Kuadrillategin izena emateko epea zabalik

Izen-emate eguna irailaren 23an amaitzen da eta ikastetxeetan egin behar da.

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrila, ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.

Ikasturte berrian, eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena heldu den irailaren 23ra bitartean: Lezon, Errenterian eta Pasaian bezala, DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz.

Lezoko saioak urriaren 2an hasiko dira.

Arloa edo saila