Ekainean % 83,6 bildu zen, eta uztailean, % 86,3
Lezon Atez Ateko hondakinen gaikako bilketa sistema maiatzaren 6an jarri zen martxan. Lehenengo hilabetean birziklatze tasa hirukoiztu egin zen, % 27 birziklatzetik % 83 birziklatzera. Bada, ekaineko eta uztaileko hilabeteetan tendentzia hori mantendu egin da –uztailean zertxobait igo da, % 86,3ra iritsi arte–.
Ainhoa ZabaloLezoko alkatearen iritziz, emaitza hauek berresten dute Atez Atekoa alternatibarik egokiena dela. “Bestelako ereduekin ezinezkoa da halako birziklatze tasak lortzea. Gainera, ezin dut aipatu gabe utzi Atez Atekoa merkeagoa dela eta lanpostuak sortzen dituela”.
Datuak (maiatza-ekaina-uztaila)
|
Maiatza |
Ekaina |
Uztaila |
Organikoa |
36.200 kilo |
40.420 kilo |
37.360 kilo |
Ontzi arinak |
11.540 kilo |
12.280 kilo |
13.580 kilo |
Papera eta kartoia |
13.660 kilo |
14.780 kilo |
14.100 kilo |
Errefusa |
15.860 kilo |
20.760 kilo |
13.720 kilo |
Beira |
15.251 kilo |
18.854 kilo |
14.125 kilo |
GUZTIRA |
92.511 kilo |
107.094 kilo |
92.885 kilo |