Igandean, irailaren 15ean, izango da eta Aiton bordan, Tiñelu Elkartean eta Ixkulin Elkartean eros daitezke
Datorren astean hasiko dira Santakrutzak 2013. Egitaraua datorren astelehenean aurkeztuko da, baina dagoeneko festa giroan murgiltzen hasia dago herria. Horren adierazgarri festetako hainbat ekitaldiren izen-ematea zabalik dagoela.
Esate baterako, marmitako lehiaketako herri bazkaria. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, txartelak salgai jarri dituzte Aiton Bordan, Tiñelu Elkartean eta Ixkulin Elkartean: helduentzat, 13 eurotan; eta haurrentzat, 5 eurotan.
Marmitako bazkaria igandean, irailaren 15ean, izango da, Karlos Saldise plazan.