Larunbatean, Kabia Teatroren Itzalak Gezalan

Az, 2014-11-26 19:30

20:00etan hasiko da eta antzezlana ikusteko sarrerak Kulturan eta leihatilan eros daitezke

Lezoko Udalak antolatu duen Gabonetako programazioaren baitan, larunbatea, hilak 29, Kabia Teatro taldearen Itzalak antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala auditorioan 20:00etatik aurrea.

Datozen lerrootan, Kabia Teatro taldearen web gunean jasota dagoen sinopsia irakur dezakezue:

Nor, gure pertsonaia, kaleko edozein pertsona izan daiteke. Bere emaztearengandik bananduta bizi da, bakarrik, etxe xume batean. Nor deitzen diogu, baina izatez Nor ez da inor. Ez du ezer inportanterik egin: ikasketak utzi zituen eta gaur egun taberna batean lan egiten du, bizitzeko lain ematen ez dion soldata batekin. Hain da inor, izena ere ez diogula jarri.

Ezustean baina, Nor-k bisita berezia jasoko du. Bera bezala baina beltzez jantzita dagoen pertsona bat agertuko zaio. Berehala konturatuko da, ordea, bere itzalaren itxura hartzen duen pertsonaia berezi hori Herioa dela eta bere bila datorrela.

Pertsonaiaren tragedia, ikuslearen begietan komedia bihurtu ote daiteke?

Sarrerak
Itzalak ikusteko sarrerak Kulturan, 8:30etatik 14:00etara, eros daitezke, edo antzezlana hasi aurretik leihatilan. Prezioa, 5 eurokoa da. 

Arloa edo saila