Oarsoarrak

KORRIKAKO EUSKAPARATE LEHIAKETA

2 urte 2 hilabetetatik ago

Korrikaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza,  ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz.

Euskal planisferioaz tailerrak euskaltegietan

2 urte 3 hilabetetatik ago

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko zuzendari Virginia Garciak Euskal Herriko zeru gainean bistan izaten ditugun izarrak bereizten eta ezagutzen erakutsiko die Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. Aranzadiko adituak, “Elkano. Euskal Planisferioa” izeneko saioak emango ditu urtarrilaren 28ra bitartean Oarsoaldeko sei euskaltegietan, Mintzagun programaren baitan.

Euskaraz egin eta ogiari kosk!

2 urte 6 hilabetetatik ago

Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuz “Atera mamia euskarari!” lanketa egin dute eskualdeko lau udalek urtean zehar. Lanketa horren barneko azken ekintza hilabeteko ogiaren zozketa izan da. Hala, hamabost egunez, okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei boletoa ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko.

Checked
ordu 1 28 minutu ago
Oarsoarrak RSS jarioa
Subscribe to Oarsoarrak feed
Hizkuntza
Euskaraz
Gaia