Bihar asteartea, urriak 28, Festa Batzordea

Al, 2014-10-27 08:54

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, pleno aretoan

Mikel Arruti Salaberria Kultura zinegotziak Festa Batzordea egiteko deialdia luzatu du. Bihar izango da, urriak 28, arratsaldeko 19:30ean pleno aretoan. Batzordera herriko eragileak daude gonbidatuta.

Hauxe da gai-zerrenda:

  • Aurreko aktaren onarpena.
  • Urte amaierako ekitaldiak (Gabonak, San Tomas eta abar).
  • 2015eko Santakrutzen egutegi finkatzea.
  • Norberak lekarkeena.
Arloa edo saila