Euskara sailaren dirulaguntzak

Ar, 2015-06-02 08:52

Gizarte-esparrutan euskararen erabilera sustatzea dute helburu

Lezoko Udaleko euskara sailak deialdia arautu du euskara ikasten, unibertsitateko udako euskaraz emandako ikastaroetan matrikulatu nahi duten, zein errotuluak euskaraz jarri nahi dituzten elkarteei, erakundeei edota merkatariei diruz laguntzeko.

Urtero ematen diren laguntza hauen helburua da gizarte-esparrutan euskararen erabilera sustatzea. Jasotzaileak eta bete beharreko baldintzak (laburpena) hauek dira:

Euskaltegiko euskara ikasleak

  • Udalerriko euskaltegian edo beste edozeinetan izena ematea eta gutxienez % 85eko asistentzia egiaztatzea.
  • Derrigorrezkoa da, gutxienez, Lezon urtebetez erroldatuta egotea.

Unibertsitateko udako ikastaroetara doazenak

  • UEUko edota EHUko ikastaroetan parte hartzea.
  • Lezon, gutxienez, azken urtean erroldatuta egotea eta langabetua, ikaslea edota jubilatua izatea.

Elkarteen/erakundeen lokaletako edota merkataritzako errotulua euskaraz jartzea

  • Lokala Lezon kokatuta egotea.
  • Errotuluaren testuak euskaraz idatzita egotea.
  • Testuak euskaraz ondo idatzita egon behar du.

Laguntzak eskatzeko epeak
Eskabide ezberdinak aurkezteko epeak ondokoak dira kasu bakoitzeko:

  • Iraila-ekaina bitartean egindako ikastaroak, uztailaren 3a (barne).
  • Uztaila-abuztua bitartean egindako ikastaroak, irailaren 30a (barne).
  • Unibertsitateko udako ikastaroetan aritzeko, matrikula formalizatu ondoren.
  • Errotuluen kasurako, jarri aurretik egitea komeni da, beti ere 2015eko urtearen barruan.

Informazio osatua eta eskabideak egiteko eranskinak, lotura honetan (ikus Euskara Sailaren diru-laguntzak).
 

Arloa edo saila