Anari

  • Ekitaldi mota
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Anari

Aforo mugatua

Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

AZKEN ORDUKOAK

Covid 19ren aurkako neurri berriak direla eta, igandeko saio denak 19:30etan hasiko dira

Psych Out taldean hasi zen bateria jotzen, 1997an egin zuen debuta bakarka, eta gaurdaino hamar lan baino gehiago argitaratu ditu, diskoak, singleak, EPak eta bildumak kontuan hartuta. Haren lanek oso kritika onak jaso dituzte, eta hogei urtetik gorako ibilbidean nortasun handieneko euskal emakumezko kantarietako bat dela erakutsi du. Nick Cavek, Bob Dylanek eta beste zenbait artistak eraginda, musika gordin eta poetikoa egiten du.

2007an Bidehuts diskoetxea sortu zuen, Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeetako kideekin batera, euren lanak argitaratu ahal izateko.

Adarra Saria jaso zuen lehenengo emakumea izan zen, 2018an. Urtero Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Euskal Musikaren alorreko ibilbide bati egiten dioten aitortza da Adarra. Momentuz sari hori jaso duen pertsonarik gazteena da.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Hizkuntza
Euskaraz
Noiztik noiz arte
<>

43.319825, -1.898077

Prezioa
Doakoa

Nire agendan erantsi