KTG eguna, igandean Trintxerpen

Kuadrillategi egitasmoan parte hartzen duten Lezoko, Pasaiako, Errenteriako eta Lasarte-Oriako ehun gazte inguru bilduko gara

Datorren igandean, apirilak 10ean, KTG eguna ospatuko da Trintxerpen. Bertan, Kuadrillategi egitasmoan parte hartzen duten Pasaiako, Lezoko, Errenteriako eta Lasarte-Oriako ehun gazte inguru bilduko dira, 10:00ak eta 19:30ak bitartean.

Egunean zehar hainbat ekintza burutuko dituzte lau herriotako gazteak elkar ezagutu eta egun atsegina igarotzeko asmoz. Lehenik, iritsi bezain laster, Trintxerpe ingurua eta bere ezaugarriak ezagutzeko ginkana egingo dute, Serafin Esnaola plazatik abiatuta.

Ondoren, bazkaria eta postre lehiaketa izango dira. Behin sabelak goxatuta, birziklatutako materialak astinduz batukada zaratasua egitea aurreikusten da Trintxerpeko kaleetatik. Amaitzeko, jolas desberdinak egingo dira egunari amaiera emateko.

Gazteen aisialdia
Kuadrillategi gazteen aisialdi eremuan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoa da. DBHko gazteei zuzenduta dago eta helburua horiei erantzunez ikasturtean zehar astean bi orduz euskaraz aritzeko gune bat eskaintzen da. Bertan gazteen artean aurretik dauden harremanetan eta han egingo dituzten harreman berrietako hizkuntza ohituretan eragiten delarik.

Astero burutzen diren 2 orduko saioez gain, herri barruan dauden taldeen arteko harreman sarea eta herrien artekoa ere lantzeko herrien arteko Topaketak eta jarduera bateratua burutzen ditugu, KTG eguna eta KTG asteburuak besteak beste.
 

Arloa edo saila