San Joan bezperako Soka Dantza >>> Sarrerak Agortuta

  • Ekitaldi mota
  • -
  • Lekua
    Gurutze Santuaren plaza

San Joan bezperako Soka Dantza >>> Sarrerak Agortuta

Aspaldiko ohiturari jarraituz, Lezon aurten ere,  San Juan bezperaren usadio errepikatzekotan gaude. Hori bai, oso modu ezberdinean.

 

Lezoko Udalak bertan behera utzi ditu San Joan gaueko suak, COVID-19aren krisiak eragindako osasun-murrizketengatik. Hau da, ezin da jende kontzentraziorik egin pertsonen arteko ezinbesteko distantzia fisikoa gorde ezin denean. Bestalde, tradizionalki ekainaren 23ko gauean) piztu ohi diren suak eta ondoko ospakizunak aurten ezin izango dira piztu edo burutu.

 

Covid-19 bezala gogoratuko dugun urte honetarako hau da gure erabaki/proposamena:

  1. Edozein tokitan sua piztu ordez, iluntzeko 22:00etatik aurrera, suziria entzutean, bakoitza bere etxean  eta lagunarteko afariak bukatukoan, udaberriari agur esateko balkoira hurbildu eta kandela edo argitxoa piztu.
  2. Gurutze Santuaren plazan San Juan bezperako Sokadantza murriztuaDantzari helduek egingo dute 22:00etan hasita.

Emanaldi berezia izango da eta  14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, 3.15 atalean agertu bezala ondokoak dira, Lezora egokituta, bete beharreko arauak:

 

  • Emanaldirako plaza hesituko da.
  • 21:00an plaza hesitzen hasiko da. Plazak dituen bost sarbideak (Zubitxo kalea, Kale Nagusia, Donibane kalea eta Goiko plazatik jaisten diren bi eskailerak) hesiekin itxiko dira. Sarbide bakoitzean boluntario bat egongo da, sarbidea itxita mantentzen dela bermatuz. Boluntario hauek udalaren peto adierazgarriekin egongo dira.
  • Plazaren aforo maximoa erabiliz, 106 aulkiak metro eta erdiko distantzian jarriko dira (espazio eszenikoaren perimetroa errespetatuz 63m2). Beste 10 udaletxeko ondo bi “balkoietan”. Guztira 116 aulki.
  • Emanaldiko sarrerak on-line eskuratu ahal izango dira web orrian. Sarrera bakoitzaren prezioa 0€ izango da eta ikusle bakoitzak gehienez ere bi sarrera batera erosi ahal izango ditu. Sarrerarik gabe ezingo da plazara sartu.
  • Plazarako sarrera bakarra izango da eta Kale Nagusitik egingo da.
  • Sartzerakoan, gel hidroalkoholiko poto bat egongo da eta ikusle bakoitzak plazara sartu aurretik eskuak garbituko ditu.
  • Muxukoa ekartzea ezinbestekoa izango da plazan sartzeko eta ekitaldia ikusteko (norbaitek ahaztuko balu, bertan jasoko du). Ezingo da plazara sartu muxukorik gabe.
  • Ezin izango da plazatik irten emanaldia bukatu arte.
  • Plazatik irteteko, banan-banan, distantzia mantenduz eta hiru irteera erabili ahal izango dira: Donibane kalera, Zubitxo aldera eta Kale nagusira.

DANTZARI ETA MUSIKARIAK (23 dantzari eta 8 musikari):

  • Dantzari eta musikari bakoitzak, emanaldia hasi baina ordu bat lehenago, tenperatura hartuko du eta 37,6 gradu baino gutxiago eman beharko du. Norbaitek tenpera altuagoa emango balu, ezingo luke emanaldian parte hartu.
  • Dantzariak ez dira ukituko, eta zapi batekin osatuko dute soka, interakzioa ekidinez eta dantzarien arteko segurtasun distantzia bermatuz.
  • Dantzari zein txistulariek ez dute ikuslegoarekin interakziorik edukiko. 

Behar izanez gero BIBE zerbitzuan eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gurutze Santuaren plaza
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Noiztik noiz arte
<>

43.3211693, -1.8988961

Prezioa
Sarrerak Agortuta

Nire agendan erantsi