Baratza ikuskaritza, azaroaren 17an

Or, 2014-11-14 08:52

Erabiltzaileek zalantzak argitzeko aukera izango dute bertan, edo-eta foroa erabiliz

Datorren astelehenean, 2014 urteko azkenaurreko ikuskaritza izango da Baratza Parkean. Ikuskaritzaren zeregina baratzen egoeraren jarraipena egitea da, eta erabiltzaileen zalantzak argitzea. Lezokoa arratsaldean egingo da, 17:00etatik 18:00etara.

Edozein kasutan, erabiltzaile guztiek kontsultak foroan egin ditzakete.

Hemen kontsulta dezakezu bisita egutegia

Itxaron zerrenda, hutsik
Momentu honetan, baratza guztiak esleituta daude, hirurogeita lau. Inork izena eman nahiko balu, itxaron zerrendan eman beharko luke, eta bere txanda itxaron. Izena Udaleko Erregistroan eman behar da, eskaera orria betez. 

Arloa edo saila