Agenda

Haur jarduera

Pin Pang

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruzkoa eta kolapsorako bidean goazela dioena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.

18 hilabete baino gehiagoko sorkuntza, ikerketa eta entrenamenduko ikuskizuna, ping-pongeko piloten manipulazio teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiako teknikak aurkezten dira.

Aretoan egiteko ekoiztua, testurik gabeko ikuskizuna da. 7 urtetik gorako edonori zuzenduta dago, eta 50 minutuko iraupena dauka.

SINOPSIA

Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat... ping-pong pilota bat bezain leuna.

Nork ez du nahi azken finean pilota zuriak eduki!! Jateko, berotzeko, bizitzeko.

Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu, zeren, hemen, guztia borobila denez, ezerk ez dauka amaierarik.

FITXA

  • Ikuskizunaren izenburua: Pin Pang
  • Konpainia: Xabi Larrea
  • Zuzendari artistikoa: Txefo Rodríguez
  • Ikusizkoen eta magiaren zuzendaritza: Imanol Ituiño
  • Ideia, ekoizpena eta aktorea: Xabi Larrea
  • Sorkuntza lana: Imanol Ituiño, Txefo Rodriguez, Xabi Larrea
  • Laguntzailea sorkuntza lanean: Pepa Gil
  • Gorputzaren eta keinuen gramatika: Gotzon Mujika
  • Jantziak: Areli Egia
  • Musika: Pablo Fdez Arrieta
  • Argien diseinua: John Luhman
  • Argi eta soinu teknikaria: Rodrigo Lacasa
  • Eszenografia: Javier Larreina
  • Espazio eszenikoaren diseinua: Javier Larreina, Xabi Larrea
  • Marrazkia: Shakti Olaizola
  • Bideoa: Kerman Goikuria
  • Diseinu grafikoa eta webgunea: La Kolmena
  • Jarraipena proiektuan zehar: Artaide Elkartea. Coral Graciani
  • Generoa: Zirkua, magia, antzerkia
  • Publikoa: publiko guztientzat. 7 urtetik aurrera
  • Hizkuntza: testurik gabea
  • Iraupena: 50 minutu
Multimedia
Haur jarduera

Ipuin kontaketa: BU-BU, TAKA-TAKA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Liburutegia

Mikel Susperregi kontalariaren saioa, 4-7 urteko haurrentzat.

Ikus-entzunezko emanaldia

Boo Kwai eta museoaren lapurreta

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditórium

Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?

Ikus-entzunezko emanaldia

Peregrino modernoen oporrak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Dokumental honek mundo mailako turismoaren gaia jorratzen du, bere ertz historiko, ekonomiko, social eta ideologikoak landuaz. Turismoaren inguruan entzuten diren fenomeno arruntenak alde batera utzi (gentrifikazioa, masifikazioa…) eta autoreak modu sakonago batetik heltzen dio gaiari. Dena dela, dokumentala Indotxinan zentratuta dagoenez (Vietnam, Laos, Kanbodia), penintsula horretako historia hurbilak kontakizuna ardazten du nolabait, “txangozale internazionalen aisia” aitzakia bikain bilakatuz turismoa parte den jendarte eredu ezberdinen kritika eta autokritika gisako hausnarketak helarazteko.

Kapituluka banatzen da obra, eta zazpi atal ditu. Beraietan inor gutxi libratzen da kritiketatik. Jai dute turismoa gorrotatu eta bidaiari sentitzen diren horiek, edo turismo jasangarrian sinesten duten ekologistek. Jai dute, eta horregatik desplazatzen dira beste toki batetara, jai izatea lan-prozesuaren logikaren parte delako, turismoa praktikatzea langile klasearen erreprodukziorako aktibitatea den bezalaxe.

Artefaktu audiobisual hau ezin esan daiteke garapen profesional baten emaitza denik, teknikoki sinplea delako eta ohikoa den formatutik ihesean dabilelako. Ohituta gauden ikus-entzunezkoek eskaintzen duten arinduaren kontrara, lan honek ikusleen tripak mugiaraztea du helburu, horretarako diskurtso abstraktuak erabili behar baditu ere. Narratzailearen ahotsa entzun ahala guztia modu intelektual batean barneratzea helburu duenak alferrik ibiliko da; monologoaren atzean dagoen konplexutasuna sentitzea estrategia hobea suerta daiteke, ez baitugu errealitate bat ezagutu beharrik obra baten emoziora sarbide bat lortzeko; teoriaz baliatzea, hain justu, haratago ezkutatzen den misterioa bizitzeko. Ez gaitezen engaina, proposamen honekin erdibiderako tarte gutxi aurkitzen da, arteari esker arruntak diren iritziengandik ihes egin baikenezake. Irakaspenak ugariak izan daitezke. Adibidez bikotekide ohiarekin ongi konpontzea zer nolako garrantzitsua suerta daitekeen ulertzea, berarekin oporretara Joan zineneko bideoez baliatu eta dokumental batean bere irudia bainujantzitan lau haizetara zabaltzeak bere partetik maitasun ariketa handia baitu atzean.

Iraupena: 70 minutu

Narratzailea eta aktore printzipala: Irati Bollar Zabaleta

Zuzendaria, gidoia, irudiak eta edizioa: Aimar Uribesalgo Urzelai

Antzerkia

Almazenean

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta haren lekuan sartuko den langilea, ezinbestean, bost egunez elkarrekin egongo dira lantokian, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.

Baldintza horien guztien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da, eta komunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: DAVID DESOLA
  • Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
  • Itzulpena: MARTIN AGIRRE
  • Aktoreak: IKER GALARTZA, ZUHAITZ GURRUTXAGA
  • Eszenografia: ASIER SANCHO SENOSIAIN
  • Eszenografia egilea: ESCÉNICA INTEGRAL
  • Jantzien diseinua: JOKIN AYERREGARAY
  • Argiztapena: JULEN ZABALLA
  • Argazkiak: DAVID VICENTE
  • Kartela: DAVID SUEIRO
  • Ekoizpen exekutiboa: XABIER AGIRRE
  • Ekoizpen arduraduna: MARTIN AGIRRE
  • Ekoizpena: TXALO PRODUKZIOAK
  • Iraupena: 75 minutu
Haur jarduera

Ali Baba eta 40 lapurrak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditórium

Ali Baba Pertsiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, zarata izugarri batek beldurtuko du. Zuhaitz baten adarren artean ezkutatu eta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean gelditzen...

Borobil antzerki taldeak, familia guztiari eskaini nahi dio Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlanarekin umorez gozatzeko aukera. Antzerki talde hau jendea antzerkira eramateko helburuarekin sortu berri da. Orain arte beste ekoizle batzuentzat lan arrakastatsuak burutu dituen Anartz Zuazua da taldearen sortzailea. Berak zuzenduak izan dira,Kutsidazu bidea Ixabel, Xabinator edo Xomorroak bezalako lanak.

 

  • Zuzendaritza Anartz Zuazua
  • Testuaren egokitzapena Anartz Zuazua, Asier Sota, Nagore Aranburu 
  • Jantziak Monica Cristofoleti, Nagore Dendariarena 
  • Argiak Carlos Salaberri 
  • Musika Ignacio Pérez Marin.
  • Aktoreak Anartz Zuazua, Asier Sota, Julen Vega.
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Iraupena: 50 min.
  • Adina: 5 urtetik gora
Multimedia
Kontzertua

Orkestra kontzertua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Partaidea: Oiasso Kamerata eta Irene Sagarzazu

OIASSO KAMERATA

Oiasso Kamerata Irungo hari orkestra bat da, erromatar garaian Oiasso zeritzana. Haien ibilera 2014an hasi zen Raffaela Acella zuzendari artistiko zutelarik. 2016an zuzendaritza artistikoa Tomas Ruti Vilarrek jasotzen du soinu kalitatearen helburua aurrera eramanez.

Bere ibilbidean Kamerata herrialde ezberdinetan edota beste kontzeptu batzuetan oinarritutako esperientzia musikalak eskaintzen saiatu da. Horrela, honako programak aurkeztu ditu: Egitarau Latinoa, Viaggio MusicaleGod save the strings!Con aire de tango, Marina Beheretche biolinista haundiaren laguntzarekin eta Gerra eta Bakea, errusiar konpositoreen musikaren adibide.

Euskal musikaren arloan, Valentín Larrearen musika interpretatzeko erronkari heldu dio, bere harizko obra ezagutzera emanez.

Ondorengo ziklo eta jaialdietan hartu dute parte: Donostiako Musika Hamabostaldia, Barroko aire (Ordizia), Durangoko Musika Hamabostaldia, Zarauzko Udako Musikaldia, Irungo Ricardo Requejo ganbara zikloa, Azkoitiko Udaberriko Musikaldia, Igartzako Musika zikloa (Beasain), Tolosa, Hondarribia...

Halaber, bakarlari ezberdinekin eman ditu kontzertuak, Eduardo Mocoroaren musikarekin disko bat grabatu du, eta Opus Lirica konpainiarekin elkarlanean Pergolesiren “La Serva Padrona” opera interpretatu du Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Bere hezkuntza proiektuan haurrei zuzendutako kontzertu didaktikoak aipatu behar dira.

IRENE SAGARZAZU

Irene Sagarzazu Cabezónek (Irun, 2006) 5 urterekin hasi zituen biolin ikasketak Ana María Sebastián Suzuki Metodoaren Espainiako Federazioko presidentearekin. Gaur egun Musika Ikasketa Profesionaletako azken ikasturtea ikasten ari da. 2018z geroztik Raffaela Acellaren ikaslea da.

Era berean, Barbara Doll, Kristoffer Dolatko, Kati Sebestyén, Kamran Omarli, Aitzol Iturriagagoitia, Alina Pogostkina, Nancy Chumachenco eta Silvia Simionescu-ren klaseak jaso ditu, besteak beste.

Bestalde, “Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan” bi lehen eta bi bigarren sari lortu ditu arku-instrumentu eta ganbera-musika modalitateetan.

9 urte zituenetik urtero hautatua izan da Euskal Herriko ikasle gazteen orkestra ezberdinetan parte hartzeko, lau alditan kontzertino izaki. 15 urte zituenetik EGOn (Euskal Herriko Gazte Orkestra) parte hartzeko hautatua izan da hainbat alditan.

Halaber, Gasteizko “Ciclo de Cámara del Principal”, “Bernaola Festival” eta “Martes Musicales”, Gipuzkoako “Musikaste” eta “Lesoinu” eta “24th Tata Baroque Festival” (Hungaria) musika jaialdietan kontzertuak eskaini ditu.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte.