitaldirako ordenantza fiskalak onartzeko diktamena (2017KO290004).

Udal kontuhartzaileak azaldu du batzorde berriemaile orokorraren diktamena. Proposatutako aldaketak dira: egutegi fiskala eta kiroldegi, igerileku eta futbol zelaiko prezioak aldatzea.

Osoko bilkuran dagoen Kiroldegiko Zuzendariak azaldu ditu kiroldegiko prezioen aldaketak. Kirol instalazioen enpresa kudeatzailearen proposamena izan da azken zortzi urtetan ukitu gabe dauden prezioen eguneratzea. Batzorde berriemaileak ez du erabat onartu proposatutako prezioak, bai ordea igoera batzuk: bazkidetza orokorrean %2a igotzea, hilean 0,25 eta 0,76 €tako igoera eta igerilekuan %13,4 eta %14,9 bitarteko igoera proposatzen da. Eskualdeko prezioekin ere berdindu nahi da.

Honela dio diktamenak:

“Batzorde informatibo orokorreko lehendakariak azaldu ditu 2018. urterako ordenantza fiskalak eratzeko erabilitako irizpideak, kontuhartzailearen informean oinarriturik.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, batzorde informatibo orokorrak, 2017ko urriak 16ean egindako bilkuran behean heldu dena, Jesus Maria Martiarena Jaca, Miguel Angel Sánchez eta Noemí Arberas Osesen botoa alde dela

DIKTAMINATZEN DU:

BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo  ordenantza fiskal  hauen aldaketari:

1.     0.-Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra

2.     6.5.2.- Kultura Aretoa alokatzea

3.     6.5.4.- Gezala Auditorium eta Bekoerrota kiroldegian antolatuko diren ikuskizunetarako sarreren prezioa

4.     6.5.6.- Oholtzaren erabilera eta alokairua

5.     7.-Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea

6.     7.11- Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekuak

7.     7.12- Plazeta Futbol Zelaia

8.     7.15- Kultura sailak argitaratutako materiala saltzeko tarifa.

9.     7.18- Etxez etxeko laguntza zerbitzua

BI: Informazio publikorako hogeita hamar lan eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.”

Diktamena bozkatu eta ahobatez onartu da.

Jose Angel Sanchezek dio pozteko modukoa dela azken hiru urteetan lezoarren presio fiskala igo ez izana, ibilgailuen gaineko zerga %15ean jaitsi izana eta hobariak eta onurak onartu izana.

 

2.  2018 urteko taxi tarifak onartzeko diktamena (2017KO290003)

Miguel Angel Sanchezek diktamena azaldu du. Oarsoaldeako Taxi batzordetik 1,7% igoera ez lineala proposatzen da, Taxista bi elkarteek 1,8 eta 1,6koa igoera proposatu dutenean. Esan bezala igoera ez da lineala, %0,36 1. km-an, 1,23 2. km-an, 1,30 3. km-an, 0 4. km-an, 0,94 5. km-an eta 3,18 zain denbora. Gaur egungo Oarsoaldeako taxi prezioak probintziako beste udaletakoak eta hiriburuetakoak baino  altuagoak dira eta horregatik aurten ez da asko igo nahi, prezioak berdintzeko.

Honela dio diktamenak:

“Oarsoaldea S.A.k, proposamena aurkeztu du, 2018 ekitaldirako eskualdeko taxi tarifak, Oarsoaldeako udalek onartu dezaten, Oarsoaldeko taxi batzordeak 2017/10/06ko datarekin adostutako akordioaren arabera.

Espedientean taxi tarifen azterlana eta AGITAXen (Gipuzkoako Taxisten Elkartea) eta G.Taxi, Gipuzkoako Taxisten Elkartearen proposamenak daude.

Proposamena ondorengo hau da:

 

1.TARIFA

2. TARIFA

Gutxienekoa

Egindako km

Itxaronaldia orduko

Gutxienekoa

Egindako km

Itxaronaldia orduko

5,1875

1,0971

21,5848

6,1015

1,7172

23,8921

 

1.TARIFA:

 

Lanegunetan (larunbatak izan ezik) 7:00tatik 22:00etara

 

2.TARIFA:

Larunbata, igande eta udal eta autonomi erkidegoko araudiak ezarritako jai egunetan. Aplikagarria izango da ere lanegunetan 22:00etatik 7:00etara, eta abenduaren 24 eta 31 egunetan.

Gutxienekoa:

Itxaronaldiko 5 minutu edo 1,5 egindako km-ak hartzen ditu.

 

Aurkeztutako eskaera aztertu eta eztabaidatu ondoren, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2017ko urriak 16an egindako bilkuran, Jesús María Martiarena Jaca, Miguel Angel Sánchez Antúnez eta Noemí Arberas Oses zinegotzien botoa alde dela, behean heldu dena diktaminatu du  osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Onartzea 2018ko Oarsoaldeako taxi tarifak Oarsoalderako.

BI: Erabaki hau Oarsoaldea, S.A.ra eta Eusko Jaurlaritzara  jakinaraztea.”

Diktamena bozkatu eta ahobatez onartu da.

 

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243680tik 1243682ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

1 2 3 4 5 6 7 8

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer