Amaitu dira Bakarraiztegiko garbiketa lanak

Az, 2011-07-06 12:16

Ekainaren 20an hasi ziren Ipintza poligonoaren ondotik igarotzen den Bakarraiztegiko erreka garbitzeko lanak amaitu dira. Guztira, obretako lau edukiontzi bete dira hondakinez.

Hondakin horiek inguruko tailerretan eta inguruan aparkatzen dituzten ibilgailuen jabeetan dute jatorria.

Panelak, edukiontzi gehiago eta erreka babesteko hesiaPanela: Zaindu ingurugiroa

Udalaren helburua gaur egun degradatua dagoen eremu hori berreskuratzea da. Izan ere, Hirigintza Plan berrian jasota dagoenez, Bakarraiztegiko erreka inguruan babes berezia duen basoa dago. Horretarako, hondakinak nonahi botatzea garalazita dagoela esaten duten panelak jarriko dira, edukiontzi gehiago jarriko dira baita erreka inguratzen duen hesi bat ere.

Guztion esku dago

Udalak ahaleginak egiten ditu Lezoko inguruak garbi eta txukun mantentzen, baina ingurunea zaintzea guztion esku dago. Zoritxarrez, erreka garbitu ondoren, berriz ere hasi dira hondakinak inguru horietan agertzen.  

Arloa edo saila