"Mulïer"

  • Tipo de evento
  • -
  • Lugar
    Josetxo Etxandi frontoian

"Mulïer"

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak.

“Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

Maduixa konpainia Suecan (Valentzia) sortu zen, 2004. urtean, Joan Santacreu-ren gidaritzapean, ikusle guztientzako areto- eta kale-ikuskizunak sortzeko helburuarekin.

Konpainiak sektore profesionalean finkatzea lortu du, ikuskizun berezi eta zorrotzak sortuz eta prozesuak arretaz ikertuz. Horrela, hogei bat sari jaso dituzte. 2.500 emanaldi baino gehiago egin dituzte eta milioi bat ikusle baino gehiago izan dituzte, Europako, Asiako, Ipar Amerikako eta Erdialdeko Amerikako 20 herrialde baino gehiagotan.

  • IDEIA, ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Joan Santacreu
  • KOREOGRAFIA SORKUNTZA: Mamen García
  • DRAMATURGIA: Roser de Castro
  • MUSIKA KONPOSAKETA : Damián Sanchez
  • ANTZEZLEAK: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Premios:

  • 2018 : Premis Arts Escèniques Valencianes | Kale ikuskizun onena
  • 2018 : Premis Arts Escèniques Valencianes | Dantzari onenaren saria: Laia Sorribes
  • 2018 : Premis Arts Escèniques Valencianes | Musika sorkuntza onena
  • 2018 : Premis Arts Escèniques Valencianes | Koreografia zuzendaritza onenaren saria
  • 2017 : Deventer Award | Kale ikuskizunetara egindako ekarpena
  • 2017 : Umore Azoka Saria | Ikuskizun onena
  • 2017 : Max Saria | Musika sorkuntzarik onena
  • 2017 : Max Saria | Kaleko ikuskizun onena
  • 2016 : Moritz Saria  | Fira Tàrrega-ko estreinaldirik onena

 

Día y hora
Lugar
Josetxo Etxandi frontoian
Ámbito o departamento
Tipo de evento

43.320714634499, -1.8987983449684

Nire agendan erantsi