Hondakin organikoa konposta bihurtu da

Or, 2015-09-18 11:55

Auzokonposta egiten duten familiek eskura dezakete irailaren 21a baino lehen izena ematen badute

Urtebete pasa da Lezon auzokonposta guneak martxan jarri zirenetik, eta dagoeneko hondakin organikoak konposta bihurtu dira.

Konposta hori auzokonposta egiten duten familien artean banatuko da lorategirako edo baratzerako ongarri gisa erabiltzeko. Aholkularitza teknikoa erabiltzaileekin harremanetan jartzen ari da konposta hori erabili nahi duten edo udalari utzi nahi dioten galdetzeko.

Harremanetan jarri ez diren familiek konposta hori jaso nahi badute mezua bidali behar dute lezokonposta@gmail.com helbide elektronikora edo watsapa bidali 628 532248 telefono zenbakira.

Konpostaren Festa
Konposta ateratzear dagoela aitzakia hartuta, irailaren 26an Konpostaren Festa egingo da Arretxeneeko konposta gunean –Musika Eskolaren atzean– goizeko 10:30ean.

Festara herritar guztiak gonbidatuta daude eta saiakera berezia egin nahi da auzokonposta egiten duten familietako ordezkari bana bertaratzeko. Festan, konposta nola ateratzen den erakusteaz gain, mokadutxo bat hartzeko aukera izango da.

Lezoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie auzo-konposta egiten duten familia guztiei “udalari bilketa kostuaren murrizketan laguntzeagatik eta ingurumenari mesede egiteagatik”.

Arloa edo saila