Konpostaren Festa argazkitan

Al, 2015-09-28 15:19

Konposta beraientzako atera nahi duten familiek Atez Ateko informazio bulegotik pasa behar dute materiala jasotzera

Konpostaren Festa ospatu zuten joan den larunbatean Arretxene-Txulotxon. Gaur egun, ia ehun familiak egiten duten auzokonposta Lezon. Horietako gutxi batzuk baino ez dute konposta hartu, gainontzekoek udalari eman diote ateratako konposta herriko lorategietan erabiltzeko.

Azpian, larunbatean ateratako zenbait irudi.

Oharrak

  • Konposta beraientzako atera nahi duten herritarrek, Atez Ateko bulegotik pasa behar dute materiala jasotzera (galbahea, pala, eta abar).
  • Bigarren konposta kutxa jaso duten familiek, lehenengo konposta kutxako edukia nahasten jarraitu behar dute.
  • Konposta kutxara botatzen den edukia aurrez txikitzea komeni da. Adibidez, laranja azalak lautan zatituz gero, hobe. Irakurri konposta erabiltzeko gomendioak.
  • Zalantzak argitu nahi dituenak 943 521 538 telefono zenbakira hots egin edo hondakinak@lezo.eus helbidera idatz dezake.
     
Arloa edo saila