Zerbitzuen gida

Guraso agurgarriok: 2018/19 ikasturtea hasita dago eta, koaderno honen bidez, gure musika eskolari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Musika eskolaren eguneroko funtzionamendua eta antolaketa hobeto uler dezazuen, koaderno hau banatuko dugu familien artean, zuei informazioa helarazteko.

Irakasten diren ikasgaien edukiak nagusiki izaera praktikoa dutela esan behar da. Hori horrela izatearen arrazoia ahots-musika talde edota musika-tresnak erabiltzen dituzten taldeetan parte hartzea sustatzeko da.

Musika Eskolak, eskola orduetako, bai eskola orduz kanpoko jarduera programak bultzatzen ditu. Ondorioz, zehazten den helburua Lezon dagoen kultur mugimenduaren egunerokotasunean aktiboki parte hartuaz musika modu horretan garatu eta konpartitzea da.

Jakinarazi, aurten berriro "tailerrak" antolatu ditugu, gehien bat ikasle helduei zuzendutakoak. Tailer hauek, bertako tresna eta tresna tradizionalekoak (saxoa, txistua, gitarra, pianoa, e.a) dira, talde instrumentalak (konboak, folk,..), informatika musikala, solfeoa, 0-3 urte bitarteko haurrentzako musika... Izena emateko epea, urriaren 15tik 26ra. 

Kurtsoan zehar, informazio zehatzagoa jakin nahi edo gurekin hitz egin nahi baduzue, Eskolako ateak zabalik dauzkazue.

Egutegia