Udaberri Kulturala, haur emanaldiz eta antzerkiz josita

2018ko Apirilak 09

Apiriletik ekainera bitarteko agenda kulturala 13 jarduera ezberdinekin osatu da eta horien artean aipagarrienetariko bat apirilaren 15ean eskainiko den “La Zanja” antzezlana izango da. Udaberri Kulturaleko lehen jarduera apirilaren 13an (Xalto ta Xuplente: “pupurri pupurri”) izango da eta azkena, berriz, ekainaren 22an (Gartxot)

Udalak ezagutzera eman du datozen hilabeteetako agenda kulturala. Udaberri Kulturalaren egitarauak apirila, maiatza eta ekaina hartzen ditu eta, hilabete horietan zehar, 13 kultur jarduera desberdinekin gozatu ahal izango dute herritarrek.

Antzerkia izango da protagonismo handien izango duen kultur jarduera, baina bestelakoek ere, literatur solasaldiek, haur emanaldiek eta zineak, tartea izango dute. Udaberri Kulturaleko jarduerak apirilaren 13an hasiko dira. Egun horretan, Xalto ta Xuplente pailazoek “pupurri pupurri” haur emanaldia eskainiko dute. Udaberriko azken kultur jarduera, aldiz, ekainaren 22an izango da, Gartxot filmaren emanaldia. Jarduera guztien artean aipagarrienetarikoa Tzitzina Teatro taldeak eskainiko duen “La Zanja” antzerkia izango da.

Hona hemen Udaberri Kulturalaren gainerako jarduerei buruzko informazioa eta egitaraua:

Apirila:

Hilaren 13an, Xalto ta Xuplente pailazoen ‘pupurri purri’ haur emanaldiak emango dio hasiera udaberri kulturalari. Egun batzuk beranduago, apirilaren 15ean Tzitzina Teatro taldeak “La Zanja” antzerkia eskainiko du Gezala Auditoriumean. 22an “Ergela” antzerkia eskainiko du Txalo Produkzioak, 25ean “Odol mamituak” liburuaren inguruko literatura solasaldia egingo da eta 27an “Zu eta ni sudurluze bi” haur emanaldiaren txanda izango da. Apirileko kultur egitaraua Dantzari Txiki Egunak itxiko du hilaren 29an.

Maiatza:

Maiatzaren 6an “Dudas razonables” antzerkia eskainiko du Banarte Antzerki Taldeak Gezala Auditoriumean. Hurrengo astean, hilak 11, “Etxean goxo” haur emanaldia eskainiko da eta maiatzaren 13an, Marie de Jonghek “Izar” antzezlana egingo du. Maiatzeko ekintzei amaiera emateko, hilaren 29an ¡Gracias, Jeeves! liburuaren inguruko literatura solasaldia antolatuko da Udal Liburutegian.

Ekaina:

Ekainaren 9an Orratx Antzerki Taldearen eskutik “Gau festa” izango da Markesanen, taldearen 20. urteurrena ospatzeko. Hilaren 15ean Orratx Ttiki taldeak “Bagatelaren armak” haur emanaldia eskainiko du Gezalan. Udaberri kulturalari amaiera emateko “Gartxot” filma emango da ekainaren 22an eta jarraian Asisko Urmenetarekin, hau da, filmaren zuzendariarekin, kolokioa egingo da.

Aldaketak udazkenean:

Dagoeneko Udalak iragarri duen moduan, Udazken Kulturalarekin batera aldaketak etorriko dira, izan ere, haur emanaldietan haurren parte hartzea areagotu eta bermatu nahi da.

Herriko haur guztiek haientzat bereziki antolatutako jardueretan parte hartu ahal izateko, Udazken Kulturalean hasita, sarrera ordaindu beharko da. Neurri honen helburua da, sarritan, haurrekin batera joaten diren gurasoak haurrak utzi eta  bertan geratu ordez kanpora irten daitezen sustatzea.

Edozein kasutan,  sarrera horien prezioa sinbolikoa izango da: 2 euro. Are gehiago, Udalaren helburua dirua lortzea ez denez eta, bai ordea, haur guztien kultur jardueretarako sarrera eskubidea bermatzea, bonoak ere sortuko dira. Era horretan, 10 euroren truke 10 sarrera eskuratu ahal izango dira. 
 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer