Euskara Sailak bere hitzarmenak berritu ditu

Az, 2012-06-13 12:42

Joan den hilean Lezoko Udaleko Euskara Sailak hainbat urte arteko hitzarmenei jarraipena eman die.

Oroitzene-AEK Euskaltegia eta Oarso Bidasoko Hitzarekin harremanak aspaldikoak dira. Lehenengoaren kasuan urte batzuk dira elkarlanean ari garela. Hitzaren kasuan berriz, komunikabide honen sorreratik ari da Lezoko Udala bere babesa ematen.

Beste bi hitzarmenak berriagoak dira. Horiek Hamaika Telebista eta Badiahardugu Euskara Elkartearekin sinatutakoak dira. Lehendabizikoaren kasuan euskara hutsean aritzen den telebista lokal baten proiektua da. Bigarrenarekin, ‘Ahotsak’ izeneko proiektua ari gara gartzen. Bigarren proiektu honen helburua herriko ahozko ondarea jasotzea da.

Informazioa gehiago lotura honetan edo Ahotsak-eko webgunean aurki dezakezue.

Arloa edo saila