Udalak hitzarmena sinatu du Tomas Garbizu 22-23 garajeen jabeekin gaineko plaza egokitzeko

2018ko Urriak 31
Altamira
  • Hitzarmenaren baitan, lur-azpiko garajeen jabeek, inpermeabilizazio geruzatik beherako lanak hartuko dituzte beregain eta Udalak, aldiz, gaineko plaza eta aparkalekuak egokituko ditu 
  • Lan horien bitartez Udalak espazioa berritu eta txukundu nahi du, herritarrei eremu atseginagoa eskaintzeko

Legealdi honetan zehar Udalak zenbait hobekuntza lan egin ditu Altamira auzoan. Besteak beste, haur jolastokia berritu du, bizilagun elkarte pareko espaloia berritu du, zebra bidea altueran jarri, auzora igotzeko biribilgunean eta espaloian ere hobekuntza lanak egin dituzte, bidea seguruagoa eta irisgarriagoa izan zedin. Gainera, aurten bertan parte-hartze prozesu bat burutu du auzotarrekin, auzoa zein ekimen bidez hobetu eta anfiteatroa biziberritzeko zer egin erabakitzeko. Altamirako auzotarren iritzi eta ekarpenak kontuan hartuta, orain, hirigintza proiektua lantzen ari da Udala.

Ido horretatik, Tomas Garbizu 22-23 garajeek dituzten hezetasun arazo batzuk medio, garaje horien gainean dagoen plaza berritzeko hitzarmen bat sinatu du Udalak garajeen jabeekin. Aipatu garajeak pribatuak badira ere, horien estalkia den plazak erabilera publikoa du. Hori dela eta, Udalak hartu behar du beregain goiko zatia konpontzearen kostua eta jabeek, aldiz, inpermeabilizazio geruzatik beherako lanena. Horrela, lanak bi aldeen artean ordainduko dira, Udalak plaza konpontzeko lanek suposatzen duten 255.000 euroko kostuari egingo dio aurre eta jabeek inpremeabilizaziok eta hortik beherako lanek duten 150.000 euroko kostua ordaindu beharko dute.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer