Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna azaroaren 4a da
Lezoko Udalak diruz lagunduko ditu kirol eremuan lan egiten duten entitateak. Horretarako, diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du herriko, edo eskualdeko izaera eta Lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dien, irabazi asmorik gabeko kirol klub edo elkarteentzat.
Diru-laguntza eskaerak aurkezteko azkeneko eguna azaroaren 4a da, eta eskaera-orriak Udalaren informazio bulegoan entregatu behar dira –Kultura sailean, kiroldegian eta hemen eskura daitezke–.
Diru-laguntzak eskatu ahal izateko, onuradunek zenbait baldintza bete behar dituzte –ikus oinarri-arauak–, besteak beste, Eusko JaurlaritzakoK irol Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emanda edukitzea, egoitza soziala Lezon izatea, eta abar.
Irizpideak
Diru-laguntza banaketaren oinarrian dauden irizpideak, eta bereziki bultzatu nahi direnak, honako hauek dira:
- Herri partaidetza duen kirola.
- Euskal Herriko kirolak.
- Euskararen erabilera normalizatua egiten duen kirola.
- Herritarren gozamenerako ikuskizuna eskaintzen duen jarduera.
- Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko kirolariekin harremanak estutzea laguntzen duen kirola.
- Eskola kirola sustatzeko hitzarmenak.
- Natura gozatu eta hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen duten kirolak.
- Adin talde guztien parte hartzea.
- Kirol modalitateen aniztasuna.
- Emakumeen parte-hartzea.