Agenda 21

Tokiko Agenda 21

Zer da Tokiko Agenda 21?

Tokiko Agenda 21 Udalerriaren Plan Estrategikoa garatzeko dokumentua da. Udalerriko ingurumen, ekonomia eta gizarte politikak integratzen ditu iraunkortasun irizpideen arabera. Ordezkari politikoen, Udaleko langile teknikoen, eragileen eta herritarren parte-hartzearen eta adostutako erabakien emaitza da.

“Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren”  (Rio de Janeiro, 1992ko ekaina) barruan sartzen den “XXI. mendeko Garapen Iraunkorrerako Programa Orokorretik” sortu da tresna hau.

Aipatutako programak (Programa 21 izenez ere ezaguna), ingurumen politika global eta mundiala modu egituratuan eta programatuan garatzeko oinarriak zehazten ditu, eta tokiko edo eskualdeko erakundeek hasi eta sustatu beharko dute.

Eskolako Agenda 21

ZER DA ESKOLA AGENDA 21?
Ikastetxeetan aurrera eramaten den proiektu bat da. Ikas komunitate osoa kontutan hartuz, ikastetxearen inguruko garapen jasangarria bultzatzea du helburu nagusi.

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta herritar partehartzaileak izaten ohitu.
  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen  arazoak ikasleek  ezagutu  ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
  • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer