Asteartean Festa Batzordea, otsailaren 24an

Or, 2015-02-20 10:25

19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan

Udaleko Kultura sailak deituta, datorren otsailaren 24an, asteartea, Festa Batzordea egingo da Kultura Aretoan, 19:30etatik aurrera. Bertara herriko kultur eragile guztiak daude gonbidatuta.

Gai-zerrendak lau puntu hauek jasotzen ditu:

  • Aurreko aktaren onarpena.
  • Inauterien balantzea.
  • Mendekosteen prestaketa.
  • Norberak lekarkeena. 
Arloa edo saila