Herri bilerak udalak gai jakin baten inguruan antolatzen dituen bilerak dira. Gero horiek aintzat hartuta, ahal den neurrian, udaleko erabakietan aintzat hartzen dira.
Normalean, unean uneko arazo baten inguruan edo berrikuntza lan bat egin aurretik herritarren iritziak biltzeko egiten dira, eta beraz, ez dute maiztasun jakinik. Hauek izan dira 2012an herritar eta sektore desberdinetako lezoarrekin egindako bilerak.
- Udaltzainen zerbitzuari buruzko bilera
- Gazteen lokalei buruzko bilera ordenantza berria adosteko.
- Herri baratzen egitasmoa aurkezteko bilera
- 2012ko udal aurrekontuei buruzko bilera