A. Intxaurrandieta Sanmarko-ko lehendakari

Og, 2011-11-10 15:05

Ainhoa Intxaurrandieta Lezoko Bilduko zinegotzia da Sanmarko Mankomunitateko lehendakari izen datu zuten asteleheneko batzarrean. Bilduk gehiengoa du Mankomunitatean, eta hortaz, Bilduko botuak nahikoa izan dira izendapen berria egiteko.

“Birziklapena indartu eta kutsadura gutxitu”
Ainhoa Intxaurrandietaren arabera, Sanmarkoren lehentasuna da hondakinak ingurumena eta osasuna zainduz, eta dirurik xahutu gabe tratatzea. Hortaz, lehenetsiko dituzten tratamenduak “birziklapena bultzatu” eta “kutsadura gutxitzen dutenak” izango dira.

Prentsan agertua:

Oarsoaldeko Hitza

Arloa edo saila