Erreken ingurumen kalitatea

Udalerriko erreken ingurumen kalitatea hobetzea da Lezoko Udalaren lehentasunetako bat. Horretarako, udalerriko erreka nagusietako uren eta ertzen kalitatearen jarraipena egiten da Udaletxetik, Añarbeko Urak Mankomunitatea eta Eusko Jaurlaritzako URA UR Agentziarekin batera elkarlanean.

Ingurumena zaintzea: isuriak detektatzea

Udaleko saneamendu sisteman egon daitezkeen hutsuneak dira erreken kutsadura iturri nagusiena bai herri-gunean baita industrialdeetan ere. Landa-eremuan, aldiz, saneamendu sarea ez da leku guztietara iristen, eta baserri eta isolatutako eraikinen ur zikinen kudeaketa izan daiteke erreken kutsaduraren iturri.

Hori dela eta, egon litezkeen isuriak detektatzea eta konpontzea ezinbestekoa da erreken uraren kalitatea egokia izan dadin.

Errekak garbitu eta leheneratzea

Erreka ertzen ingurumen kalitatea hobetzeko, beharrezkoa da bertan egon daitezken hondakinak garbitzea eta ahal dela beretako landaretza berreskuratzea.

Lezoko Udalaren zeregina da erreketan egon daitezken hondakinak jasotzea.

Zer egin dezakezu zuk?

Gure udalerriko errekaren batean isuriren bat edo substantzia susmagarriren bat ikusten baduzu,edota hondakinak, hurrengoetara eman dezakezu abisua:

• Udaltzaingoa  - 943 524 003
• SOS deiak (errekan isurketa kutsakorra dagoenean) 112
• Hirigintza  - 943 524 380

Ibaialde Ekimena

Ibaialde Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailak Ingurumen Hezkuntzaren alorreko egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Kanpaina honen bidez helburu hauek betetzea nahi da: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.

Lezoko Institutuak parte hartzen du duela urte batzuk ekimen honetan, eta urtero egiten dute Zubitxo errekako azterketa.

Informazioa: 902 160 138 / aztertu@euskadi.eus

Proiektu interesgarriak:

Saneamendu sarearen digitalizazioa (2016)

Saneamendu sarean egon daitezkeen hutsuneak detektatzeko lana.

Zubitxo hobetzeko proiektua (2012)

Zubitxo errekaren ingurumen hobekuntza eta herritarren sentsibilizazioa ditu helburu proiektu horrek. Uraren Euskal Agentziaren diru-laguntzari esker garatutako azterketa horretan, Zubitxo errekaren analisi sakona jasotzen da, baita hirigunearekin bere integrazioa hobetzeko eta herritarrak errekara gerturatzeko hainbat proposamen ere.

Proiektuaren laburpen memoria

Azterketa horretan jasotako informazio guztia dibulgaziorako paneletan jaso da, lezoarrei erreka horren garrantzia eta bere kontserbazioaren beharra jakinarazteko helburuarekin.

Panela ikusi

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer