Egunez eta orduz aldatu da baratza ikuskaritza

Og, 2014-12-11 08:26

Astelehen arratsaldeko hitzordua asteartera goizera aldatu da

Baratza Parkeko 2014 urteko azken ikuskaritza egunez eta orduz aldatu da. Horrela, astelehen arratsaldeko hitzordua astearte goizera, 10:30-11:15 aldatu da. Gainontzean, aurreko guztiak bezalakoa izango da: ikuskariak baratzen egoeraren jarraipena egingo du, eta erabiltzaileen zalantzak argituko ditu.

Datorren urteko ikuskaritza egutegia aurrerago zehaztuko da.

Erabiltzaile guztiek, orain arte bezala, kontsultak foroan egin ditzakete.

Itxaron zerrenda, hutsik
Momentu honetan, baratza guztiak esleituta daude, hirurogeita lau. Inork izena eman nahiko balu, itxaron zerrendan eman beharko luke, eta bere txanda itxaron. Izena Udaleko Erregistroan eman behar da, eskaera orria betez. 

Arloa edo saila