Araudia

1.artikulua.- Lezo BTT 2011ek izaera turistiko eta herrikoia duen froga da.

2.artikulua.- Lezo BTT 2011en zikloturista eta txirrindulari orok har dezake parte, federatua izan edo ez.

3.artikulua.- Parte-hartzaile guztiek zirkulazio arauak errespetatu eta, trafiko arduradunek eta antolatzaileen argibideak jarraitu beharko dituzte.

4.artikulua.- Lezo BTT 2011 zeharkaldiko partehartzailetzat joko dira soilik: izena zehaztutako moduan eman dutenak, martxaren intsignia daramatenak, 1. artikuluak dioena errespetatzen dutenak eta, martxaren buru izango den eta erratz-autoaren artean zirkulatuz, antolatzaileek ezarritako ordutegia eta ibilbidea behar bezala betetzen dutenak.

5.artikulua.- Adingabeek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute edo gurasoetakoren batek lagunduta parte hartu. Parte hartzeko 1997. urtean edo lehenago jaioa izan beharko da.

6.artikulua.- Laguntza medikoa DYAk eskainiko du.

7.artikulua.- Lezo BTT 2011 ibilbidean zehar kaskoa edo koskor-babesa jantzita eramatea derrigorreskoa izango da.

8.artikulua.- Antolatzaileek aldez aurretik abisurik eman gabe alda ditzateke, araudi honetako edozein puntu, partehartzaileen edo martxaren onerako bada.

9.artikulua.- Martxan ateratzeak automatikoki araudi honetako artikulu guztiak onartzea esan nahi du.

10.artikulua.- Ez da inolako erreklamaziorik onartuko.