Altamirako festak, ostiraletik aurrera

Or, 2013-08-30 14:40

Altzate Auzo Elkarteak antolatzen ditu Udalaren laguntzarekin

Altamira auzoko festak datorren ostiralean, irailaren 6an, hasiko dira. Jaien hasiera iragartzeko txupinazoa arratsaldeko 19:30ean botako dute, nahiz eta 16:30etatik aurrera ur eta aparraren jaia izango den auzoko frontoian.

Altzate Auzo Elkarteak hiru eguneko egitaraua antolatu du. Horretarako, Udalaren diru-laguntza jaso du, baita hainbat auzotarren borondatezko laguntza ere. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, adin tarte guztiei zuzendutako egitaraua antolatu dute, eta besteak beste, haurrentzako jolasak, musika emanaldiak, danborra edota karta jokoak izango dira.

Arloa edo saila