Literatura solasaldia: KUESSIPAN (Naomi Fontaine)
- Eguna eta ordua
-
- Language
-
Gazteleraz
- Prezioa
-
Doan
- Lekua
-
Liburutegia
Javier Minak dinamizatutako literatura solasaldia.
Javier Minak dinamizatutako literatura solasaldia.
Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
Sagastitarrenean –goi burgesiako familia– alabarekin ez da giro. Ane giza ekintzaile feministak bere lehen abizenaren ordez amarena jartzea erabaki du: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean". Anton Sagasti familia buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Horregatik, amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Anek abizena aldatzeko asmoa bertan behera utz dezan.
Fitxa
Ane Mayozek dinamizatutako literatura solasaldia.
Gaurkoan zer gertatuko zaie untxia eta koioteari? Txotxongiloen bitartez dramatizatutako Nikaraguar pazifiko aldeko bi historio tradizionalak.
Magallanes abiatu eta hondartzan hil zen. Elkano iritsi zen. Hau historia da, gainerakoa obra da.
Epopeiako tramankuluek ikerketa historiko, etnografiko eta performatikoaren aitzakia dramaturgiko gisa funtzionatzen dute, gaur egungo errealitateekin paraleloan dagoen berrirakurketa prozesu batean. Halaber, Magallanes y Elcano gizon horien bidaia poetiko eta existentziala da, kultura desberdinen arteko ezagutza eta komunikazioan, abiatzen eta itzultzen diren bidaiariena. Kode eta hizkuntza globaletan identitate-herentzia baten miaketa da. Gorabehera, liskar, ondorengotza saio, ezezaguna ezagutzeko bidaia da, amets eta beldurrena, gizateriarekin topo egitekoa.
Muxi eta Tomax liburutegira joan dira. Han bi ipuin aukeratuko dituzte: "Ahatetxo itsusia" eta "Txanogorritxo". Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira.
Beti bezala, umorea, majia, kantak eta dantzak ez dira faltako.
Nilo aktore kaskarra da, eta jadanik ez diote lanik ematen. Emazteak utzi egin du eta bera pentsamendu autosuntsitzaileen espiralean murgildu da. Walrus, familiako trauma bat ezkutatzen duen igerilari adituari esker, berrogeita zortzi urterekin Nilok igeri egiten ikasiko du, eta bide horretan, bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena ere jasoko du.
Testua: Adam Martin Skilton. Moldaketa: María Goiricelaya. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Antzezleak: Adolfo Fernández, Markos Marín
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Fitxa