Bihar, ostirala, "Espazio hutsak" Gezalan

Og, 2014-11-13 17:13

Higa antzerki taldearen antzezlana ikusteko sarrerak Kulturan eta leihatilan eros daitezke

Lezoko Udalak antolatu duen Gabonetako programazioaren baitan, bihar ostirala, azaroak 14, Higa Antzerki taldearen Espazio hutsak antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala auditorioan 20:30etatik aurrea.

Amaia Lasak Geroaren aurpegia liburuan argitaratutako poesiatan oinarritzen den antzezlanak ahotsak, gorputz mugimendua, musika… ditu protagonista.

Sarrerak
Espazio hutsak ikusteko sarrerak Kulturan, 8:30etatik 14:00etara, eros daitezke, edo antzezlana hasi aurretik leihatilan. Prezioa, 5 eurokoa da.
 

Arloa edo saila