Astelehenean zabaltzen da izen-emate epea

Or, 2014-10-03 12:00

Auzokonposta egin nahi duten bizilagunek urriaren 17ra arteko epea izango dute izena emateko

Alde Zaharreko, Altamirako, Aralar kaleko, Arretxene-Txulotxoko, Lopeneko eta San Pedro-Pisbeko bizilagunek astelehenetik aurrera, urriak 6, izango dute aukera Auzokonposta kanpainan izena emateko epea.

Horretarako, Atez Ateko Informazio Bulegora joan beharko dute –Gurutze Santuaren plaza, 1–. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik eguerdiko 13:30ak arte. Beste aukerak dira, telefonoz egitea (943 521538) edo posta elektronikoz: atezate@lezo.net.

Izen-ematearekin, auzokonposta kanpaina hirugarren fasean sartzen da. Kanpainaren berri eman eta sei gune horietako bizilagunekin bilerak hasi ondoren,  etxeko hondakinak konpost  bihurtzeko interesa duten familiek edo norbanakoek urriaren 17ra arteko epea izango dute. Epe hori amaituta, izena eman duten guztiekin formazio saioak antolatuko dira.

Auzokonposta kanpainaren informazio osatua lotura honetan aurki dezakezue.

Arloa edo saila