Auzokonposta guneak, tutoretza

Or, 2016-06-24 09:43

Astearten, ekainak 28, aholkulartiza taldea 9.30etan abiatuko da Andreonetik

Hilero bezala, auzokonposta guneetan jarraipen-bisita bana egingo du asteartean, ekainak 28, Elkarrekin 21 aholkularitza-taldeak. Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere.

Aholkularitza-taldea 09:30–12:00ak bitartean arituko da Lezoko bost guneetako konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, San Pedro-Pisbe, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu honako telefono zenbakietara deitu dezake: 943 521538 (Lourdes) / 605 757 687 (Leire).

Gainontzeko bisitak jarraian zehazten den egunetan egingo dira –printzipioz ordutegi bera mantenduko da; aldaketarik balego jakinaraziko da–:

  • Uztailak 26
  • Abuztuak 30
  • Irailak 27
  • Urriak 25
  • Azaroak 29
  • Abenduak 20

Etxeko konpostan ere laguntza eskaintzen du Udalak

Lantaldeko teknikariek etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen ari zaizkie, abiarazi dituzten etxez-etxeko bisitak baliatuz. Horretarako, telefonoz harremanetan jartzen ari dira etxean konposta egiten duten familiekin, beraien konpostatze prozesuari jarraipena egin eta eduki ditzaketen zalantzak argitzeko. Edonola ere, erabiltzaileek zalantzak izanez gero, honako posta elektronikora ere idatz dezakete: lezokonposta@gmail.com.

Arloa edo saila