Eskolako Agenda 21

ZER DA ESKOLA AGENDA 21?
Ikastetxeetan aurrera eramaten den proiektu bat da. Ikas komunitate osoa kontutan hartuz, ikastetxearen inguruko garapen jasangarria bultzatzea du helburu nagusi.

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta herritar partehartzaileak izaten ohitu.
  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen  arazoak ikasleek  ezagutu  ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
  • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

NOLA GAUZATZEN DA?
Ikasturtero ingurumen gai bati ematen zaio lehentasuna eskolan, etxean eta herrian sortzen diren arazoak aztertuaz. Ikasturtean zehar gaia lantzen dute, ekintza ezberdinak burutuz, eta urte bukaeran foro baten bitartez udaletxearekin biltzen dira. Bertan, ikasleek beraien proposamenak udaletxeari aurkezten dizkiete, herri diagnosi baten ondorioz ateratako proposamenekin, eta udaletxea horiek aztertu eta erantzutera eskaintzen da. Ondoren, ikasturte berriaren hasieran, berriz ere, ikasleak eta udaletxea elkartzen dira erantzunak partekatzeko.
Lezoko Eskola Agenda 21ean Lezoko Herri Eskolak eta Institutuak parte hartzen dute.
Ondorengoak dira ikasturtez ikasturte landutako gaiak eta egindako ekintzak:

2008-2009 URA

2009-2010 ENERGIA

2010-2011 HONDAKINAK 

2011-2012 BIODIBERTSITATEA

2012-2013 KONTSUMO ARDURATSUA

2013-2014 KONTSUMO ARDURATSUA II

EranskinaTamaina
aldizkaria.pdf1.06 MB
kilobeteaholku_kontsumoarduratsuarengida.pdf1.54 MB

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer