Gasteizko gertaera salatzeko elkarteratzea

Og, 2016-01-28 13:26

Arratsaldeko 19:00etan izango da gaur, Errenteriako Niessen

Astelehenean, urtarrilak 25, Gasteizen izandako gertakaria dela eta Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dute Mugimendu Feministek gaurko, osteguna hilak 28, deitu duen deialdiarekin.

Astelehenean, Gasteizen gizon batek haur bat leihotik behera bota eta hil egin du. Honen aurrean Lezoko Udalak publikoki adierazi nahi du emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera. Eta horregatik, herritarrak gaur arratsaldean, 19:00etan, Errenteriako Niessen-en egingo de elkarteratzera deitzen ditu. “Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu, erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.”

Arloa edo saila