Obra intimoa eta aldi berean unibertsala. Bizitzaz, heriotzaz, etxea uzteko beharraz, integrazioaz, maitasunaz, emakumeen paperaz, galeraz, minaz eta zoritxarra gainditzeaz mintzo da; eta hori guztia testuinguru jakin batean: Euskal meatzaritza eta industria garaia.
Barrenak harriaren kontra egiten duen zarata, flamenkoa, euskal kultura, sorkuntza eta bapatekotasuna, tradizioa eta modernitaterik indartsuena..., urrutitik, bereziki Andaluziatik, Bizkaiko meategietan lan egitera iritsi ziren gizon eta emakume haiei omenaldi bat egiteko.
Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da, meatze eta industria testuinguru batean kokatua. Meategia elkargune bezala; eta langileei, migratzaileei, ipar-hegoaren arteko elkarrekintzari, kultura desberdinen arteko aberastasunari gorazarre ere bada.
Burdinak, gainera, garai hartako eta ezkutuan egon den emakumeen testigantza berreskuratzen du. Bera da ikuskizunean dantzatzen duen bakarra. Bakarrik, ahaltsu, obra intimo baina baita unibertsal batean ere, ibilbide ospetsuko talde batek taularatua era indartsu eta txundigarri batean, non harri-zulatzaileak eta flamenkoaren paloak agertokiaren gainean modu naturalean bizi diren.
Antzezleak: Beñat Achiary, Adriana Bilbao, Raúl Micó, Guillermo Guillén, Michel Queuille, Luis Mariano Casillas, Ander Eceiza eta Koldo Plazas.
Lantalde artistikoa: Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Bilbao eta Beñat Achiary / Koreografia: Adriana Bilbao / Zuzendaritza-laguntzailea: María Ibarretxe / Testuak: Itxaro Borda, Raúl Micó eta Gabriel Aresti / Musika: Beñat Achiary, Guillermo Guillén, Michel Queuille eta Raúl Micó / Zuzendaritza musikala: Beñat Achiary / Eszenografiaren diseinua: Adriana Bilbao eta Fran López del Cerro / Argazkiak: Jass Photography, Jasone Ortiz eta Jon Etxezarraga / Argiztapen diseinua: Álvaro Estrada / Eszenografiaren gauzatzea eta jantzien diseinua: Fran López del Cerro / Jantzigintza: Mariví Redoli / Soinua: Didier Teillagorry / Ekoizpena: Peio Mentxaka, Ezkandrai e Imajik.
Adriana Bilbaoren, Beñat Achiaryren eta Imajiken arteko mugaz gaindiko ekoizpena da.
Argibide gehiago: www.adrianabilbao.com
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.