Furgobaratzaren bisita eta tailerra

Az, 2016-06-15 13:04

Gaur arratsaldean izango da, 18:00etatik 19:30etara Baratza Parkean

Furgobaratzak hileroko bisita egingo du gaur arratsaldean, ekainak 15, Lezoko Baratza Parkera. Gaurkoan gainera, doako tailerra izango da bertako erabiltzaileei zuzenduta.

Nola egin aurre gaizotasun eta izurriteei? izena eman diote gaurko tailerrari. Uda gerturatzen den neurrian, oso ohikoa izaten omen da landareetan izurri eta gaixotasunak azaltzea. Tailerrean gaixotasun horiek identifikatu eta modu ekologikoan aurre egiten erakutsiko da.

Zita arratsaldeko 18:00etan da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Furgobaratzaren zerbitzuak
Ohikoa den bezala, Furgobaratzak jarraian zehazten ditugun zerbitzuak eskainiko ditu:

  • Baratzekideei aholkularitza: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
  • Baratze parkearen ikuskaritza: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko
  • helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari,
  • identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
  • Landare ekologikoak eta baratzetarako beste produktuak erosteko aukera.
  • Zerbitzu desberdinak bertan kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa.
  • Garai bakoitzeko baratze parke sareko aktibitateen berri eman: baratze parketako dinamizazio ekimenak, iastaroak eta tailerrak.

Datorren bisita uztailaren 20an izango da, tailerrik gabekoa.
 

Arloa edo saila