Santakrutzak, errepikapena ostiraletik igandera

Or, 2014-09-19 10:00

Gaurtik igandera hogeita bederatzi ekitaldi izango dira, adin eta gustu guztientzat

Lau eguneko atsedenaren ostean, indarrean datoz Santakrutzak2014. Ostiraletik igandera bitartean, hogeita bederatzi ekitaldi izango dira adin tarte ezberdineko lezoarren festa gosea asetzeko modukoak.

Arratsaldeko 16:00etan daude iragarrita lehenengo biak: batetik, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako buruhandi, puzgarri eta musika jolasak. Bestetik, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat olinpiadak eta merendola. Bata zein bestea Karlos Saldise plazan.

Arratsalde partean, berriz, pintxo-potea izango da 19:00etatik aurrera Jaixkipe txarangaz lagunduta. Eguna Ibaiondoko rock kontzertuarekin amaituko da. Hiru taldek joko dute 23:00etatik aurrera: Ghetto Boys, Bietan Egurra eta Korkoi.

Festen hasiera Hamaita TBn

Hamaika Telebistako kazetariak joan den astean Lezon izan ziren, Santakrutzetako bi txupinazoak grabatzen. Zazpi minutuko erreportajean bildu duten bertan grabatua.

Larunbateko programazioa

Igandeko programazioa

Arloa edo saila