Euskara ikasteko bekak eskatzeko epea zabalik

Az, 2011-09-21 09:52

Ekainaren 3an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren euskara sailaren diru-laguntzaren oinarriak. Horien artean udan euskara ikasteagatik eskatzeko aukera aurkitu daiteke.

Xehetasunez deialdi hori ikusi nahi izanez gero, jo deialdira.

Bertan aurkituko duzunaren laburpena berriz hau da:

-          Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitzen da.

-          Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondokoa da:

o        Eskabide orria behar bezala betea (Udalean eskatu edo HEMEN kllikatuz lortu).

o        NANren fotokopia.

o        Euskaltegiko ziurtagiria.

o        Matrikulen ordainagiriak.

Beka eskaerak udaleko erregistroan sartu behar dira.

Arloa edo saila